UHINETAN ETA SAREAN


2021eko uztailaren 19an
Eusko Ikaskuntzak saio bana uhineratzen du astero Radio Vitorian eta Donostiako Herri Irratian. Berriki Gure Irratian ere izan da erakunde honek prestatutako mahaingururik.
«

Eusko Ikaskuntzak behar du txoko bat bere ekimenak ezagutzera emateko
» diosku Herri Irratiko mahainguruak moderatzen dituen Maria Agirrek. Duela lau urte hasi ziren saio hauekin. Orduan Onda Cero Irratian eskaintzen ziren. Gero Radio Vitoriara igaro ziren (egun Mikel Reparaz arduratzen da irrati honetako mahainguruak zuzentzeaz) eta ikasturte honetan Herri Irratian abiatu dituzte. Gure Irratian eman dira lehen urratsak eta helburua Nafarroako eta Bizkaiko irratiren batean ere ezartzea da.
Gaiak gisa guztietakoak dira, beti ere euskal kultura eta zientziari atxikiak. Herri Irratian adibidez, «Danborrada» (ostegun honetan, 22:00etan), «Europa-Euskal Herria», «Kultur industriak», «Ihauteriak» eta «Artxiboak» izango dira datozen asteetako gaiak. Radio Vitorian (larunbatetan, 24:00etan) berriz, «Las fabricas de la luz», «Gitanos en Alava», «Nueva Formacion Profesional en Alava»... Hizlariak ere Eusko Ikaskuntzak ezartzen ditu. «

Pertsona adituak ekartzen saiatzen gara eta normalean komunikabideetan agertzen ez direnak. Saio hauen helburua jendeari gai bat sakonean ezagutzeko aukera ematea da
» dio Maria Agirrek.
Saiook irrati bidez entzun daitezke, baina baita Internet sarearen bitartez ere. Eusko Ikaskuntzaren Euskonews&Media aldizkari zibernetikoak ahalbidetu du hori. Irratietan eskaini diren mahainguruak bere osotasunean entzun nahi izanez gero, aukera hori klikatzea besterik ez dago. Egun hamar bat gai daude aukeran, eta Maria Agirreren esanetan, «

jende asko sartzen ari da
»


Azkenak
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


2024-06-17 | Nagore Zaldua
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?

Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren batezbesteko tamaina, 120 cm-ko luzera zuzenera eta 200 kg-ko pisura irits daiteke... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


Eguneraketa berriak daude