20 URTE KORRIKA (ETA PRESAKA)

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bai euskarari» hura kasik mitifikatu ere egin zela esan liteke. Garai hartan AEK-k ere dirua eta gizartearen bultzada lortzeko moduko zera asmatu beharra zuen. Larria zen egoera. Bere gordinean esanda, AEK-ko herrialderik sendoenak, Bizkaikoak, bost milioi pezetako zuloa zuen eta instituzioek koordinakundearekiko zuten harremana ere trakesten hasia zen.
Egun, ia belaunaldi baten ostean, zikloak jada buelta osoa emana duela ematen du. Oraintsu, Kontseiluak deituta eta bigarren «Bai Euskarari» kanpainaren baitako ekitaldi gisa, Euskal Herriko bost estadio jendez gainezka egiten ikusi ditugu. Eta oihartzuna oraindik isildu ez delarik (euskararen alde lanordu bat eskatzen da) Korrikaren edizio berri batean sartu gara. Estadioetan bildutako 100.000 lagunek egin dezaketen indarraren kontraposizioa, AEKri dagokionez bederen, Espainiako Justiziak jarri nahi izan zuen Pinotxeten aferari heldu baino zertxobait lehenago.
Ziklo hau, ordea, ez da zirkuitu itxia izan. Xabier Amurizak lehen aldiz Euskal Herriko txapela jantzi eta «Bat korrika, bi korrika, mila korrikari, zazpi euskal herrietan. Denok bai euskarari» kantatu zuenez geroztik hamar Korrika joan dira. Zakur zaharra da, helduko den hamaikagarren hau. Bide luzea urratu du eta gauza asko ikasi ditu ibilian. Jakin badaki, lehen edizioak hala erakutsita, negu gorriko elurtea ez duela lagun aproposena bere lasterketaldian, eta arriskuak alde batera uztearren, korrikarako data zehatza finkatzerakoan egokiagoak zaizkiola martxoa edo urria bezalako hilabeteak. Umorea, giro ona, korrikarako kemena eta baita pazientzia ere zapuzten direla berandu iritsita edo behar baino lehen helduta, Korrika 3n ikusi zenez. Korrikak ongi aski ikasia du erne eta zorrotz jokatzen, gainontzean ezusteko akatsak larrutik pagatzen direla. Lehen edizioko gertakizun tamalgarri hura gogora ekarrita, lekukoak zeraman mezua galdu izanagatik, Rikardo Arregiren hitzak irakurri ez eta bestelako esloganak oihukatu izanagatik, Korrikak Euskaltzaindiaren babesa galdu zuen eta EAJk hurrengo Korrikari laguntzarik ez ematea erabaki zuen. Alferrik antolatu zen geroxeago gertatutakoari buruzko azalpenak emateko prentsaurrekoa. Batzuen galbaheak Julen Kaltzadak irakurritako diskurtsoaren azken hitzak bakarrik gorde zituen: «Euskal Herriaren alde lan egitearren bizia galdu dutenak (Korrikaren amaiera-festan egoterik ez zutenak ekarri zituen gogora) Euskal Herriaren alde lan egitearren kartzelan usteltzen daudenak. Komisaldegietan torturak sufritzen dituztenak, torturak hartuko dituzten beldurrez angustiaturik daudenak... Gora Euskadi Askatuta! Gora Euskadi euskalduna! Gora langileria! Gora langileri euskalduna!». AEK-k epelak hartu ditu geroztik. Euskalduntze-alfabetatzeko ahalmena (AEKren kasuan) eta kontzientzia indartzeko eta dirua biltzeko indarra bezain beste (Korrikaren kasuan) axola baitzaigu. Onerako eta txarrerako, Korrikak gure herriaren gaixoaldi eta euforia guztiei jarri die termometroa.
Belaunaldibeteko zikloa ez da zirkuitu itxia izan. Zorionez, bada hamaikagarren edizio honetan errepikatuko ez denik. Hasteko, diskurtsoa. Eta konparaziorako abiapuntu eta helmuga bera izan zuten edizioak hartzen baditugu, (Iruñea-Donostia ibilbidea egin duten Korrikak), martxoaren 19an abiatuko den honek ez du Nafarroako gobernadore zibilaren debekurik jasoko, Korrika 2n gertatu bezala. Alderdi abertzale eta euskaltzaleak ere ez dira diputazio eta udaletxeetan dirua biltzearen aurka agertuko, Korrika 6n EAJk, EAk eta EEk egin zuten moduan. Bestalde, bat-batekotasuna eta fresokotasun apur bat galdu dira, antolaketa hobe baten izenean. Norberaren esku, zorionez ala zoritxarrez izan ote den iriztea

Hogei urtez, hamar aldiz Korrika
Korrika 1: «Zuk ere esan bai euskarari». Oñati-Bilbo. 1980, XI/29-XII/07. Omenduak: Rikardo Arregi, Xabier Peña.
Elurrak bisita egin zien. Lehen 24 orduetan, lasterketa jarraitzen zuten autoek kateekin igo behar izan zuten Bidaniako gaina eta Luzaiden Nafarroako Diputazioko traktore eta elur-kengailuak izan zituzten bidailagun.
Lekukoak zeraman mezua galdu egin zenez, AEKren diskurtsoa bakarrik irakurri zen Bilboko amaiera-ekitaldian. Rikardo Arregiren hitzak irakurri ez izanak sumindura piztu zuen.

Korrika 2: «AEK, euskararen alternatiba herritarra: Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde». Iruñea-Donostia. 1982, V/22-30. Omendua: Rikardo Arregi.
Partaidetza lehen edizioan baino zabalagoa izan zen eta diru gehiago bildu zen. Baina ez zen giro: EAJko EBBk, lehen edizioan gertatutakoa gogoan, Korrikari ez laguntzea erabaki zuen. «Deia» egunkarian berriz, Taldea izenez sinatutako artikulu sorta bat kaleratu zen. AEKren egoera ekonomikoa txarra zenik ukatu, eta Bizkaiko AEKri "malversación de fondos" egitea leporatzen zion Taldeak. «AEK: KASen fronte kulturala» bezalako loreak bota zizkion.

Korrika 3: «Euskaraz eta kitto». Baiona-Bilbo. 1983, XII/03-11. Omendua: Gabriel Aresti.
Euskalduntze-alfabetatzea Iparraldean eta Nafarroan finkatzen ari zela nabarmendu zen. Aurreko bi edizioez geroztik berandu heltzearen kontra jarritako neurriak zirela eta, emaitza onegiak lortu zituzten: lasterketa behar baino lehenago heldu zen herri askotara. Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako Eusko Jaurlaritzak sortutako erakundeak, AEKren pareko sare ofiziala jaio zen, HABEko euskaltegiek eta udal euskaltegiek osatua. Erakundeek diruz eta baliabidez gogor sutatua, AEKri desio ez zuen auzokoa sortu zitzaion, eta `gerra' piztu.

Korrika 4: «Herri bat, hizkuntza bat». Atharratze-Bilbo. 1985,V/31-VI/09. 2.028 km. Omendua: Piarres Laffitte
AEKren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko istiluen ispilua izan zen Korrika 4. Jaurlaritzaren eta erakundeen euskararekiko jokaera salatzeko asmoz, Gasteizko irakasle talde batek gose grebari ekin zion. Lau hilabete zeramatzaten lansaririk kobratu gabe.

