"JATORRIZKO NAFARRERA GOGOAN HARTZEN HASIAK DIRA"

  • etnografikoak ere aztertu izan ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan jarduten duenOrreaga Ibarrak. Gai horietaz guztietaz hitz egin dugu berarekin.

1999ko otsailaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lehenik: 1950eko Ultzamako euskara eta 1860ekoa gauza bera ziren? Urteek zenbateraino aldatu dute hizkera hori?
Urte horietako euskararen berri gutxi dugu, nahi baino gutxiago dira garai bateko eta besteko artikuluak. Bonaparte hemen egon zen garaian, laugarren sailkapena osatu zuenean Lizasoko euskara hartu zuen eredu gisa, zalantzan ibili ondoren, izan ere, hasieran Elizondo iruditu zitzaion egokiena, eta gero, Lizaso hartu zuen. 1881. urtean horrela zioen: «De todos los dialectos vascongados de la navarra española, el valle de Ulzama representa mejor que los demás las propiedades características del dialecto alto-navarro septentrional».
Ehun urte horietan, Ultzamako euskaran ez zen horrelako alderik gertatu. Fonetika aldetik, nik esango nuke aldaera beretsuak gorde direla hasieran eta ehun urte geroago. Bukaera beretsuak, goranzko diptongoak egiteko joera berbera eta, sinkopak,

bortz, bertze...
eta horrelakoak. Bada, ordea, nabarmentzekoa den ezaugarri bat: nor-nork aditz sistema. Bonaparteren garaian, nor-nork aditz-sistemaren adizkiak erabiltzen ziren:

nau, zaitu, obliguetzen gaytu, eroraci nai gaytu
eta abar agertzen zaizkigu, jakina, dotrinetan. Asteteren dotrinetan.
Badakigu dotrinen ezaugarria dela hitz mailegatu ugari erakustea eta baita egituren errepikapena ere, halarik ere, forma horiek erabili egiten ziren. Ehun urte geroago ere, Ultzaman, ez Basaburuan, horiek ia erabat desagertuak zeuden. Gaur hirurogeita hamar urte inguruan duen Muskizko hiztuna den On Emilio Linzoainek esaten du ezagutu zituela

nau
bezalako formak haur kozkorra zenean. Baina berak,

dire
eta antzekoak besterik ez zituela erabili.
Horrenbestez, mende hasieran areagotu zela galera hori uste dugu. Gauza bera esan dezakegu perpaus txertatuetan, zenbaitetan izen sintagmak objetuan absolutibo

dasu
markaren ordez, genitiboarena eraman ohi zuen:

illen ta bizien juzguetzera, arren errecibitzeco
eta abar erabiltzen ziren. Gaur, ordea, marka hauek ia erabat desagertu dira.
Horrenbestez, esan dezakegu aberastasun zertxobait galdu zuela, aditz sisteman, eta bestaldetik, ekialdekoak eta iparraldekoak ziren hainbat ezaugarri ere ilunduz joan zirela, arrasto xume batzuk besterik ez zirelarik geratu. Gainerako ezaugarrietan, fonetikan, esaterako, berdintsu jokatzen dela, alegia, ezaugarri beretsuak gorde direla uste dut.

Bertze ala beste. Gakoa hor dago?
Hori da, nolabait, beste muga linguistiko batzuk erakusteko bide bat, suposatzen dut. Eta zentzu horretan ikusia, esan dezakegu

bertze
aldaera hartzen duten herriek, beste antzeko formula batzuk ere hartzen dituztela:

yoan
eta abar, gehienetan bateratsu joaten baitira, ez beti, jakina.
Hor dago, hain zuzen, nafarrera eta erdialdeko hizkeren arteko bereizketa, lur horien inguruan ezartzen dira. Badira, honenbestez, nafarreraz ohikoak diren ezaugarri fonetikoak, eta hori da, dudarik gabe, nabarmenetariko bat.
Azken bolada honetan, Iruñeko hainbat euskaldun berriz aldaera horiek berreskuratzen ari direla iruditu zait, hainbat gazteren ahotan entzun ditut:

bertze, erran
... Badirudi, batasun gaitz honen ondoren, nafarreraren jatorrizko ezaugarriak gogoan hartzen hasiak direla berriz.

Erroibarra. Arturo Kanpionen ikazkinak, Sorogaingo autopista.
Zer esan horri buruz? Ez dut pentsatu nahi ere Sorogainen barna autopista bat, imajinatzeak bakarrik mintzen nau. Ez dut uste beharrezkoa denik, eta are gehiago deus onik ekarriko duenik lur hauendako.
Zenbaiten ustetan, ordea, lana ekarriko du, lantegiak, lanpostuak... Bestaldetik, tamalgarria da nola bideratzen ari diren ibar hauetako alkateak hau, gehienek jarrera baikorra erakutsi baitute honekiko. Ez dut ongi ulertzen, benetan, betiko ustea da, errepideak aberastasuna ekarriko duela uste da. Jendea bere aldetik hasi da mugitzen, baina, hemengo agintariek, lehenago esan bezala, ez dute begi txarrez ikusten proiektu hau.
Espero dezagun, iparraldekoek autopista hau egokia ez ikustea eta proiektua gibelera botatzea.
Gainera, ez dut uste herri hauen bizimodua autopista batek konponduko duenik, eta orain arte Erroibarrek izan duen lekurik politena, historian zehar, neolitiko garaitik okupatutako lekua, artzain, ikazkin, kontrabandista, mugaz bi aldeko jendearen topagune izan dena erabat zapuztuko duela seguru nago. Bistan da, duen balio ekologikoa handia dela, eta gainera, hauxe dela Erroibarko herriek azienda bazkatzeko duten lur komunal bakarra. Autopista batek, honenbestez, lur edo eremu pila bat expropiatuko lituzke.
Zertaz biziko dira hemen gelditzen diren nekazari urriak? Ziztu bizian pasatzen diren kotxeetatik edo? Ez al da hobe dauden beste bideak, dagoeneko irekiak daudenak, indartzea, eraberritzea, beharrezkoa bada? Ondo-ondoan dugu Kintoko errepidea, ia ez da autorik pasatzen...

Bonaparte Printzeak honela idatzi zuen: Carte des Sept Provinces Basques.
Ez dakit zer esan nahi duzun honekin. Frantsesez idatzi zuela? edo "Sept" idatzi zuela? Bai, frantsesez idatzi zuela argi dago, garai haietan, eta orain ere zenbaitetan, normala zen euskarari buruz aritzea, baina beste hizkuntza batean. Tradizio hau Apologisten garaitik datorkigu. Hor dago koxka, zein hizkuntza aukeratu, jende gehienari helduko zaiona? Edo euskara?, nahiz badakigun askoz hedapen gutxiago izango duela.
Bestaldetik, adierazi nahi baduzu

Sept
idatzi zuela, eta zazpi direla Euskal Probintziak. Bai, hizkuntza da gizakia definitzen duen ezaugarri nabarmenetako bat, eta zentzu honetan, euskara eremu administratibo horietan mintzo zen, alegia, zazpi probintzia horietan, eta horiexek hizkuntza bera dutelako, eta horrekin batera beste ezaugarri kultural, etnografiko eta abar dutelako, gune bat osatzen dute.
Bestaldetik, sailkapenari buruz, aipamenik egitea nahi baduzu, ederki egin zuen Bonapartek lana, garai horietarako ongi zegoen, nahiz badakigun aditz morfologian oinarritzen zela gehienbat, eta zenbaitetan bere lanek `amateur' kutsua zutela. Hala ere, bere sailkapenak iraun badu hainbeste urtetan ukipen gutxirekin eta, ikerlari gehienek onartu badute, horrek adierazten du orokorrean asmatu zuela. Egia da, bestaldetik, beharrezkoa zela ehun urteren ondoan, euskararen bilakaera kontuan izanda beste sailkapen berri bat egitea, eta hau ere, K. Zuazok egin duena, alegia, egokia da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta euskara.
Jakina denez, Unibertsitate Publikoan euskarak ez du goreneko mailarik erakusten. Irakaskuntzari dagokionez, euskaraz soilik Magisteritzako edo Irakasletzako bi espezialitate besterik ez dira egiten ahal: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, eta gainerako adarretatik komunak diren irakasgaiak


Azkenak
2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


Eguneraketa berriak daude