GEZUR META


1999ko apirilaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
GEZUR META
Gaitasun handiz ari dira lanean. Lehen ez bezala. Izan ere, hauek berezko barniza dute. Franco izan zuten eskolaurrea, sozialista homologatuak instituto, eta GAL unibertsitate. Sortzez ditugu bereziak, etxe onekoak. Eta masterrak eta doktoretzak burutzeko, baldintza egokienak izan dituzte, beren aurrekoen eskarmentuak izan baitute oinarri. Beraz, Arregi, Zabaltza, Ihantzi... Ez dituzte hauek tamaina horietako hutsak berreginen. Anuk eta Basajaun lekuko. Eta beren merkatu emankorrena, Espainia Handia ongarritzean datza gure aurkako erasotze sistematikoaren estrategia. Metatutako gezur konposta ongarri, gurdika, etengabeko banatze lanean dihardute, hedabide erraldoiak postari dituztela. Eta lapaitz harangorriz, belar txarrez apaindu nahi lukete gure lurraldea, gure lurrek ezer onik ezagutu ez zezaten eta garbitze lanetatik haratago joan ez gaitezen. Ereintaroa dugu. Eta Lizarra-Garazi dugu aldatu beharreko landarea. Gezur konpostak erre ez dezan, leku egokian atxiki beharrekoa. Joxelu Geresta militantearen ohoretan ere


Azkenak
Eguneraketa berriak daude