Aurreko astean Ernioren magaletan ibili baginen, oraingoan Aizkorrikoetan dugu mugarria. Garai batean mendi gorriaren magal gehienen buru zen Seguran zuhaitz eta zuhaisken erakusketa polita jarri dute. Zuren kolore, forma, beta eta begien itxura, zarba, aldakaitz edo altsumen eitea eta bakoitza zertarako erabili izan den argitzen da Elortzatarrek prantatu duten bilduma ikusgarrian.
Enborrak botatzeko ilargiarekin lotura, jakiak, edariak, lokarriak, jostailuak, lanabesak, errekaiak, bertsoak, eta abar. Erabilera ugaritarako ustiatu izan da inguruko basoetako landaredi aberatsa. Honez gain, berta-bertako hizkerako makina bat hitz bildu eta jaso dute, ia-ia ahaztuak dituzten helduen eta edozein zaleren gozamenerako. Ikusteko modukoa da bai.
Hantxe dago jasota zuhandorraren (
Cornus sanguinea
) erabilera gutxitako bat: gurdien garaiko kabilak egitekoarena, alegia. Kurteriarekin batera gurdia eta uztarria indarrean baina tinko lotzen dituen ziri antzekoa da kabila. Burdinezko kabilak sartzeko ohitura zabaldu zenean ere zuhandorraz egindakoa nahiago omen zuten batzuek, gurdia irauliz gero ere burdinezkoa askatzen zaila, baina zurezkoa erraz atera edo hautsi baitaiteke, uztarria, ganaduekin, libratuz.
Goierrin kabilak badu beste izen dotore bat: lerakoa. Ziria sartzea esaera ere beste era batera esaten dute batzuk han, lerakoa sartzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!