OZARKI


1999ko otsailaren 28an
OZARKI
Ozarkeriari artezia deitzen diogun garaiotan, Abdula Ocalan bahitzea, hizlari trebea eta estrategian maisu ei den Bülent Ecevit Turkiako lehen ministro berriaren balentria izan omen da. Hiru hilabete aski izan ditu, Ocalanen larrua turkiaratuz bere atzerritik atzerrirako pasai arrotzarekin amaitzeko. Lausanatik landa, lauzpabost Estatuen pean ezbizi diren hogeita hamar bat milioi gizakumeei, irakaspen bortitza. Ohikoa, ez baitira kurdoak inoiz hedabideetako gustuko biztanle izan, eta heurena heurek jan behar izan baitute beti. Zapalduen artean ere, klaseak badaudela egon alegia. Eta Ocalanen trasladoarena ikusirik, erakutsi digutena noski, piztia bailitzan begiak estali eta motzean estekaturik zeramatzatela, ikusiko ahal ez dugunak, erakutsiko ez duten horrek, ezkutuko horrek alegia, ikaratzen nau ni: tortura latza. Basatia. Beldurgarria. Joxe Arregi. Zeren, Turkia, Espainiako demokrazia mailatik urrunegi dagoena inork ez dizu ukatuko. Beraz, oraintxe bertan, zer egiten ari ote zaizkio Ocalani? Hotzak jada kenduak, ez du gizarajoak nik daukadan berogailuaren beharrik izango. Konstituzionalisten ordena, gabetuen tortura


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude