EUSKALDUNON ESKUBIDEAK ETA PRESIOBIDEAK

  • taldeak. Gizarte alor desberdinetan euskarari dagokion legea zertan den aztertzeko aukera zabaldu digu; baita legea bete ezean presio-bideak zein izan daitezkeen azaldu ere.

1999ko urtarrilaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal Herrian Euskaraz-ek argitaratu berri duen liburuxkak Euskal Herrian hainbat arlotan harremanak euskaraz bideratzeko urratsak nola eman azaltzen digu. Kasu askotan euskaraz egiteko eskubidea onartua da, baina praktikan ez da betetzen. Eskubidea izanik, legea betetzen ez denean nolako prozedura abian jarri beharko genukeen esango digu liburuxkak, hau da, legediak onartzen dituen aukerak ikusi eta bete ezean noraino bortxa daitezkeen adierazten digu.
Euskarak lege oinarri berri bat behar duela aldarrikatzen du «euskaldunon ESKUbideak» liburuxkak. EHEren ustez, euskararen normalkuntza bidean aurrera egin bada ere, berreuskalduntzea mantso doa.
Liburuxkak atal ugari ditu eta poliki-poliki gizarte arlo desberdinak jorratzen ditu. Arloekin hasi aurretik lege oinarri berriaren beharraz mintzatzen da eta euskaldunok hizkuntz komunitate bakar bat garela ahazteko trikimailuak azaltzen ditu, hau da, Euskal Herria hiru lurraldetan banatu da, banaketa euskararen estatusean ere gertatu da (Nafarroan apartheid linguistikoa dago, Iparraldean "ez izaite" estatusa ezarri dute eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak ofizialtasun ez erreal bat pairatzen du).
Lehenengo tratatutako gaia administrazioa da. Hiru ataletan aztertzen du euskararen egoera: EAEn eta zonalde baskofonoan, zonalde mistoan, Iparraldean eta zonalde ez baskofonoan (beste ataletan ere banaketa bera edo antzekoa egiten da).
Lehenengo atalari dagokionez, administrazioarekiko harremanak bai idatziz eta bai ahoz euskaraz bidera (hartu eta eman) daitezke. Eskubide hori urratuz gero, zein urrats eman garbi adierazten da.
Zonalde mistoan berriz administrazioari euskaraz zuzentzeko eskubidea dago, baina ez erantzuna euskaraz jasotzekoa. Iparraldean ezta hori ere, langilearen borondatearen arabera litzateke euskaraz aritzea edo ez. Egoera azalduta lurralde bakoitzean zer egin dezakegun irakur dezakegu.
Jorratutako beste atal bat EHEeko taldekideen ekintzei esker hain ezaguna egin den bide seinaleena da. EAEn eta zonalde baskofonoan administrazioetako errotulo guztiak euskaraz jartzeko betebeharra dago. Aldiz, Nafarroako zonalde mistoan, ez baskofonoan eta Iparraldean ez dute inolako betebeharrik. EHEkoek bai kasu batean eta bai bestean, (legea ez betetzeagatik edo legea ez aldatzeagatik) kexetaz at erdarazko seinaleen ezabaketa gomendatzen dute, hori izan baita orain arte eraginkorrena. Osasungintzaren alorra jorratzerakoan, sendagilea aukeratzeko eskubidean oinarritu dira. Euskararen egoera arlo honetan tamalgarria dela esan genezake. Euskaraz dakien sendagilea ez balego, beste sendagile bat eskatzeko aukera dago, bai Hegoaldean eta baita Iparraldean ere. Baina sendagile euskaldunik ez balego, irtenbidea ez da batere erraza. Euskara ofiziala ez den eremuan sendagile euskalduna eskatzeko aukerarik ez dago eta euskara ofiziala den eremuan legez ere aldaketa ezin da behartu. Beste arlo arantzatsu bat azkenaldian justizia administrazioarena da. Atal hau ere luze eta zabal aztertu da liburuxkan. Lau eremutan banatu dute Euskal Herria (EAE eta Nafarroako eskualde baskofonoa, Nafarroako zonalde mistoa, zonalde ez baskofonoa eta Iparraldea).
Justiziako atal desberdinak hartu (komisaldegiak, epaitegiak, salaketa ipintzeak, epaiketa bistak...) eta bakoitzean euskarak duen egoera azaltzeaz gain, legea betetzen ez denean aurre nola egin, idazkiak nola prestatu erakusten digu. Itzulpena ere zertan den jakin ahal dugu.


ZIKLOEN % 13,3 BAKARRIK EUSKARAZ.

Irakaskuntzak ere badu bere tartea. EAEn eta zonalde baskofonoan adibidez, legediaren arabera hezkuntza maila guztietan euskaraz jasotzeko eskubidea dago. Baina eskubide hori ez da betetzen; eskainitako zikloen % 13,3 bakarrik egin daiteke euskaraz. Derrigorrezko irakaskuntza amaitzean ikasleek euskara menperatzea bermatzeko betebeharra du administrazioak. Ez da horrela gertatzen eta oraindik euskaraz jabetzeko oztopoak jartzen dituzten ereduak indarrean dira. Zonalde mistoan euskarazko adarrak sor daitezke, baina ez da derrigorrezkoa ikasketak amaitzean euskara jakitea. Zonalde ez baskofonoan aukera bakarra A eredua ezartzeko eskaria luzatzekoa da eta Iparraldean berriz, euskarak ez du inolako errekonozimendu legalik.
Pertsona zuzenbidea eta erregistro zibila da aztertutako beste gai bat. Bertan atal batzuk sakontzen dira eta beraietan euskaraz zer egin dezakegun azaltzen zaigu. Jorratutakoak inskripzioak, jaiotza (izenak eta deiturak), ezkontza, umeordetza eta heriotza dira.
Kontratuena da azken atala eta bertan kontratu mota desberdinetan euskarak duen presentzia eta eskubideak lantzen dira. Amaieran Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala jasotzen da. Deklarazio honek ez du lege indarrik, baina munduko hizkuntza inguruko ehun bat Gobernuz Kanpoko Erakundek eta adituk idatzi dute. Euskara ofiziala den eremuko udalerrien zerrenda ere badakar liburuxkak


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude