Nafarroako Gobernuak iaz egin zuen FMko irrati lizentzien banaketa aztertzeko ikerketa batzordea pasa den astean osatu zen Foru Legebiltzarrean. Batzordekideek PSNko Javier Sanchez Turrillas izendatu zuten lehendakari eta berak beteko ditu bozeramaile lanak. Batzordeak irrati lizentzien banaketako espediente osoa helaraz diezaion eskatuko dio Gobernuari. Batzordea ateak itxita bilduko da eta sekretupekoa izango da haren jarduna. Martxoaren 31 arteko epea du batzordeak Nafarroako Gobernuak legalki jokatu zuen edota aldiz, prozesua baldintzatu zuen zehazteko
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!