ZIMENTUA DA GEROA


2007ko otsailaren 21an
Landaketa garaian sartuta gaude buru-belarri. Neguaren azken hotzaldiotan hostoa galtzen duten zuhaitz eta zuhaiskak mugitzeko sasoia da. Gero, udaberriaren hasieran egunak luzatu eta lurra epeltzen hasten denean, negu partean hostaiari eusten diotenen txanda etorriko da.
Landareak batetik bestera mugitzerako, aintzakotzat hartzeko gorabeherak aipatu ditut tarte honetan sarritan. Zuloa aurretik eginda edukitzea. Simaurra nahastu nahi izanez gero zaharra eta ongi xehetutakoa izatea. Sustraiak babesteko, edozein inorkin lurrean zabaltzea. Garrantzitsuena, ordea, landarea ondo aukeratzea da.
Landarearen jatorria ziurtatu behar da, gaitzen arrastorik gabea eta nahi den barietatekoa. Landareak erosterakoan alproja samar jokatzen dugu eta horrelako porru-haziak izaten dira gero. Ferian edo mintegian, landarea guk nahi dugun bezalakoa dela ziurtatu behar digu saltzaileak. Frutarboletan, gainera, zein mentu-oinaren gainean txertatua den jakitea nahi eta nahiezkoa da. Zein lurretan landatzeko egokia den eta heldutasunean arbolak zein tamaina izango duen horrek lotzen baitu. Mentu-oina da frutarbolaren zimentua eta bata edo bestea izan izugarrizko aldea dago. Arbola 2 metrokoa edo 7koa izango da, oinaren arabera eta landaketa egiterakoan hau jakitea ezinbestekoa da, batetik bestera utzi behar den tarteari tamaina hartzeko. Zazpi hazten diren sagarrondoak hiru metrotara landatuta eta alderantziz ere ikusi izan dira. Zimentuari tamaina hartu gabe ez eros, ez landatu; eta lasai hurrengo negua ere etorriko da eta


Azkenak
Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


2024-05-27 | Garazi Zabaleta
Arsue zerbitzua
Ardi suhiltzaileak Lizarran

Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]


Udan datorren buztingilea

Hego luze eta zorrotzak eta v formako urkila-itxuradun buztana duen hegazti hau ikustean badakigu Euskal Herrira uda heltzear dagoela. Bizkarraldea eta buztana beltzak ditu, distira urdinxkekin, papar gorria eta azpialdea, aldiz, zurixka. Euskaldunon sinesmenetan presentzia... [+]


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Eguneraketa berriak daude