INPROBISATZAILEEN ORDUA


2021eko uztailaren 19an
INPROBISATZAILEEN ORDUA
EZ zen inprobisazioa izan martxoaren 6an Hernanin Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak burutu zuen batzarrean. 1998ko balantzea egin eta aurrera begirako erronkak azaldu zituzten. Xenpelar Dokumentazio Zerbitzua garatuko dute eta horren harian «Aitzondo» izeneko datu basea martxan da. Aurten, «Bertsozalea» berripapera hilabetekaria bihurtuko da eta bestalde, Lanku zerbitzu enpresa sortu nahi dute. Egitasmo honek bertso jaialdien antolatzaile eta kultur agenteen arteko elkarlana sustatu nahi du. Apirilaren 10ean bertsolari gaztearen eguna egingo dute Baionan, etorkizuna ziurtatzeko bertsogintzaren transmisioa sendotu beharra baita.
Dena den, elkartearen erronka nagusia 2001. urtean antolatu nahi den "Inprobisatzaileen topaketa interkulturala" da.

HAMABI IDAZLEEN OMENALDIA
EUSKAL Idazleen Elkarteak urteko biltzar nagusia Iparraldean, Uztaritzen alegia, egin zuen lehen aldiz. Hilaren 13ko biltzar hau baliatu zuen elkarteak, hamabi euskal idazleri omenaldia egiteko, euskaraz idatzi dutelako urte luzez. Omendutako idazle, kazetari eta itzultzaileak honakoak izan ziren: Jean Louis Davant, Jan Battit Dirassar, Eñaut Etxamendi, Jan Battit Etxarren, Beñat Goiti, Roger Idiart, Emile Larre, Jean Baptiste Orpustan, Jean Baptiste Soudre, Maddi Treku, Bittor Kapanaga eta Fermin Ixurko.

EUSKAL HERRIKOAK ZINEMAN
LIBURUAREN izena hala ere, «Euskal Herrikoa zineman» da. Euskadiko Filmategiak kaleratu berri du; Koldo Larrañaga eta Enrike Calvok idatzia. Hiztegi hau Euskal Herriko zinemaren historia alorrez alor jasotzeko egitasmoaren atal bat besterik ez da. Hiztegian, 1896 eta 1998 bitartean, euskal zinemagintzarekin zerikusia izan duten 1.500 pertsonen fitxak jaso dira. Argiztatzaileen, produkzio laguntzaileen eta nola ez aktore, produktore eta zuzendarien bizitza, irabazitako sariak eta bibliografia ere bildu dira.

HITZARMENA
HIZKUNTZA Politikarako Sailordetzak eta Kontseiluak euskararen normalizaziorako hitzarmena sinatu zuten martxoaren 9an. Ondorioz, Kontseiluak Jaurlaritzarem Euskara Biziberritzeko Plana oinarritzat hartuko du Plan Estrategikoa abian jartzeko.

MUSIKA FESTA
KANTUKETAN egitasmoak musika du xede, euskararen aberastasuna eta hizkuntz mugak gainditzen baititu musikak. Martxoaren 8an aurkeztu zuten euskal musika goratzeko egitasmoa Euskal Kultur Erakundeko kideek. Helburu nagusia euskal kantuaren historiaren barnatzea, kantuaren transmititzea, sorkuntza garaikidearen sustatzea eta euskal kantuaren aldeko ikerketa edo egitura iraunkorren eraikitzea da. Epe luzeko egitasmoa nolanahi ere.
Euskal Kantuzaleen Elkartekoek ere gaztetxoek musika maita dezaten nahi dute, eta jada abian da Nafarroako Haur Kantu Txapelketa. Azken saioa hilaren 28an izango da Iruñean.
Xirula festibalak ere musika du ardatz. Martxoaren 26, 27 eta 28an Zuberoan, Gotaine eta Irabarnen burutuko da.


Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude