«Binilozko diskoen xarma galdu da»

  • egiten du Durango Irratian

1999ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lagunek animatuta hasi zen bere herriko irratian, Elorrioko Txantxibirin, hain zuzen, saio ttipi bat eginez. Duela 10 bat urteko kontuak dira horiek. Ondoren, Durango Irratian probak egin zituztelarik, esatari modura hartu zuten, bere estilo lañoak eraginda. Aldi berean irratiarendako publizitatea lortzen aritzen bada ere, 27 urteko Juan Albertok argi dauka bere bokazioa zein den:

«Entzuleekin dagoen harremana da gehien atsegin zaidana. Antzezlan batean jendeak txalotzen duen bezala, eskainitako kanta edo egin duzun elkarrizketa neurri berean entzulearen gustukoa izatea da nire helburua
». Bestalde, biziki botatzen du faltan binilozko diskoek zuten xarma.

«Disketxeek CD-ak baino ez dizkigute igortzen, eta jakina, disko-jogailuak ez erabiltzean, herdoiltzen ari zaizkigu»

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!