Betidanik kiroletan hainbat hedabidetan


1999ko otsailaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eibarkoa da eta 31 urte dauzka. Radio Cadenan abiatu zuen bere ibilbide profesionala, gero Gipuzkoako hiriburuan martxan jarri zen Radio Miramar-era joan zen; urtebeteren buruan Madrilera jo zuen, «As» egunkarian lan egitera; bueltan Donostiako Herri Irratian hasi zen eta jada bost urte daramatza bertan.
Beti kiroletan aritu izan da, «

beste gauza asko probatuko
» lituzkeela dioen arren. Batez ere txirrindularitza jarraitzen du, nahiz eta, behar izanez gero, beste kirolak ere jorratu. Bi gertakari berezi ditu gogoan: «

Olanok Colombian irabazitako mundiala eta Induraini "As"en nengoela egin nion elkarrizketa. 91ko ekaina zen, lehenengo tourra irabazi baino 15 egun lehenago, eta berak ez zuen susmatu ere egiten irabaziko zuenik
»


Azkenak
Eguneraketa berriak daude