"Irakurgarriagoa egin nahi dugu"


1999ko otsailaren 7an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zein berrikuntza dakar EHEren «Euskaltzale» aldizkariak urte beteko etenaren ondoren?

Euskaltzale» noraezean ibili da aspalditxoan eta urtebete luzez kaleratu gabe izan dugu hainbat arazo dela medio. Joan den abenduan, Durangoko Azokarekin batera, berriz itzuli ginen; oraingoan, geratzeko asmoz. Hasteko, epekotasun finkoa eman diogu, bi hilabetekoa hain zuzen. Beraz, hau irakurri orduko kalean izango da ziurrenik etapa berri honetako bigarren zenbakia. Bestalde, kolaboratzaile sare finkoa eratu dugu aldizkariaren inguruan. Euskal Herrian Euskarazen militatzen duten edo nahikoa hurbilekoak diren hainbat kazetarik beren laguntza eskaini digute. Alde humanoa, behintzat, ondo beteta dugu. Bestela, sakoneko aldaketa gutxi eman da. Xede argi batez jaio zen «Euskaltzale», eta horretan dirau. Alegia, EHEren ekimenaren berri ematea eta, oro har, euskararen defentsaren inguruko edozertaz informatzea da gure egin beharra. Aldaketak irudien eta gaien aukeraketaren aldetik datoz batik-bat. Irakurgarriagoa, bistarako atseginagoa egin nahi dugu; horretarako alde grafikoari garrantzi handiagoa eman diogu. gaiei dagokienez, gaurkoasunak ihes egiten digula ulerturik, ikuspegi orokorragoa ematen ahalegintzen gara, euskararen inguruko erreportaje atenporalak landuz. Argi dago oraindik lan franko egin beharko dugula esandako guztia nahi bezala egin ahal izateko. Baina tira, ezin dena hasiera-hasieratik ondo egin, jakina. Guri ez zaigu animorik falta.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.