Korrika 5: «Euskara, zeurea». Hendaia-Bilbo. 1987, IV/03-12. Omenduak: Lauaxeta eta Balendin Enbeita.
Ordura arteko partaidetza handiena lortu zen. Guztira 500.000-600.000 lasterketarik hartu zuen parte.
Une hunkigarriak aipatzen hasita, "Gernika 1937-87" ekimena pil-pilean, mende erdi lehenago nozitutako bonbardaketaren erreferentziak topatu zituzten korrikalariek, lasterketa Gernikan goizeko hamaikak eta laurdenetan sartu zenean. Han bertan, Jorge Lizama indigena maputxeak lekukoa hartu zuen Enbeita eta Lopategiren bertso eskolako partaideen eskutik.

Korrika 6: «Euskara korrika... eta kitto!». Iruñea-Donostia. 1989, IV/14-23. Omendua: Joxemiel Barandiaran.
Koordinakundearen erakundetzeari buruzko eztabaidaren ondorioz, AEKren batasuna pitzatu egin zen 1989an.
EAJ, EA eta EE alderdiak diputazioetatik eta udaletatik Korrikari dirua ematearen aurka azaldu ziren. Prentsa oharrean emandako arrazoien artean: «Euskararenaz gain, `Korrika'k beste helburu batzuk ere baditu: hizkuntzaren eremua baino urrunago doazen xedeak lortzeko aukerako ikurrintzat euskara erabiltzea eta bitarteko bihurtzea ez dira ez euskararen erabilpena normaltzeko bidean aurrera egiteko era egokienak». Hala ere, AEK-k eta ETB-k ere publizitate trukerako hitzarmena sinatu zuten nahiz eta PSOEren eta Joseba Arregiren haserrea piztu.

Korrika 7: «Korrikak euskara, euskaraz Euskal Herria». Gasteiz-Baiona, 1991, III/15-24. Omendua: Remigio Mendiburu.
Korrika 7 hasi baino hiru egun lehenago, berri hau plazaratu zuen «Euskaldunon Egunkaria»k: «EITBko zuzendaritzak betoa ezarri die Gorordo eta Korrikari `Terminus' saioan», zioen izenburuak, eta «Elene Lizarralde zuzendariak dimisioa eskatu du eta saioa bukatu egin da» azpitituluak. Mikel Olaziregik, ETBko zuzendaritzako partaideak, adierazi zuenez, «aspalditik erabakia du Eusko Legebiltzarrak EITBk ez diola laguntzarik eman behar Korrikari. Informazioa bai, baina ez dugu egingo Korrikaren promoziorik».

Korrika 8: «Denok maite dugu gure herria euskaraz». Iruñea-Bilbo. 1993, III/26-IV/04. Omendua: Martin Ugalde.
Korrika 8ren atarian Korrika Kulturala eta Korrika Kirolaria izeneko egitarauak aurkeztu zituzten berrikuntza nagusi bezala. Korrikaren edizio honek ere izan zuen, zoritxarrez, joanak ziren lagun anitz omendu beharra. Gasteizen, esate baterako, AEK, IKA, Irale eta HABEko ordezkariek elkarrekin egin zuten lasterka Eusebio Osa euskaltzale ezagun hil berriaren omenetan. Joxepe Zuazo zena, Korrika izenaren sortzailea ere omendu zuten.

Korrika 9: «Jalgi hadi euskaraz!». Donibane-Garazi-Gasteiz. 1995, III/17-26. Omendua: Mikel Laboa
Bernart Etxepareri ere egin zion ohore Korrika 9ak.
Korrika 9 egin zen urteak, 1995ak, AEK-k instituzioekin duen harremanaren argazkia ekarri zuen. AEK-k Eusko Jaurlaritzarekin akordioa lortu zuen EAEn. Nafarroan ez zen deus lortu eta Ipar Euskal Herrian are gutxiago.

Korrika 10: «Euskal Herria Korrika». Arantzazu-Bilbo. 1997, III/14-23. Omendua: Luis Villasante
Hamargarren Korrikak, euskaltzaindiaren eta Arantzazuko frantziskotarren lana omentzeaz gain, AEKren eta instituzioen arteko adiskidetze formala erakutsi zuen. Aro berri bat abian zela iragarri zuen


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude