MADRILGO LAGUNAK


1999ko urtarrilaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bertan bizi dugun adiskidetasun giroa inoiz ez bezalakoa da. Urtarrilaren 9rako ere badugu zita, azaroaren 28an bezala, jendetsua izatekoa. Presoen gaia apaizen hitzaldietan eta alkateen gabon tarjetetan ere azaltzen da. Unanimidade horrek duela hogeita pare bat urtekoa ekartzen du gogora, amnisitiaren aldarrikapenaren inguruan bildu zen jendetzarena. Kontseiluak «Bai euskarari»ra jende kopurua ez ezik, indar ezberdinak, arlo guztiak erakartzen jakin izan du, hasi ikastoletako haurretatik eta futbolero eta enpresarietaraino. Pin urdinaren bila aurkitu ditut eajotazale amorratuak, eta txapa hori jendaurrean erakusteko enpeinuan kargu publiko bat edo beste. Behingoz, aspaldiko partez, aho batez aldarrikatzen dira bizpahiru helburu kolektibo. Olentzeroren saskian badago denona den zerbait, zehatza, ukigarria.

GIRO
honetan Aitor Zabaletaren hilketak elkartasun kota oso gora eraman du. Abenduaren 20ko manifestazioan beste batzuetan biltzen ez den jendea ere bazegoela esango nuke. Segurasko halako batean sekula izan gabekoak ere bai, bufanda txuri urdina soinean. Futbolzaleen erantzuna zirkinik gabekoa izan da. Familiak, Zabaletaren aitak, jarri du helmuga: «Ez dugu mendekurik nahi, justzia baizik». Duintasun izugarriz botatako hitzak, egun horietan denetan erakutsitako jokabidea berretsiz. Izan ere, kasu honetan ere ikusi baita dolua azaltzeko daukagun estiloa: malko isilak, hitzik atera behar bada, neurtuta. Pozarekin gertatzen den bezala gure artean, eta begiratu bestela loteria tokatu den toki horietan ere, txanpan kopa batzuk gora behera, nola ez duten, jendaurrean behintzat, burua galdu. Motzak izango gara gure sentimenduak adierazterakoan, poza nahiz atsekabea. Sikologoei lan pixka bat emango die agian horrek, baina behintzat ez gatzaizkio gogaikarri gertatuko ikusmiran daukagunari.

TIRA
ba, urteetan ahatetxo itsusi higuingarriak izan eta gero, zorionezko garaian gaude, honetaz eta hartaz «harro nago» esateko moduan. Harro gaude, besteak beste, garen bezalakoak garelako, eta kitto. Behar genuen autoestima igotze hori. Eta honetan, beste modu batekoak izanik, beste giro, estilo eta sinismen batzuk izan arren, lagun ditugun horietaz gogoratzen naiz. Lagun madrildarretaz hain zuzen ere,

madrildar
ulerturik ez hainbeste hangoa izateagatik, handik etortzeagatik baizik beraien oihartzuna. Horien artean emakume bat, Margarita Robles. Kargu publikoa izan zuen bitartean, Justiziako Idazkaritza Belloch superministroarekin, egin zuen keinu hutsa baino gehiago izan zen buruzpide bat edo beste, Intxaurrondoko koarteleko arduradunekin adibidez. Kargua utzi zuenetik berriz, a zer nola sartu den bake eta adiskidantzarako bideak zabaltzen Estatuko hiriburutik. Madrilgo Foroan kide, talde horren bidez saiatzen da hemengo ahotsa zuzenean entzun dadin han. Eta iritzietan, PSOEk eta PPk bat egiten duten

ranziedade
horretatik urruti, aurpegia ematen du hemengo errealitatea bere horretan uler dadin, aurreiritzirik gabe. 97ko urrian «Egin» egunkariari eskaini zion elkarrizketa hartatik hasi, eta Estatutik nekez sortzen den zentzuz eta ausardiaz mintzatzen da hemengo aferaz eta konponbideaz.
Margarita Robles espezie bakana da zoritxarrez, baina baditu beste kide batzuk ere alboan. Eta horiek erakusten digute Madrilen ere, Estatuan zehar, izan ditzakegula lagunak. Esker ona zor diegu lehenengo eta behin. Eta hortik aurrera, biktimismoaren tentazioa alde batera utzi eta zeregin bat jartzen zaigu begi aurrean: lagun gehiago irabazten jakitea, denon mesedetan


Azkenak
Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


Eguneraketa berriak daude