EUSKALKIAK ETA BATUAREN ARTEKO ZUBIA ZUTITU NAHI

  • izenburu duen liburua izkiriatu berri dute. Herriko euskalkia eta euskara batua uztartzea du xedetzat bi euskal filologoen idazki honek.

1999ko martxoaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joan den asteko egunkarietan, euskarazko liburuen ranking-a aipatzen den tartean, fikzioa ez direnetan gehien saldu den liburutzat hartzen zen Eneka Maiz eta Iñaki Mundiñano etxarriarren «Etxarrieratik Sakanerara» idazkia. Honen berri emanez ekin genion solasaldiari. Hortaz, haiek horrelakorik jakin bazekitela zioten, bainan zenbat saldu diren, kopuru zehatzetan, gustatuko litzaiekeela jakitea, bai. «

Herrian eta zonaldean dexente saldu dela esan digute, besterik ez
», azaldu zuen, bada, Mundiñanok.
Hartara, bi idazleen euskaltzaletasunak ikasketa berdinak burutzera eraman zituen, bat bertzearen atzetik. «

Herriko euskara taldean elkar ezagutu genuen. Gero, Enekak euskal filologia ikasi zuen. Eta bere atzetik, nik ikasketa berdinak egin nituen
», argitu zuen, berriz ere, Mundiñanok. «

Bai, nik bukatu eta hurrengo urtean hasi zinen zu
», zehaztu zuen Eneka Maizek. Alabaina, zonaldeko euskalkia aztertu eta euskara batuaren arteko loturak zehaztea helburutzat duen liburua idazteko asmoak «Guaixe» aldizkariarekin eman zituen aitzineko arnasak, aditzera eman zutenez: «

1991. urtean sortu zen Sakana aldeko «Guaixe» herri aldizkaria, eta euskalkietan idazteko erabakia hartu zen hasiera hasieratik. Noski, bakoitzeko berri emaleak ahal zuen bezala idazten zuen, nahi zuen bezala batzutan, eta oinarrizko arau batzuk zehaztea beharrezkoa zela ikusi genuen
», azaldu zuen Iñakik. Lan honetan, arras onuragarriak agertu zitzaizkien gainera ikasketa garaian egin zituzten zonaldeko euskararen azterketa sistematikoak, filologikoak edo dialektologikoak. «

Honi guztiari izaera dibulgatiboago bat, praktikoagoa eta herritarragoa ematea zen, beraz, hurrengo urratsa eta horrela sortu zen liburua
».


ZUBI HIZKERA.

Sakana aldeko euskara zubi hizkeratzat jotzen da. Izan ere, ez da bete betean mendebaldeko euskalkian, erdialdeko euskalkian edo nafarreran sartzen; horietako guztietako zenbait ezaugarri bere egiten baititu. Honetan bat datoz filologo biak: «

Bonapartek egindako euskalkien sailkapenean, Gipuzkeran sartu zuen. Dena den, Zuazoren azkeneko banaketaren arabera, zubi euskalkien multzoan sartuko litzateke Sakana aldekoa. Nafarreratik zerbait badugu, gipuzkeratik berdin, eta mendebaletik ere. Honexegatik, zubi hizkera da, dudarik gabe, bertako euskalkia
».
Alta, egia da zonaldeko herri ezberdinetan euskarak egun duen egoera ez dela antzekoa. Zenbait herri arrunt euskaldunak diren moduan, izan badaude bertze batzuk erdaldunak direla gehiago. Honen inguruan, horrelakoa zen Enekaren mintzoa: «

Arbizu herri euskalduna da eta bertako euskalkia bizi bizirik dago. Altsasun berriz, jatorrizko hitz egiteko modua ia kasik galduta dago. Horrela, UEMAn sartzeko moduko herriak daude batetik, baina bestetik, erabat erdaldunak direnak ere
». Ondorioz, hau ere kontuan hartu dutela liburuan agertzen dituzten ereduak ezartzerakoan erran zuten: «

Ziorditik Irurtzuneraino hedatzen da Sakana eta tarte horretan aldaketak oso nabarmenak dira
».


HELBURUA.

Liburuaren atzekaldean dagoen oharrak ederki asko agertzen du zein den lan honen xedea: Herriko hizkeraren eta euskara batutzat jo ohi denaren arteko zubi-lana egitea, herriko hizkera euskara estandarrean txertatzeko asmoz. Horrela, batua eta euskalkiaren arteko aukeran «

guk erdi bidetik jo dugu
», azpimarratu zuten idazleek. Batua ala herri hizkeraren arteko eztabaida antzua dela euren aburuz, aspaldian gaindituriko eztabaida izanik, eta horregatik «

batuaren defendatzaile porrokatuak garen moduan, euskalkien alde ere egiten dugu
», erran zuten. «

Biak uztartzen baditugu askoz hobe. Batuak euskalkiez aberastu behar du, hornitu, eta bide berdinean, euskalkiak batuarekin jantzi
», erantsi zioten aurrekoari.
Hargatik, Etxarri Aranazko euskaratik abiatu dira liburuak duen lehendabiziko zatian, ezaugarri nagusienak aipatuz, «

ahalik eta modu errazenean, jendeak uler dezan
». Baina, bigarren zatian, eta uztartzeko nahi honekin, Sakanako euskara batua dute aztergai, «

hemen egiten den euskara ere batua dela erakusteko asmoz. Kontuan hartu behar da kulturalki Gipuzkoarekin lotuago gaudela eta ondorioz, gipuzkeraren alde egiten dugula askotan, ustez, nolabait, bertako hitz egiteko modua batua ez dela. Hau ere agertu nahi dugu liburuan, biak direla erabilgarriak
».
Goiburukoak azaltzen duen bezala, etxarrieratik sakanerara egin dute bidea, bizkitartean zenbait geldialdi egin badute ere: Etxarriko etxeen izenak agertzen dira, hiztegia, zenbait marrazki haurtxoen egoteko moduak agertuz, `tripegua' kasu, buruz gora etzanik daudela adieraztearren... «

herritarrarengana hurbiltzeko guztia
», idazleen irudikotz. «

Gustatuko litzaiguke gainera, jendeak bide honi eustea, erdiko bati, hizkuntza bera aberasten baitugu
», erantsiz azkenekotz


Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Osasun Bidasoak eskualdeko urologia zerbitzuen “okertzea” salatu du

Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]


Eguneraketa berriak daude