Urtarrilaren 17an Zuberoako Idauze-Mendiko 33 gaztek maskarada eskainiaz aurtengo inauteriei, hots, Pitxuren agintealdiari, hasiera eman zioten. Iragan igandean Garindañen eskaini zuten ikuskizuna eta datozen lau hilabetetan Zuberoako 15 herri nagusietan arituko dira. Urterik urte betetzen den ohiturari jarraiki, Idauze eta Mendiko biztanleei egokitu zaie aurten maskarada antolatzea (duela 70 urte egin zuten azkenengo aldiz). Datorren urtean Atharratzera joango da lekukoa; bertakoak dagoeneko hasiak omen dira prestatze lanetan.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!