«LARRIA DA ETA-REKIN ORAINDIK MINTZAKIDETZARIK EZ IZATEA»


1999ko apirilaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Duela urtebete EAEko hiruko gobernuan zineten sozialistak. Asko aldatu dira gauzak harrezkero. Ba al duzu gobernu haren nostalgiarik?
Ez dut uste. 85ean legealdi itun batekin hasitako garaia da, eta gero koalizio gobernuak etorri ziren. Herrialdea kontsentsuan oinarrituta aurrera eramateko formula izan zen, autonomia estatutua, autogobernua, biolentziari aurre egiteko modua... Nazionalistena eta sozialistena herri honetan oso sustraituak dauden kulturak dira eta biak uztartuz herri hau aurrera eramateko ahalegina zen. Baina azken legealdian agortu egin zen, formulak ez gintuen asetzen. Horrez gain, EAJk argi eta garbi hartu zuen beste bide bat, guk jarraitu ezin genuena.

Eta Ajuria Eneko Mahaiaren nostalgiarik?
Nolabait bai. Tristezia ematen dit esperientzia haren amaierak, baina Mahaiarenak baino gehiago Itunarenak, Mahaia azken finean Itunaren tresna besterik ez baitzen. Herri honek Ajuria Eneko Akordioa edo antzerako beste bat berreskuratu behar du, eta lehenago edo geroago hura sostengatzen zuten oinarriak gure elkar bizitzaren oinarri bihurtuko dira berriro. EAJk, eta zehazki Ibarretxe lehendakariak, azken hilabete hauetan Mahaiarekin egin duena akatsa iruditzen zait, amaiera emateko ere ez baitu bildu, hori ez da normala horrenbeste denbora elkarrekin egin ondoren. Ibarretxek berak dio Lizarrak eta Ajuria Eneak ez dutela balio, eta larriena hori da, ez dugula elkar ulertzeko tresnarik, oinarririk.

Ajuria Eneko Mahaiari finikitoa emateko biltzea ondo ikusiko al zenuke?
Beharbada bai. Alderdiak mahai baten inguruan biltzea garrantzitsua zen eta garrantzitsua izaten jarraitzen du. ETAren su-etenarekin Ajuria Eneko Itunaren 10. puntua indarrean jartzen zen eta etorkizuna eraikitzeko oinarri sendo bat ematen zuen. Etorkizuna oinarri barik eraikitzea da arriskutsua; urteetan kontsentsu demokratikoa izan dena gabe etorkizuna eraikitzea akatsa da.

Ofizialki ez da desagertu baina errealitatean bai, zure ustez non egon da Ajuria Eneko Mahaiaren akatsa, egon bada?
Azken legealdi honetan eska daitezke erantzukizun politikoak. 95 edo 96an Alderdi Popularrak ekin zion politikarekin hasi zen indargabetzen Ajuria Eneko Mahaia. PPk espetxe politikan zegoen oinarrizko akordioa apurtu zuen. Garrantzitsuena, ordea, ez zen politika horrekiko akordioa apurtu zuela, desadostasunak mahai hartan hitz egin behar zirela baizik, eremu politikora eraman gabe. Horrez gain, etorkizunera begira ezberdintasun estrategikoak agerikoak ziren. Beraz, bakoitzari dagokion zatian «mea culpa»ri ekin beharko genioke. Baina Itunaren tresnak azken urteetan ondo ez ibili izanak ez du esan nahi Ituna txarra denik, areago, une hau da haren oinarriak gogora ekartzeko unerik aproposena.

HBrekin izandako bileran informazioa ateratzera joan zinetela esan zuen Permachek.
Alderdien artean maila horretan egiten diren bilerak zintzoak izan daitezen ahalegina egiten da, ez dira adeitasunerako egiten, errealitateen ikuspegiak elkar trukatzeko baizik. Gure idazkari nagusiak eta buruzagitzako beste kide batzuek izandako bilera haren helburua hori zen, HBk errealitatea nola ikusten zuen jakitea eta etorkizunean nola joka zitekeen ikustea... Nire ustez, herri demokratiko batean alderdiek beraien artean hitz egin behar dute, guztiek guztiekin, eta Alderdi Sozialistak eremu parlamentarioko alderdi guztiekin jarrera hori mantentzeko asmoa du.

Bitxia da. EAJk HBrekin elkarrizketak eta negoziazioak zituela argudiatuz, Jaurlaritza utzi zenuten iragan udan. Orain zuek hitz egiten duzue HBrekin.
Samurra da ulertzeko. Itun politiko baten ondorioz geunden koalizio gobernuan, eta beraz estrategiak edo egin beharrekoak gobernukideen artean egin behar dira. Batek bere estrategiak koalizio gobernukideekin baino beste hirugarren batekin finkatzen dituenean, ituna mantenezina da. Hori da gertatzen zena EAJ eta HBren artean. EAJk ez zuen nahi bakegintzaren arazoa sozialistekin konpontzea, eta HBrekin bai. Legealdi bukaeran zenbait itun parlamentario egin zen HBrekin, PSE-EEren ikuspegiaren aurka, eta baldintza horietan itunak apurtu egiten dira. Legebiltzarreko araudia izan zen leherkaria baina aurretik gauza asko gertatu zen.

Duela gutxi gobernatzen gaituztenen aurkako herri matxinada bat zuzentzeko prest agertu zinen. Zertarako eta nola egingo zenuke?
Nire hausnarketa gai honekiko honakoa da: azken hilabeteetan egoera gogorrak bizi izan ditugu izaera fazistadun erasoekin, kale borroka deitzen denaren egoera gogorrak bizi izan ditugu, otsailean bereziki. Popular eta sozialisten aurkako eraso planifikatua izan da, oposizio politika saihestu guran. Honen aurrean, Jaurlaritzak, ordezkaritza politikoa dutenen ohiko jarduna babestu beharrean, aldendu egin da, pasibo egonez eta horrelako ekintzak gaitzesten ez dituztenen sostenguarekin. Nola da posilble gobernatzen dutenek opozisioa zanpatzea eta gobernuak ez babestea. Hori gertatzen den herrialdean gobernu hori kanporatu behar da.

Esaten ari zara gobernatzen dutenek egiten dituztela erasoak?
Gobernatzen gaituztenek babesa ematen diete erasotzen gaituztenei. Zeinek egiten du kale borroka? Gaur egun nagusiki bi erakundek: Jarraik eta Amnistiaren Aldeko Batzordeek (AAB), eta nik egunero ikusten ditut ETBn AABetakoak, baina ez ditut ikusten egindakoagatik erantzuten.

Baina epaileek ez dituzte prentsaurrekoetan atxilotzen, eta egunero ematen dituzte prentsaurrekoak.
Epaileek ez dituzte atxilotu behar, hori polizia autonomoaren lana da. Hori poliziaren ardura da, gobernuaren ardura da erasoak saihestea eta egileak auzitegien aurrera eramatea. Politikoki, ostera, gobernuak gaitzetsi behar ditu, bakartuak eta erasotuak izan garenoi babesa eskainiz. EA izan da elkartasun personala adierazi digun bakarra, eta hori ere eskertzekoa da. Hori egiten ez badu, gobernuak matxinada merezi du, eta herri honetan izan da matxinadarik, gogoratu besterik ez Blanco hil zuteneko matxinada.

Zuk diozunaren arabera, ulergaitza da Jarrai eta AABetakoak prentsaurrekoetan edo egoitzetan ez atxilotzea. Ez dituzte atxilotzen ez ertzainek baina ezta polizia nazionalak ere Nafarroan.
Ez, errua ez da bakarrik polizia autonomoarena, Mayor Orejak ere badu zereginik. Ez dakit zehatz-mehatz prentsaurrekoa ematen ari dena atxilotu beharko litzatekeen. Horren atzean, logistika dago, antolakuntza eta horren atzean dauden erakundeek erantzun egin behar dute. Kaleko edonork badaki hori horrela dela.

