EUSKARAREN EGOERA NAFARROAN


1999ko apirilaren 11n
EUSKARAREN EGOERA
NAFARROAN
«7 baietz!» unibertsitateko ikasleen aldizkariaren 16. aleak euskararen egoera Nafarroan du gai nagusi. Aingeru Epalza Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari eta idazleak gai honen inguruan esandako hitz kritikoak ekarri ditugu tarte honetara:
«Lege aldaketa beharrezkoa da, baina aldaketarik handiena –batak bertzea ekarriko baitu, deusek ekartzekotan– Nafarroako gizartean gauzatu behar dugu, eta hori ez da lortuko euskalduntze mugimenduak bere jardunbidea, bere helburuak eta lan egiteko moldea aldatzen ez duen bitartean. Euskaltzaletasunak ezin du abertzaletasunaren balizko garaipen baten esperoan egon –Nafarroan, bederen, hurrengo hamarkadetan ez da halakorik emanen–, ghettotik ateratzeko.
Euskaltzaletasunak, beraz, esparru abertzaletik kanpora atera behar du, bere baitan itoko ez bada, eta horrek gaurdainoko mezu, estrategia eta bide zaharrak behin betikoz ehorztea eskatzen du, berriak abiarazi ahal izateko. Nafarroako Ikastoletan, bederen, gero eta garbiago dugu gure ikastetxeak ez direla abertzaleen klub pribatuak izaten ahal».
».


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude