NAGEL "BIDE BAZTER": ETIKETARIK GABEKO ARTEA

  • ikusgai dira apirilaren 24a bitarte Donostiako Koldo Mitxelenan, «Bide bazter» izenburupean. Beruna, beira--zuntza, olioa, poliesterra edota zinka topatuko ditu bertaratzen denak. Eta guztien nahasketan gizaki, animalia eta objetuak. Forma horien atzean artistaren ideiak daude. Atzean baino, gainean. Formak bitarteko besterik ez baitira.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Esan dezagun, horretarako garaia heldu baita, lehendabiziko argia ikusi zuen hiri berean bizi dela N. jaun artista: pipiño-saldo bat bezain langilea da hiria, eta esne usaina du, kaktusaren esnetan sortutako basamortuko hiri hark bezalaxe». Anjel Lertxundiren

N. jaun artista
Andres Nagel da eta

esne usaina
duen hiria, berriz, Donostia, bertan 1947an jaio baitzen eta egun bertan bizi eta lan egiten baitu Nagelek.
1968an bere lehen erakusketa zabaldu zuenetik hona, etengabe aritu da erakusketak egiten mundu osoan zehar. Azkena bere jaioterrian, duela bizpahiru aste zabaldu zen eta apirilaren amaiera aldera arte izango da zabalik. «

Egunero ari zara lanean, baina erakusketa daukazunean akordatzen dira zutaz
» eta «

erakustea guk dugun madarikazioa da
» esaldiak artistak berak esanak dira eta, hala ere, gustura ageri da Koldo Mitxelena Kulturunean zabalik duen erakusketarekin. «

Koldo Mitxelenako espazioa zoragarria da, lanek arnasa hartu dezakete
». Normalean, artista baten lanak, izkina batean, beste obra batzuk jaten dutela, erakutsi ohi direla-eta kexu da Nagel.
Gustura dago, era berean, Anjel Lertxundi idazleak bere obraren inguruan idatzitakoarekin. Ana Salaberria Koldo Mitxelenako kideak, «Fuera de servicio-Bide bazter» erakusketa honetarako katalogoa osatzeko, gaztelerazko sarrera testuaz gain, beste testu bat behar zela erabaki zuen, testu literarioa eta euskarazkoa gainera. Emaitza Anjel Lertxundiren «Muga-mugako zirriborroak. (Edo pipiñoen aurkako kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak)» testua izan da. Artistari testuko pasarteren bat aipatu eta «

Andu oso indiskretoa da
» bota du, barrez, eta geroxeago beretzat ohore handia dela aipatu du, oraingoan serio. Oriotar idazleak lorategiko behia, esnea darion kaktusa, auzoko Pipiñomari, artistaren estudioa eta postaria ditu hizpide, modu horretan, zeharka bada ere, Nagelen mundua azalduz eta baita, nolabait, kritikoen eta publikoaren mundua ere.
Orain arte, jende ugari bildu da erakusketa honetara. «

Lanean ari naizenean bost axola zait jendeak nire lanari buruz zer pentsatzen duen
» bota digu artistak, baina publikoa horrelako erakusketetara joatea garrantzitsua dela dio aurrerago. Oso pertsona gutxik ulertzen du artea, Andres Nagelen esanetan, baina «

ez da beharrezkoa ikusleak artea ulertzea obra batekin konektatzeko
». Eta konexio hori erakusketetara maiz joanda, lan ugari ikusita, lortzen omen da.


IDEIA FORMEN GAINETIK.

KMko erakusketa honetara hurbiltzen denak, animaliak topatuko ditu, objetuak, pertsonaiak, gorputz-atalak, paisajeak... Pintura eta hiru dimentsiotako prozedurak nahasturik aurkituko ditu, materialak bezala: beruna, burdina, beira-zuntza, olioa, poliesterra, zinkak, altzairua... Muntaia, collagea eta konbinaketa dira nagusi Nagelek 90eko hamarkadan buruturiko lan bilduma honetan. Baina formak bitarteko soilak dira egilearentzat, ideia azaltzeko bitartekoak. Horrek ez du esan nahi teknika baztertzen duenik. Alderantziz, oinarri teknikoa garatzea ezinbestekotzat jotzen du, modu horretan, ideiari mugarik ez jartzeko, artistak ideia traba teknikorik gabe azaleratu dezan. «

Azkenean balio duena ideia da, koadro bat beste batengandik desberdintzen duena ideia da, planteamendua. Horren faltan, artista baten koadro guztiak, irudi desberdinak izanik ere, berdinak lirateke
».
KM Kulturuneko beheko solairura sartu eta poliesterra eta beira-zuntza erabilita eginiko hiru piezako lanak egiten dio ongietorria bisitariari.
Ezkerretara joz gero, eskultura da nagusi: metalak, zuntzak, alanbreak... gizakiak, animaliak eta beste irudikatuz. Hor dira gizon eta emakume baten irudiak, buruan poltsa bat daraman zaldia... Alde horretan ere, bada gela bat, non etengabe Nagelen lanen diapositibak eskaintzen diren musikaz lagundurik.
Eskuinaldean, koadroak topatzen dira maizago, bi dimentsioetatik irten eta Nagelen ohiko material eta prozedura nahasketen ondorioz, bolumena hartzen duten koadroak. Hemen ere animaliak eta gorputz atalak nagusi. Tamainaz erakusketako lanik handiena dute kuadrook erdian; kanpotik metalezko eta zuntzezko planoak fluoreszentez hautsirik ageri dira, baina gela itxurako lan honek luzatzen duen barrurako gonbiteari jarraiki, kanpoko argiek sortzen dituzten irudiak ikus ahalko ditu bisitariak.
Inguruko gela batean maketa moduko lanak dira nagusi: Ulia, Hondarribiko aireportua, artistaren etxearen inguruak... ageri dira horietan.
Horretaz guztiaz gain artistaren tamaina txikiko aleak kokatu dituzte nonahi: hegazti bat eraikinaren arku baten zirrikituan, buru bat gaineko solairuarekin mugan, hanka bat hemen, esku bat han, belarri bat hor...
Zorua ere erabili du Nagelek bere lanak kokatzeko eta altzairuzko emakume baten eta gizonezko baten itzalak ipini ditu lurrean.
Esan daiteke, beraz, bere lanetan baliabide guztiei etekina ateratzen dien donostiar honek, KMko areto honi ere probetxu guztia atera diola eta ikuslea ez duela soilik hormetara begira jarriko. Lurrera begiratzeko aukera zabalik uzten du, eta gora begiratzekoa eta artelan baten barruan sartzeko parada ere badu publikoak.


IZENIK GABEKO LANAK.

«N. jaun artistak gogoan ditu bere asmabide plastikoak iradokizun literario ederreko izenburuekin izendatzen zituen garaiak: `Zahagi Xarki', `Zenbaki-sorta txapelduna', `Ignazio auto sabairik gabean', `Galerista madrildarren jarduna Benidormen', `Marisorgin kartetako'... Kritikariek kriskitinka ospatzen, txalotzen, goratzen, laudatzen, hauspotzen zuten N. jaun artistaren lana... Baina zalantza sortu zitzaion N. jaun artistari: ospatu, txalotu, goratu, laudatu eta hauspotu, zer baina? Eta galdera horrek zirritu bat zabaldu zuen. Eta, zirrituan, erabateko ilunbe batek egin zuen, kolore bizienez, eztanda. Ordutik, N. jaun artista plastikoak gutxitan izendatzen ditu bere asmabide plastikoak...» Hauek Anjel Lertxundiren hitzak dira. Beste hauek, berriz, N. jaunak berak esandakoak: «

Tituluak jendea despistatu egiten du. Ikuslea istorio bat osatzen saiatzen da titulu horren arabera, eta ikusleak ikusten duen horretan oinarritu behar du
».
Finean, aurreiritzirik gabeko hurbilketa nahi du egileak; izenbururik ez die jartzen bere lanei eta, gainera, bere estiloa sailkatzearen aurka agertu izan da beti.


NON KOKATU?

Hauxe izan da hainbat kritikok urtetan Andres Nagelen obraren aurrean euren buruei eginiko galdera antzua. «

Hori kritikoen segurtasun gabezia da
» dio estilo oso pertsonala lantzen duen donostiar honek –eta

kritiko
hitza ezinbestean erabili du, une horretan ez baitzaio pertsona horiek definitzeko hitz egokiagorik burura etorri–. Segurtasun gabezia horrek dena sailkatzera eramaten omen ditu

kritiko
horiek, baina «

azkenean balio duena analisia da, obraren izatearen eta intentzioaren araberako analisia, eta ez obrak kutxatan sartzea
». Anjel Lertxundiren hitzak ere Nagelen iritziaren isla dira: «N. jaun artistaren auzoko Pipiñomari artista petoa da ezagutzen ez duenari buruzko iritzi ezin argiagoak emateko orduan. Oroz gain, arteaz hitz egiterakoan sentitzen da artisten».
Kritikoekin eta oro har artearen merkatuaren munduarekin ez du harreman estuegirik. Katalogoaren amaieran egileak «Dokudrama» bat erantsi du, gainera, eta bertan hainbat galerien arteko arazoak azaldu. Ez al dago gustura Andres Nagel galerien funtzinamenduarekin? «

Oraingoz ez da gure lana saltzeko sistema hoberik asmatu. Eta gu hortaz bizi gara, horiek dira gure erakusleihoak
».
Egunotan, bederen, erakusleiho zabala paratu du Donostian, bere hirian, eta aukera ederra eskaini die hiritar eta bisitariei –aditu izan beharrik gabe– erakusleihoan sartzeko. Horrelakoek, Lertxundiren N. jaunaren postariari behintzat, on egiten diote: «Ez naiz aditua, ez naiz aditua. Baina agian zuk argituko zenidake aspaldi honetan gertatzen zaiten fenomeno estrainio bat: erakusketaren batera noanean eta denbora pixka bat jartzen badut arte-obra baten aurrean, ez dut hanketako minik sentitzen. Postaria naizela kontu egiten baduzu, ez zaizu harrigarria iruditzen?»


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude