ARTOA ARTATXIKITU ZENEKOA


2007ko otsailaren 21an
Narbarteko erretorea zen Lakoizketaren landare-izenen hiztegi zaharra behin baino gehiagotan aitatu dugu tartetxo honetan eta gaurkoan ere ez dugu urruti ibiliko. Hiztegiz gain historia, gure historia, ere bada liburu bitxi hau.
Historialariek diotenez Ameriketatik artoa ekarri artean euskaldunak egun artatxikia eta arto-xehea izenez ezagutzen dugun alea landu eta jaten omen zuen. Gaztainarekin batera gure oinarrizko dieta osatuko zuen. Europa aurreratu honetan begi-bistatik galdua dugu, gaur egun, baina agronomo kastaren artean etorkizunean ale garrantzitsuena izango denaren ustea zabaltzen ari da.
Artoa,

Zea mays
, ekarritakoaren lehen aipamena 1520koa diote. Apaingarri gisa erabilia hasieran, gerora dastatuko zuten taloaren gozoa, goseteari aurre egiteko. Izugarrizko iraultza izango zen garai hartako nekazaritza, sukaldaritza eta dietetikan. Gizakiarena izatetik animalien jakia izatera baztertuta ere, nabarmena da oraindik gurtzatik oso apartekoa ez den artirinarekiko mina gure aho-sabaietan. Egun Vazquez Montalbanek punta-puntakotzat jotzen duen oroimenaren sukaldaritzaren adibide polita izan daiteke.
Artatxikia,

Panicum miliaceum,
ordurarteko artoa izango zela dio Lakoizketak. Ameriketako ale handiak ttikituko zion sona bezalaxe izena. Orduan ere, dudarik gabe, izango ziren txikiaren zaporearen nostaljikoak. Baina artatxikiak zeren nostaljia eragin zuen Asia aldeko Anatoliatik Monferratoko markesak 1204an ekarri zuenean?


Azkenak
Futbolari gay-ak zergatik ez dira ausartu azkenean armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Urdaibaiko Guggenheima konkretatu gabe, Juan Ignacio Vidartek utzi egingo du zuzendari kargua

Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.


Eguneraketa berriak daude