ABANDOKO GELTOKIA TREN ETA AUTOBUSEN BATEGILE

  • Abandoko Geltoki Intermodalean, Bilbon biltzen diren garraiobide guztiek egingo dute bat: bidaia luzeko autobusek, trenek, aldirikoek, abiadura handiko trenek eta hiri autobusek.

1999ko apirilaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilbok ez ditu garraio zerbitzuak antolaturik ezta zentralizaturik ere. Trenbideek toki ezberdinetan dituzte geltokiak. Nahiz eta bidaia luzeko autobus gehienak Garellanoko behin-behineko geltokira iritsi, batzuek hirian sakabanaturik dauden beste tokitan dute geldiunea.
Abandoko Geltoki Intermodalaren proiektua garraio horiek guztiak toki berean biltzeko xedearekin sortu zen.
Proiektuaren arabera, Geltoki Intermodala egun RENFEko Estación del Norte dagoen lekuan eraikiko litzateke. 90.000 metro karratuko gainazalera du, baina geltoki berriak, hiru solairu izango dituenez, guztira 300.000 izango lituzke.
Tokiak dituen kota ezberdinak aprobetxatuz, txikienean, hots, lurrazpiko solairuan, autobus geltoki guztiak kokatuko lirateke, bidaia luzekoak, aldirikoak zein hiri autobusak. Guztira, proiektuak 64 dartsena aurreikusten ditu eta baita galeria komertzial bat ere.


Hotela, parkeak eta gune komertzialak

Kalearen maila berberean bigarren solairua egongo da, parke handi bat eta gune komertzialak izango dituena. FEVEko geltokia ere solairu honetan egongo litzateke. Solairu honek, Bilbo Zaharra eta Alde Zaharra hiriko zentroarekin lotuko lituzke. Hauxe da, proiektu honek duen helburuetariko bat: bazterturik dauden zonaldeak hirian integratzea. Azkenik, goiko solairuan tren geltokiak kokatuko lirateke. Guztira 15 bide aurreikusten ditu proiektuak bai bidaia luzekoentzat eta bai aldirikoentzat. Abiadura Handiko Trenak ere Abandon edukiko luke geltokia.
Garraio geltokiak ez dira Intermodalaren proiektuan aurreikusten diren lan bakarrak. Geltokia kudeatzen duen Elkarteko arkitekto Joseba Martinezek azaltzen duenez, «

garraioaren jarduera txikia denean geltokiak basamortuaren antza izan lezake eta horregatik erabilera gehiago ematea erabaki da
». Alde batetik, aipatu gune komertzialez gain, itxura borobileko eraikina egingo dute, bertan hotela eta bulegoak egongo direlarik. Bestetik, Geltokia bera inguratuz, etxebizitza erresidentzialak eraikiko dituzte. Azkenik, 2.000 kotxeentzako aparkaleku erraldoi bat egingo dute.


8 urtetan 40.000 milioi pezeta gastatuko dira

Geltoki Intermodala errealitate bihurtzeko zortzi urte inguru behar dira. Proiektua kudeatzen duen Elkarteko arkitektoak aurten zenbait urrats emango dela espero du, Foru Aldundiko aurrekontuetan Geltokirako diru kopuru bat aurreikusita baitago. «

Proiektua martxan jarri ez bada, ez da diru arazoagatik, lehentasun arazoagatik baizik. Erakunde publikoak ados jarri behar dira
» azaltzen du Martinezek.
Abandoko Geltoki Intermodalak 40.000 milioi pezetatako kostua aurreikusita dauka. Sektore publikoak, hots, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 25.000 jarriko lituzkete, gainerakoa berriz, sektore pribatuak. Azken sektore honek sortuko lituzkeen plusbalioei esker, administrazioak urtero jarri beharreko diru kopurua askoz ere gutxiago izango litzateke. Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak 650 milioina jarri beharko lituzkete urtero

4'5 kilometroko ibilbidea egingo duen tranbia bi urte barru
Lurrazpitik metroa eta lurgainetik berriz, tranbia izango da jendea hiriaren alde batetik bestera eramango duen garraiobidea. Aurten martxan jartzekoak dira Atxuri eta San Mames auzoak lotuko dituen tranbiaren burdinbidearen lanak.
Tranbia, alabaina, (Bilbao Ria 2000 elkartearen datuen arabera), 2001. urtean izango da abian. Abandotik Olabeagara doan Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea osatuko du eta Basurto, Abando, Zabalgunea eta Zazpi kaleen arteko komunikazioa hobetzea du helburu.
Ibaiaren ondoan joango da eta 4'5 kilometro luzez eta bost eta hamar minutu arteko frekuentziak izango ditu. Hamar geltoki izango ditu eta aurreikuspenen arabera, egunean 28.000 bidaiari inguruk erabiliko du tranbia.
Aurrekontua, tranbien kostua kontuan hartu gabe –horrekin 5.000 milioitara iritsiko litzateke–, 3.400 milioi pezetatakoa da: Jaurlaritzak jarriko ditu 2.200, Bilbao Ría 2000 elkarteak 2.000 eta Bilboko Udalak gainontzeko 800.
Abandoibarran bi geltoki izango ditu: bata Ría 21 zentruaren ondoan eta pasabide berriaren ondoan bestea. Gune honetan tranbia belarrezko alfonbra baten gainetik mugituko da. Halaber, RENFEk gaur egun inguru honetan duen zerbitzua ordezkatuko du eta ikasleak hurbilduko ditu Deustuko Unibertsitatera. Abando eta San Mamesen egokituko dituzten geltokiek hiriaren garraiobide nagusienekiko, hau da, Metroa, RENFE eta autobus lineekiko konexioa ahalbideratuko dute


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude