15 URTEKO EPEAN BANKETXEEK BIZI IZANDAKO GORABEHERAK

  • zituzten 1920 eta 1935 bitartean. 15 urteko epe honetan biek ala biek gora egin zutela argi da, baina ez zuten bilakaera bera izan, 1931ko krisiak biengan eragin zuzena izan arren.

1999ko otsailaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Egoitza soziala Hego Euskal Herrian duten banketxeen baliabide guztiak, baliabide propioak (ordaindutako kapitala eta erreserbak) eta kanpoko baliabideak zenbatuz (bezeroen eta banku zein bankarien pasiboa), 1920ko 1.836 milioi pezetatik (11 milioi inguru eurotik) 1935eko 2.230 milioi pezetara (13 milioi inguru eurora) igaro ziren. Inbertsio aktiboa (merkataritza eragindun saldoak, maileguak, fondo publikoak eta industria-baloreak zenbatuz) 1.344 milioi pezetatik 1.858 milioi pezetara igaro ziren epe berean.
Hazkunde horren bidez, eta 1922ko saldoak %100 bezala harturik –egoera-balantzeak egiteko irizpideak adostu ziren urtea–, baliabideak inbertsio-saldoak baino gehiago hazi zirela ikus daiteke, kutxa horrekin indartu egin zelarik. Aski arrunta da hau guztia, 1925eko ordainketa-etendurak, hauek 1926an izandako ondorioak eta 1931ko alarma aintzat hartzen baditugu.


BALIABIDEAK EPEKA.

Baliabide-saldoek 1935ean lortu zuten bere jomugarik altuena (155), inbertsio-saldoek 1930ean lortu zuten bitartean (131). Azken jomuga hau 1934 eta 1935 urteetan berriro lortzeko zorian izan ziren (130 eta 129, hurrenez hurren).
1921etik 1926rako epea, 1927tik 1930era dihoana eta 1931 eta 1934 artekoa, 1935eko berpizkundea ahaztu gabe, aldaketa txikiekin azaltzen dira hemen. Izan ere, 1923-1924 urteetako baliabide-berreskurapenak jaitsiera handia izan zuen 1925ean (300 milioi pezetakoa), 1924ko maila 1929 arte ezin izan zelarik berreskuratu.
1931ko krisialdiak eragindako egoera larria izanda ere, eta 1930eko baliabideekin alderatuz gero 60 milioi pezeta galdu baziren ere, baliabideek beren oreka berreskuratu zuten urte honetan bertan. Ondorengo urteetan baliabideek goranzko joerari eutsi zioten, 1935ean epe horretako saldorik handiena erdietsiz, hots, 2.755 milioi pezetako muga gaindituz.


INBERTSIOEN BILAKAERA.

Hego Euskal Herriko banketxeetako inbertsioaren portaera baliabideen bestelakoa izan zen. 1920-1924 urte bitartean hazkundea jarraitua izan zen, 1925ean baliabideetan galdutako kopuru bera galduz, 300 milioi pezeta, alegia. Eta hauen antzera ere, inbertsio-saldoek 1929an berreskuratu zuten 1924ko maila, 1930ean gainditu ere egin zena. 1931n bizitako krisiaren eraginak 100 milioi pezetako galera ekarri zuen inbertsio-saldoetara, ondorengo urteetan 2.000 milioi pezeta inguruan orekatu ziren arte

1922an beste 113 herri-bankari ere bazen

Era tradizionalez aritzen ziren banketxeak dira XX. mendeko banku-sistemaren ezaugarrietariko bat, diru-bolumenari dagokionez hain garrantzitsua izan ez arren. Hauen garrantzia handia zen 1920 eta 1935 urte bitartean banketxe handi edo eskualde-banketxeen garapena oraindik eskasa zen lurraldeetan. Nahiz eta urte haietan Hegoaldeko banku-sistema indartsua eta bizia izan, bankari dezente zegoen oraindik –113 ziren izena emandakoak–.
Garrantzi handia zuten, sarri erdi-bankudun herri txikietan arituz, banku-jarduera barne-merkatuko azken zirrikituraino ere iristea ahalbidetzen baitzuen. Hau guztia denda tradizionala utzi nahi ez eta horrekin batera banku-negozioa izateko erabakia hartzen zuten bankariek jarritako korrespontsalien bidez egin ohi zen.
Ez dago bankari hauei buruzko xehetasun gehiegirik, baina 1922 eta 1922 urte bitartean 113 herri-bankari azaltzen zaizkigu lau herrialdeetako zerrendetan, herri berean bat baino gehiago aurki dezakegularik zenbait kasutan.
Araban 16 bankari zeuden: bi Amurrion, lau Araian, bana Arzeniega eta Eltziegon, bi Bastidan, hiru Biasterin eta bana Ozaeta, Gesaltza eta Gasteizen.
Gipuzkoan berriz, 18 bankari zeuden: bi Azkoitian, bakarra Eibarren, bi Irunen, bana Oñati eta Oreretan, bederatzi Donostian eta bana Urretxu eta Zarautzen.
Nafarroan beste 13 zeuden: bi Corellan, bat Fiteron, bi Azkoienen, bi Zangozan, bana Doneztebe, Tutera eta Valtierran eta azkenik, hiru Alesbesen.
Bizkaian 66 bankari aurki zitezkeen: sei Zornotzan, lau Bermeon, sei Bilbon, bost Durangon, sei Elorrion, hiru Lekeition, bi Markinan, bi Mundakan, bi Mungian, sei Ondarroan, zortzi Urduñan, bakarra Sestaon, bost Balmasedan eta lau Areatzan


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude