Aita Santua Euskal Herrira etorri zen eguna (I)


1999ko otsailaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Uste dut Imanol Olaizolak hots egin zidala berria emateko. Kontua zen 1982.eko azaroaren seigarrenean, Joan Paulo II Aita Santua Loiolara etortzekoa zela eta Ramon Labaienek, hartara Kultur Sailburu, nahi zuela euskal moduan eta duintasun handiz ongi etorri ematea. Udalaren bitartez etorriko zitzaigun agindua, Donostiako Udaletxeko txistulariok eta Diputaziokoak, eta klarinak batzeko egun horretarako, baina jakinaren gainean jarri nahi ninduten. Neronek eraman beharko nuke zuzendaritza musikala, txistuen eta klarinen lana era kuriosoan atontzea alegia. Oso ondo zehaztuta egongo omen zen dena, seguridade arau handiak hartuko zituzten eta bi hilabete lehenago eman behar nituen jotzaile guztien argazkiak eta nortasun agirien fotokopiak. Gobernu Zibilaren bitartez partehartzaile guztien azterketa zen egitekoa eta, horren arauera, egun horretan Loiolara pasa ahal izateko txartelak prestatuko omen zizkiguten. Edo ukatuko.
Eskatutako dena garaiz egin nuen eta esandako eguna baino bi aste lehenago bidaliko zizkigutela txartelak. Hala ere, azkeneko astean oraindik ez zidaten txartelarik eman. Hots egin eta lasai egoteko. Bezperan oraindik txartelarik gabe. Kultur Ordezkaritzara joan eta han esan etxera bidaliko zizkidatela. Gaueko hamarrak iritsi eta inor ez zen gure etxera inguratu. Goizeko seietan irten behar genuen mikrobus batean eta dokumentazio egokirik gabe ez zigutela pasatzen utziko agindu ziguten. Gaueko hamar t`erdietan Imanol Olaizolari deitu nion telefonoz. Ez zekien zer gertatzen zen. Ez omen zen bere ardurapeko kontua. Mesedez ahal nuena egiteko eta hurrengo goizean Loiola aldera abiatzeko nola edo hala, ea pasatzea lortzen genuen.

HURRENGO
goizean, seietan, txistulariok eta klarinak bildu gara Aldundiaren arkupeetan. Gurekin batera dator Gipuzkoako bandera eutsi behar duen

ordenantza
–Legión-ean sarjentu ibilitakoa–. Mikrobusa –eskerrak guk antolatu genuen kontu hori– prest dago eta puntu-puntuan abiatu gara Loiola aldera. Arroan autopistatik atera eta berehala Goardia Zibilaren kontrol batekin topo:
-­Ande van uté?
-Vamos a Loyola, a tocar en la ceremonia de recibimiento al Papa.
-Pacen uté.
Handik kilometro batzutara berriro Goardia Zibila. Galderantzun berberetsua eta aurrera. Aurrerago Ertzantzaren beste kontrola:
-­A dónde van?
-Aita Santuari txistua jotzera. Gipuzkoako Aldundiaren izenean...e.a.
-Pues sigan- ez ulertzeko aurpegia ezarriz.
Ez naiz gogoratzen zehatz-mehatz zenbat kontrol pasa genituen. Baina pilotxo bat izan zen. Inork ez zigun, hala ere, ditxosozko txartelarik eskatu. Eta halako batean hantxe aurkitu ginen, mikrobus eta guztiz Loiolako Basilikaren aurrean. San Inazioren etxe aurrean dauden eskaileren ondo-ondoan aparkatu genuen mikrobusa (Orain aldatuta dago parte hori, baina garai hartan haraino iristen zen bidea). Jaitsi eta traste guztiekin (galazko jantziak, danborrak, tronpetak, txistuak...) berehala sartu gara etxean barrena arropaz aldatzeko leku egokiren bila. Hura paisanozko poliziaz beteta zegoen, baina inork ez zigun ezer esaten. Puska batean bila ibili eta gero, inork ezer esaten ez eta zuzendari bati dagokionez, neronek erabaki nuen: «

Hauxe da gela aproposa. Hemen aldatuko gara
».
Ordu laurden bat edo han ginela (entseiu txiki bat ere egin genuen ordurako), taldeko gehienak kaltzontziloetan gaudelarik, atea bapatean zabaldu eta trajez jantzitako muturbeltz itsusia agertu zitzaigun garraisika:
-­Qué hacen ustedes aquí? Atrás, atrás!- bi eskuez atzera joateko agintzen zigularik.
-Pareces el domador con los leones en el circo- gure taldeko batek esan zion.
Guztiz haserretu zen berehala polizia zela jakingo genuen hura. Istilua. Orduan konturatu ziren dokumentaziorik ez genuela eta ezinezkoa omen zen gu han geratzea.
-Bueno, pues nos marchamos- esan nion muturbeltzari.
Haserreago. Ezinezkoa ere alde egitea. Nor ginen justifikatu behar genuen. Gertatutako dena adierazi nion, baina ez zen gutaz fidatzen. Puska batean itxoin eta gero, han izateko eskubidea zuen jendearen zerrendak ekarri zizkioten eta atal batean

Txistulariak
agertzen ziren. Baina ziurtasuna emango liokeen pertsona batek bermatu behar zuen gu ginela txistulariak. Beste guztiak gela hartan giltzapean utzi eta ni bidali ninduen (ordurako galazko jantziarekin) paisanozko polizia batekin horrelako autoridade baten bila. Lehendabizi Xabier Aizarna zena topatu nuen. Aldundiko Buru zen eta gurekin etortzea erregutu nion. Horrelaxe egin eta polizia garraisigileari ziurtatu zion txistulariak gu ginela. Konforme nonbait. Joan da Aizarna eta errenkan jarri gaituzte geure izenak esateko eta zerrendan daudenekin parekatzeko. Baina berriro nahasmena: batere izenik ez da pareko. Nola ulertu hori? Guk ez genekien kontu batengatik: bi txistulari talde zeuden egun horretarako. Gu, Aita Santuari ongi etorri emateko. Eta Azpeitiko txistulariak mezan pieza batzuk jotzeko. Zerrenda hartan bakarrik azpeitiarrak agertzen ziren


Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude