OHARKABEAN


1999ko otsailaren 7an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak Joxe Martin Apalategiren laguntzaz idatzitako mezua jaso dut etxean. Salaketa gordina. Zuzena. Mezuaren tituloa: "Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa: Iruzurraren Eskola". Eta txosten itxura duen idazkia, salaketa frogatzeko dokumentuz hornitua dator. Bi gauzak harritzen naute ni historia honetan. Bata, Jokin eta Paulo bezalako kultur gizon eskarmentatuen orain arteko isiltasuna; eta biga, hedabideen jarrera gogaidea edo, salaketa ez aipatzearena halegia. Lehenak, nere iritzian, idazkiaren oinarrizko salaketan luke zentzua, egileek bazkidetza galtze horretan bereziki. Eta propioago, zortzigarren orrialdean aipatzen den Maite Idirinen kanporatzean. Hori da behintzat, guztia irakurrita neureganatu dudana: auzokoaren mina beti sendagarri. Bigarrenarentzat aldiz, argi dut arrazoina: independentzi eza. Hedabideena hain zuzen. Eta ARGIA honekin hedabideek izan zuten jarrera iriki eta demokratikoaz alderatu ezkero, nabarmena da oraingo ezkutazale hau. Egia da, Elkar ez da Argia. Eta nekez bilduko dute salatzaileek Elkarren aurkako pankarta eramailerik. Gure honen aldean erraldoia baita Elkar eta hegal zabalekoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!