Zer iruditzen zaizkizu azken boladan HBko buruzagi batzuek kale borrokaren inguruan esandakoak?
Beraiek badakite kale borrokak beraien estrategiari kalte egiten diola. Baina kale borrokaren erabilgarritasunari buruzko hausnarketa hori ez da nahikoa. Demokrata batek hitzez bakarrik defendatu behar ditu bere ideiak, biolentziari uko eginez. Arrazoia eta botoa, horiek izan behar dute tresnak.

Eta zer eskatuko zenieke zuk?
Gainerakoek egiten duguna egitea, norberen ikuspuntu politikoak inposatzeko biolentziari uko egitea, eta uko egiteak gaitzespena dakar. HBk ez du urrats hori eman eta eman artean defizit demokratiko maila bat izango du.

Ez dirudi hori errealista denik, ez dirudi HB gaitzespen kontuetan sartuko denik.
Urrats hori ematen ez badu, epe batean HBk ezingo du ahalegin seriorik egin gainerakoekin.

Ibarretxeren Foroa dela eta desberdintasunak al dira PSE-EEren baitan?
Ez, bat bera ere ez.

Zer esan nahi dute, orduan, PSOEren Batzorde Federalean gai hau aztertzean Manuel Huertas eta Patxi Lopezen abstentzioek?
Ez dakit, ni ez nintzen egon Batzorde Federalean... Dena den, Ibarretxek oraindik ez du proposamen zehatzik. Bestetik, lehen esan dudan bezala, oraindik ezin zaie uko egin Ajuria Eneko edukiei. Eztabaidarako oinarria hor dagoela uste dugu eta lehendakaria horretaz jabetuaraziko dugulakoan nago. Foro hori norbaiten menpe badago, Lizarrako Akordioko alderdien menpe da. Ziur nago HBk ez duela Foro hori nahi.

Hori ondorioztatu al zenuten HBrekin izandako bileratik?
Bai. Zergatik? Bada, Lizarrako Ituna sinatu zenetik oso modan dagoen Euskal Herriaz hitz egite horren arabera, beraiek Nafarroa eta Frantziako Euskal Herria bateratuko dituen tresna bat nahi dutelako, nahiz eta seguruenik Nafarroarekin ere konforme leudekeen. Baina hori bideraezina da. Beraz, hor dago foro horren oztopo nagusia eta ez sozialista edo popularrengan.

Eta eratuko balitz, zuek zer eramango zenukete foro horretara.
Ajuria Eneko Ituna abiapuntu ona izan liteke. Gustatuko litzaidake jakitea duela hamar urte sinatu genuen akordio horretatik zerk ez duen balio, alderdi politikoen iritziz. Dena den, egoera hori urruti dago oraindik.

Zer iruditzen zaizu Aznarren gobernuak ETAren su-etenaz denbora honetan egin duen kudeaketa?
Pasibitatearekin ari da. Bi gauza leporatzen dizkiot Aznarren gobernuari: bat, Estatu ikusmoldea eskatzen duen gai baten inguruan akordiorik ez izatea sozialistekin, zentzugabea dena; eta bi, ETArekin mintzakidetza iragarri zuen baina harrezkero bost hilabete pasatu dira eta ez da ezer ikusten, hori larria da; hirugarrenik, gobernuak espetxe politika malguagoa egin zezakeen, eta horrek ez du esan nahi alderdi nazionalistei arrazoia ematen zaienik

GOGORRENA
GOGORRENA
Bera da PSE-EEko gogorrena, Rosa Diez eta 78an berarekin batera hasitako Javier Rojo alderdikidearekin batera. Gasteizko Legebiltzarreko sozialisten bozeramailea da eta 79an Arabako Batzar Nagusietarako hautatu zutenetik era guztietako karguak izan ditu, bai maila instituzionalean zein alderdian. Ardanzaren gobernu batean lehendakariordea izatera iritsi zen. Abertzaleen mamuetakoa da.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude