Europa Barrendik: Norbert Tauer


1966ko apirilaren 10an
Norber Taueri elkarrizketa.
Europa Barrendik: Norbert Tauer
"Nork esbutilz geiago "an saritua-Euskal liburutegii bikain baten jabe
Aldiaroaren lotsakizun ezik, Europa zaarra erdibitzera beartzen digun burdin-esi estuaren ostetik, argi-txintaren ukutu eztia bezelatsu, deadar sentikor bat datorkigu soil-soilki Euskaldunontzat.
Norbert Tauer jann agurgarriak gureganatzen digu biotz ondoan ain gogotsu gordeaz daroan sentipen xotillaren deadarra.
Askorentzat ezagun izango degu txekatar Euskal urgazle aipagarri au, Gure aldizkari orrietan aspalditxoan lan onurakorrik argita dizkigu-ta. Bañan, berak gugatik egin duena ta egiñaz diarduna bear ainbat ezagutzen ote degu? .. Onetxengaitik artu det lantxo au eskuetan. Berak merezi duan neurrian, guk ezagatzeagatik alegia.
Azken urte auetan geurekiko eskutitz-artu-eman bidez lagunik maiteenak gaituzu, ta ortik eldu diat alkar-izketa au osatzeko gaiari. Oker diardut... "Oñez eziñean, egarazka"... Eperrak ala esan omen zuan. Eta guk ere eperrarena egin degu, alkar-izketa arpegiz-arpegi egin bearrean, egarazka luzatu alizan ditugu gure esatekoak. Nik galdera batzuek egin, berak niri erantzun.
Alabañik, azaletik atzimurka jardun gabe jo dezadan ezpalera, ta zuk irakurle, zedorrek ezagutuko dezu jaun txalogarri onek gurekiko gorde duan begiramen sutsua.
-Tauer jauna: Galderatxo batzuek egitera ausartzen natzaitzu "ZERUKO-ARGIA"n argitara ditzadan. Zuk Euskera ta Euskalerri akiko dituzun lokarri estuen berri irakurleak jakin al-izateko, erantzungo aldidazu mesedez?
–Galdetu nai dezuna.
–Geien-geien onetxek arritzen nau... Zeu txekatar izanik, noiz eta nolatan sortu zitzaitzun Euskera ikasteko zaletasuna?
–Aspaldikoa da Euskalerriaren eta euskerarenganako nere zaletasun bizia ta urteen bidean geiagotzen ari da, auxe ongi argiztatzen dute nere euskal-artikulu ta olerkiak. 1928'garren urtean asita, nere lenengo euskal-idazlana " Argia"n agertu zan, "Txekoslobakia" izenarekin, gure azkatasunaren amarrurrena ospatzeko. Gaur-arteraño euskal-artikulu asko idatzi ditut euskal-aldizkarientzat. Nere euskal-lan guzien xederik nagusiena da euskaldunen biotzetan, batez ere gazteen artean, ayen izkuntzarekiko maitasuna piztutzea.
Egia da nere aberria zuretik urruti datzala, ala ere emen beti pertsona batzuek izan dira, Españiaz arduratzen diranak. Ni ere, bigarren mallako ikastetxearen ikasle izanik, (lenengo mundutar gerraren denboran) Espania'ko erdera estudiatzen asi nintzan, eta erderaren bidez Euskaldunen berriak ere neregana eldu ziran. Nere adiskideei eskerrak, Euskalerriari dagozkion gaiak erabiltzen dituzten erderazko liburuak (Campion, Etxegarai, Barola, Loyarte ta beste idazleen lanak) artzen nituen.
Liburu auek irakurtzean Euskalerria ameki-ameki ezagutu ta maitatzera nijoan. Ez da arritzekorik, nigan gogo bizia sortu zala euskaldunan mixteriozko izkuntza ikasteko.
–Gazterik eraso zeniozun beraz euskera ikasteari.. . ?
–Onela, nere ogeitaseigarren urtean asi nintzan euskera ikasten. Baña nola eskuratu ikaste ontarako libururik ? Emen Praga'n ez nuen arkitu. Orra zergatik Donosti'ko Eusko-Ikaskintza'ri idatzi nion eskatuaz gramatika bat niri bialtzeko. Lagunarte onek euskal-ikasbide eder bat, alegia, "Le Petit Basque, Cours élémentaire basque" izena duena, Soloeta-Dima Aitaren lana bialdu zidan. Eta gero, Lagunarte onen bitartez euskal-liburu asko eldu zitzaizkidan. Ordutik aurrera zaletasun aundia sortu zait euskeraz egindako liburuak biltzeko.
-Eta noiztik asi ziñan eskutitz-artu-emanetan? Edo, gaur egun zenbatsurekin dauzkatzu artu-eman auek?
–Euskaldunekin artu-emanei eskutitzen bidez 1926'garren urtean asiera eman nien. Nere lenengo eskutitz-lagunak Artetxe Jon jauna, ta Etxeberria Pantzeska Aita, (orain Formosa'n mixiolari bezela bizi dena) ziran, eta biekin gaurrarte alkar-idaztean nago. Orain Euskalerrian eta erritik kanpo bizi diren euskaldunen artean adiskide asko dauzkat. Adibidez, igazko Gabon eta Urteberri zala-ta, 140 zorioneskutitz edo txartel bialdu dizkiet. Zoritxarrez, asko erantzupenik gabe gelditu dira. Gaur bertan idatzi det nere 2.297'garren eskutitza.
–Badakit azken urte auetan Euskal-Idazkuntzaren errotik sari berezia jasoaz zoazela... Zenbait eskutitz zenituzun aizkenengo urtean idatziak?
–1952'garren urtean Buenos Aires'ko "Euskalzaleak" izeneko lagunarteak antolatutako "Nork Eskutitz Geiago " leiaketan saritua izan nintzan. Artu nuan diruarekin euskal-liburuak erosi ditut. Lagunarte berak sortarazitako "Idazkuntza" deritzaion euskal-idazkilarien arteko norgeiagoketan zazpi bider txapeldun izan naiz.
Nere eskutitzen laguntzarekin Euskaldunen gogoetan idazkiak Euskeraz idazteko zaletasuna piztu nai det, eta ayen erantzupena, askotan berak idatzitako lenengo euskal-eskutitza zan...
Emen benipein, Naparroa'ko Leitza'n bizi den euskaldun gazte baten eskutitzetik artutako itz eder-ederrak ipintzen ditut: «Zure eskutitza neretzat egarri dagoenarentzat ura bezela izandu da».
–Euskeraz jabetzea liburuen bidez izan zaitzun ezkero, nundik, zer liburutatik eman zenion asiera?
–Nere bigarren erantzupenean jakin-erazten dizut, nola ikasteari asiera eman diodan. Nere liburutegian euskal-gramatika ta ikasbiderik geienak dauzkat, baita euskaliztegiak ere.
Egun batzuek dirala, "El Mensajero del Corazón de Jesus" delako argitaldari-etxearen zuzendari Aitarengandik Muxika tar Aitaren Iztegi berria bezuza bezela artu nuen. Nolako garrantzi aundia dun neretzat txit zalla da liburu berriak "ZERUKO ARGIA"ren bidez nere eskerrik onenak berriz ematen dizkio emalle oparotsuari!
–Gaur-egun argitaratuaz doazen euskal-aldizkari ta liburu berriak eskuratuaz zoazena ziur nago. Esango aldidazu zenbatsu dituzun zure mendean?
–Euskeraz egindako liburuak eta euskal-gairik erabiltzan dituztenak, (beste izkuntzetan egiñak), 1925'garren urtetik aurrera biltzen ari naiz. Azkeneko mundutar gudaren aurreko denboretan atzerrietan liburuak erosten nituen. Nere liburutegian euskal-liburu zaar asko dauzkat, batzuek Vinson'en liburutegitik, adibidez Larramendi'ren lan geienak, Perotxegi Juan'en «Origen de la nación Bascongada» izeneko lana, