IDI ZINEMA: BERROGEI BAIETZ


1999ko otsailaren 21ean
Joxe Mariren bi idiek beti irabazten dute Euskal Herriko txapelketa; harik eta dema batean beste batek bere idien alde kristoren apustua egin eta Joxe Marik galduko duen arte, herrikoen harridura piztuz. Ze demontre? Halakoxea da «40 ezetz» laburraren abiapuntua. Bertan, idi demen alderdi ezkutu eta azpijokoak islatu nahi izan dituzte, beti ere ikuspegi umoretsu batetik. «Txotx»-en gertatu bezala, oraingo honetan ere, informazioa pixkanaka doaz ematen eta azkenean ezusteko bat dago.

«`Txotx' egiten ari ginela, bitxia iruditzen zitzaigun idi demetan pala batez idi gorotza kentzen aritzen den pertsonaia, oso figura kuriosoa da –
azaltzen digu Asier Altunak

–. Hortik bururatu zitzaigun «40 ezetz» egitea. Idi dema aspaldiko ohitura den arren, gaur egun denon ahotan dabilen kontu batekin lotzen dugu, suspentsea amaiera arte mantenduz».
Dena den, ez dute Euskal Herria sakonaren trilogia bat egiteko asmorik.

«Agian, hurrengo istorioa hirian kokatuko dugu. Oraindik ez badakigu ere, datorrena jauzi kualitatiboa izan liteke»
.


ESKARMENTUA DUTEN HASBERRIAK.

Urtean zehar Telmo Esnal zarauztarrak eta Asier Altuna bergararrak zinegintza dute ogibide, Telmo zuzendari laguntzaile modura Madrilen eta Asier berriz, elektrikari gisa zine-argiztaketa enpresa batean. Baina ahal dutenean goikoei amen egiteari utzi, beren istorio bitxiak idatzi eta megafonoa hartuz, beraiek dira agintzen hasten direnak. Asier gidoia idazteaz gehiago arduratzen den bitartean, Telmok filmaketaren pisua hartzen du bere gain, hain zuzen ere, zuzendari-laguntzaile izanik, ongi ezagutzen du errodaia bateko dinamika. Bere azken lana Iciar Bollainen «Flores del Otro Mundo» filman izan da. «

Filmatzen hasi aurretik, garbi hitz eginez gero bakoitzak zer egiteko duen, ez da arazorik egoten»
.


TALDE OSOA MUSU TRUK.

Guztira, hamabost minutuko iraupena izango duen laburra egiteko, filmaketa sei egunetan banatu dute: Aiako probalekuan lehenik, Igeldoko taberna batean gero, eta azkenik, Leitzan kanpoko sekuentziak. Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntza urri samarra izan denez (milioi t`erdi pezeta) talde osoak musu truk lan egin du. Hori dela eta Asierrek lantalde osoari bere esker ona erakutsi nahi dio. Baita Txepe Lara ekoizle iruñearrari ere.

«Txotx egiteko konfidantza osoa jarri zuen gugan, eta orain ere askatasuna eman digu, roilo ona egon da. Baina noski, produkzio plana hain estutua egotean, inprobisatzeko aukerarik ez da izaten. Emaitza ziurtatzera joan behar duzu, ezin baita pelikula alferrik galdu»
. Azken sekuentzia izan da buruhauste gehien eman diena, lau orri baitzituen. Orain muntaketa lanetan murgilduta daudelarik, laburra udarako ikusteko moduan egotea espero dute Asier eta Telmok. Bestela, Donostiako Zinemaldirako. Efektu bereziak biziki garestiak direnez, lagun batzuek plano digitalak egingo dizkiete.


AKTOREEK GAIZKI OHITUAK GAUZKATE.

«Denbora dexente pasa da idatzi genuenetik egin den arte, ia urtebete; beraz, bitarte horretan Telmo eta biok argi genuen nortzuk izango ziren aktoreak, esate baterako, Kandido Uranga eta Pako Sagarzazu. Biak aktore apartak dira, eurek bakarrik zuzentzen dute beren burua. Pena bat da Sagarzazuk euskaraz ez jakitea, baina hain langile izanda, buelta ematen dio horri. Kandidok daukan desabantaila berriz, bere aurpegi markatua da, eta horrek mugatu egiten du mota guztietako paperak egin ahal izateko; bestela fenomeno bat da. Baina gure kasuan, ezin hobeto egokitzen zaio gure pertsonaiari»
. Gainontzean, Asierren aburuz, Ane Gabarain, Isidoro Fernandez eta Jose Ramon Soroiz Pinpix-ekin ere erraza izan da lan egitea. Isidorok bilbotar euskaldunberriaren papera egiten du. Mundu guztia hika eta bera berriz, zuka. Hasiera batean, teknikoek gidoia oso nahasia zela zioten, irakurrita ez zela ongi ulertzen. Filmatzen hastean ordea, zentzua hartu duela ikusi dute. Eta hori, neurri handi batean, aktoreen lanari esker izan da. Halaber, ezin ahantzi aktoreak bezain garrantzitsua izan den norbait, idiak gobernatzen ibili den Jose Mari Olasagasti Igeldoko aizkolaria; normalean kamera ikusi ahala, animaliak errebelatu eta komeriak izaten dira planotik atera ez daitezen.


HIZKUNTZAREN TOPIKOA APURTUZ.

Telmo nahiz Asierrek garbi dute euskarazko zinea erdarazkoa bezain egingarria izan daitekeela baldin eta aurretik istorioan benetan sinesten bada.

«Gaur egun film labur bat euskaraz egitea ez da oztopo; alde batetik, euskaraz jarduteko gai diren aktore eta teknikari onak badirelako, eta bestetik, kanpoko festibaletan azpitituluekin oso ohituak daudelako. Hortaz, euskarak mugatu egiten zaituela dioen topiko horrek ez du balio. Aitzakia hutsa da erdal ereduari eusteko. Ohitura kontua da hori aldatzea. Eta gure esku beti egongo ez bada ere, produktoreak zeresan handia baitu hor, gu behintzat, saiatu egingo gara gure zinea euskaraz mintzatu dadin».

ZINE SOZIALA GUSTOKO.

Asier eta Telmoren bi laburrak ikusiz gero, bistan da antza badutela, ez gai ruralak direlako, kontatzeko moduagatik baizik, hots, estiloan istorioan baino. «

Agian surflari bat eta bere munduan girotutako istorio bat egingo bagenu ere, pareko estiloa aterako litzaiguke»
. Saltoa noiz emango ote duten galdetzean, luzemetraia bat egiteko hainbat ideia egosten dituztela erantzun digu Altunak,

«zerbait lantzen ari gara, baina poliki, presarik gabe, azken finean, zinearen mundua oso irristakorra delako. Jende pila dago labur arrakastatsuak egin arren, gero bidean geratu dena»
. Biei umore beltza gustatzen zaie, istorio serioak baina disparate ukitua dutenak. Asierri hemen zine soziala falta dela iruditzen zaio, hau da, eguneroko bizitzan oinarritutako istorioak, errealitatearen adierazgarri direnak.

«Badirudi orain egiten den zineman kontatzen dena jendeagandik oso urrun dagoela. «Barrio» bezalako film batek ordea, frogatu du zine sozial horrek indarra edukitzeaz gain, aldi berean komertziala izan daitekeela. Alde horretatik, Ken Loach eta ingeles zinea orokorrean oso atsegin ditut. Noizbait halako zerbait hemen egingo bagenu.... baina ziur nago, gugandik etorrita, komedia kutsua izango lukeela»

Azkenak
Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Eguneraketa berriak daude