Eibarkoa da eta 31 urte dauzka. Radio Cadenan abiatu zuen bere ibilbide profesionala, gero Gipuzkoako hiriburuan martxan jarri zen Radio Miramar-era joan zen; urtebeteren buruan Madrilera jo zuen, «As» egunkarian lan egitera; bueltan Donostiako Herri Irratian hasi zen eta jada bost urte daramatza bertan.
Beti kiroletan aritu izan da, «
beste gauza asko probatuko» lituzkeela dioen arren. Batez ere txirrindularitza jarraitzen du, nahiz eta, behar izanez gero, beste kirolak ere jorratu. Bi gertakari berezi ditu gogoan: «
Olanok Colombian irabazitako mundiala eta Induraini "As"en nengoela egin nion elkarrizketa. 91ko ekaina zen, lehenengo tourra irabazi baino 15 egun lehenago, eta berak ez zuen susmatu ere egiten irabaziko zuenik»