Abian da, urtero legez,
aurrematrikulazioaren garaia
iristen denean, EKBk D ereduaren alde antolatzen duen kanpaina.
Arduradunen esanetan, D eredua da
haurrek elebitasuna lortuko dutela
ziurtatzen duen eredu bakarra.
BIGE –Bizkaiko Ikasleen
Gurasoen Elkarteak–
bat egin du kanpaina honekin,
eredu horrek haurren eskubideak
bermatzen dituela esanez.
Besteak beste, Partaide,
Ikasbatuaz, EIEF, Bagera, Dobera
eta EHEk ere bat egin dute
Euskal Kulturaren Batzarrearen aldarrikapenarekin.