EREDU ERDALDUNAK HAURRAK EUSKALDUNDUKO OTE DITU?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hil honen 10ean Eusko Legebiltzarrean buruturiko agerpenean, Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburuak hezkuntza sistema hobetzeko aurkeztutako neurri sorten artean, A eredua sendotzeko proposaturiko bi doikuntzak izan dira oraingoz oihartzun gehien jaso dutenak. PP eta PSOEko ordezkarien erreakzioa ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko, edota Espainiako hainbat komunikabidek «EAEko haur guztiak euskaldunduko dituen» asmoaren aurrean agertu duten kezka.


IKASLE GUTXIAGO ETA EUSKARA GEHIAGO.

Oliverik euskara ez beste gai guztiak erdaraz eskaintzen dituen ereduan proposatutako helburuak, ordea, ez doaz hain urrun: «

euskarazko testu errazak eta eguneroko ahozko mezuak ondo ulertzea
» eta «

ikaslea gaitzea eguneroko gai arruntei buruz aritzeko
» izan ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariak aurreko legealdian finkatutako xedeak. Ikasleen artean euskararen aldeko jarreraren sustapena ere helburuen artean zen.
Hezkuntza sailaren arabera, horiek guztiak ez dira bete eta porrotaren aurrean proposamen bi luzatu dituzte: alde batetik, A ereduko taldeak bikoiztu edo zatitzea, hots, talde bakoitzeko ikasle kopurua murriztea; bestetik, eredu horretako irakasgairen bat euskaraz eskaintzea, beti ere, oinarrizko jotzen diren irakasgaietan gaztelerazko eskolak mantenduz.
Neurri edo doikuntza horiek 3 eta 16 urte bitarteko eskolatze-aldian ikaslego elebiduna lortzea ahalbidetuko luketelakoan dago kontseilaria eta, era berean, horrek Batxilergoan esperientzia hizkuntzanitza abian jartzeko aukera ekarriko luke.
Teknikari talde batek proposamenak zehazten dihardu, baina dagoeneko finkaturik dago ekimenaren abiapuntua: heldu den irailean, datorren ikasturtearen hasieran, beraz, borondatezko programa pilotuari hasiera emango zaio.


ERDAL EREDUA BEHERA.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak A ereduak aldaketak behar dituela mahaigaineratu berri badu ere, hainbat euskaltzale taldek garbi zuen aspaldi honetan A ereduak ez duela haurren euskalduntze funtziorik betetzen. D ereduaren aldeko kanpainak burutu izan dira sarri (EKBk azken urteetan prematrikulazio garaian eraman izan duena kasu) eta, beste batzuetan, A ereduaren aurkako iritzia azaldu izan da garbi (EHEk ereduaren desagerpena eskatu du).
Oraingoz, Jaurlaritzak desagertaraztea baino, eredu ia guztiz erdalduna moldatzearen alde egin du. Dena den, erabaki instituzionalik gabe ere, eta EAEn bederen –Nafarroako eta Iparraldeko egoera oso bestelakoa da–, A eredua desagertze bidean izan daitekela pentsatzea zilegi da. Datuek behintzat joera hori islatzen dute. Modu honetan, EAEko sare publikoan 98-99 ikasturtean haurren % 71,8k aukeratu du D eredua, % 23k B eredua eta % 7k soilik A eredua. Datuok duela 18 urteko kopuruekin alderatuz gero, eredu honen bilakaera garbia da: orduan, EAEko ikasleriaren % 60,68k A eredua aukeratu zuen (D eredua % 12,16k). DBHn ere A ereduak dagoeneko bere nagusitasuna galdu du D eredu euskaldunaren alde.
Sare pribatuan aldeak ez dira hain handiak, A ereduak hiru urteko haurren matrikulaketen % 24 lortu baitu eta DBHn eredu zabalduena izaten jarraitzen baitu. Baina kasu honetan ere, beste bi ereduak gailendu egin zaizkio eskolan hasi behar duten haurren kopuruan eta beheranzko joera erakusten du garbi.
Kopuruak behera eta euskalduntzean emaitza positiborik ez. Eta hala ere, Oliverik aurkeztutako neurriak PP eta PSOEko ordezkarien erreakzioak ekarri ditu. Hezkuntza gaietan PPko bozeramale den Iñaki Oiarzabalek bere alderdiaren kezka agertu eta A ereduen aurkako kanpainak onartu izana leporatu dio Jaurlaritzari. Gurasoen aukera eskubidea defendatzeko orduan Oliveri ahul agertu dela ere salatu du.
Gurasoen eskubideak ere erabili ditu PSE-EEko Isabel Celaá-k bere alderdiaren kezka agertzeko: «

A ereduko ikasleak euskara jakitea nahi dugu, baina hor dago, era berean, gurasoak eredu hori aukeratzeko duten eskubidea
». Inaxio Oliveri Hezkuntza kontseilariak garrantzia kendu nahi izan die bi alderdien adierazpenei, kritika horiek «

hezkuntzaren ingurukoak baino, politikoak
» izan direla esanez. Eta, hala ere, Hezkuntza Sailak gurasoen aukerak errespetatzen dituela adierazteko datu bat eskaini zuen: 98-99 ikasturtean A ereduan eskaintzaren % 26 bete da soilik.
Datuak hor dira eta ondorio garbi batera eramaten dute: Euskal Autonomia Erkidegoko gurasoen gehiengoak euren haurrak euskaldunak izatea nahi du –euskaldunduz gero elebitasuna bermaturik dagoela kontuan harturik–. Baina, askok B ereduak haurrak ganoraz euskalduntzen dituenik zalantzan jartzen duenean, Oliverik proposaturiko A eredu `berri' honek lortuko al ditu gutxieneko helburuak?

Nafarroa eta Iparraldea: eredu erdaldunak oraindik indartsu

Nafarroan zein Iparraldean, eredu euskaldunak goruntz doazen heinean, erdaldunek behera egiten dute, noski. Kopuruak, ordea, urrun daude EAEn ematen direnetatik eta eredu erdaldunen nagusitasunak hor dirau.
Iparraldean, hizkuntza ofizialtasuna onartu gabean, euskararik gabeko eredua nagusi da oraindik. Seaskako ikasle kopuruak gora egin du emeki eta eskola publikoetan, D eredurik ezean, eredu elebiduna hedatzen ari da. Eskola pribatu eta katolikoetan ere B ereduak gora egin du. Gorako abiadura apala izanik, batzuen eta besteen hizkuntz eskubideen arteko desberdintasunak kontuan hartuz, joera itxaropentsua da askorentzat.
Nafarroan, ohikoa denez, egoera asko aldatzen da zonalde batetik bestera. Zonalde misto eta ez euskaldunean gainera A-B-D letra sortari G gehitu behar zaio –gaztelera hutsezko eredua–. Zonalde euskaldunean A ereduak ikasleen % 13 hartzen du, duela 10 urteko batez bestekoaren erdia (D ereduak % 84 biltzen du egun). Zonalde mistoan D ereduak gora egin badu, A ereduak are nabarmenago (% 9,6tik % 23ra). Berdin gertatzen da zonalde ez-euskaldunean (% 9,5etik % 36ra). Igoera hori, ordea, bi zonaldeotan oraindik ere nagusi den G ereduaren beherakada nabarmenari zor dio A ereduak


Azkenak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude