«Itxura egiten ondo jakin behar da»

  • arima kementsua dugu.

2021eko uztailaren 19an
Irratiarekiko pasioa da berea. Egun osoa emisoran ematen zuenez, Arraten bertan bizitzea erabaki zuen 46 urteko iurretarrak. Irratia berriro zabaldu baino lehenago hasi zen gauzak atontzen, 1974.ean, alegia. Denetarik egiten du Bernardok, emisorako burua izateaz gain, aurkeztu, autokontrola egin, publizitate bila joan eta bere txanda denean, emisora garbitu, jakina. Astegunetan goizeko 7'30etatik 10ak arte, kalejira eta eguraldiaren berri ematen du. «

Gure seinalea jendeari ongi iristen ote ari zaion jakiteko, kontrolean nagoela, aldi berean entzule bihurtzen naiz transistorea piztuta».
Urteen poderioz, itxura egiten ikasi du gaia prestatzeko betarik izan ezean,

«menderatzen ez duzun gai jakin baten inguruan elkarrizketa bat egitean, itxura egin behar duzu horren jakitun zaudela
»


Azkenak
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


2024-06-17 | Nagore Zaldua
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?

Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren batezbesteko tamaina, 120 cm-ko luzera zuzenera eta 200 kg-ko pisura irits daiteke... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


Eguneraketa berriak daude