Lintxamendu informatiboko sasoi
honetan ez da samurra EAEko
IU-EB Lizarra-Garaziko akordioan
eroso egotea. Lizarrako akordioaren
funtsa ez da abertzalea baina
akordioan dauden gehienak abertzaleak
dira. EAEko IU-EBri, beraz,
merezimendua aitortu behar zaio.
Oraingoz bederen Espainiako IUri
aitortu behar zaionez, Madrilen
Lizarra-Garazi defendatzea hemendik
nekez neurtu daitekeen balorea da.
Nafarroako EB-IUrena beste kontu
bat da, ez baitirudi inoiz argi eduki
dutenik nahi zutena; hauteskundeen
gertutasunak Lizarratik aldentzeari
usain txarra ematen dio.