Kezka dago ETB barruan «Diario Vasco» eta «Correo»k egiten duten bereizkeria Tele 5-ren alde, ETBko ikusle potentzialen kaltetan. Izan ere, ia egunero, telebistako sekzioan Tele 5-ri ematen diote lehentasuna, ETBko kontuak nabarmenki bigarren planoan utziz. Hori ordea, ez da harritzekoa «Correo Taldea» Tele 5-ko akzioduna dela jakinda
«GOENKALE»K JARRAITU EGINGO DU
Ia bost urteren buruan goiari eusten dio Goenkalek. Kirol emanaldien ondotik, telesail hau baita ikusiena ETB1ean, audientzian pittin bat behera egin arren. Jakin izan dugunez, litekeena da zuzendaritza berria luzatzearen alde agertzea. Gisa honetan, udazkenean 1.000. atalera iritsiko litzateke, pertsonaia berriei leku eginez
«PACIFIC BLUE»REN ATAL BERRIAK
Agian, armarik gabe eta txirringan doazen polizia «danone»ak direlako izango da, baina ezusteko arrakasta ukan du ETB2ko telesail honek, gazteen artean batik bat, 474.000 ikusle eta 36'4ko audientzia ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula. Emaitza horiek ikusita, atal berriak erosi ditu ETBk apirilaren erdialdean emititzen hasteko
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!