MITXEL SARASKETA


1999ko urtarrilaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
MITXEL SARASKETA
Herri honen bilakaeraren argazki geldia. Basurtoko eritegira, senda ezinezko gaitzak eraman duena. Hertsapena. Zapalketa. Hogei urtez, puskak zorroan zulotik zulora ibili dutena. Gurean ziztu bizian joan, eta euretan emeki emeki, geldika, zaurika, zango hautsika kanita laban kamutsa bailitzan, iragan denbora hori baita senda ezina. Eskarmentu propiorik ezean, nekez uler daitekeena. Eta ariketa xumeena egin ostean eta gure azken hogei urteko bideoari erreparaka, hogei tonako trailerran sartu ezineko ondasunen jabe egin garenak, ezin gaitezke geldirik egon egoera lazgarri honi begira iritzi miritzika. Zeren bitartean, laban kamutsak labankadaka jarraitzen baitu zaurietan barna gu guztion lotsarako. Eta ez dago hori osatuko duen Basurtorik. Alperrik. Etxeratzea eta gure babesa dute osaki. Eta ez osoki. Babesa eta laguntza. Presoen libratzea dugu, pakeak egin ditzagun eskuartean dugun leherkaria, eztanda egin aintzin ezgaitu behar duguna. Gure esku dago. Bana ditzaten kartak jokoan sar gaitezen


Azkenak
Eguneraketa berriak daude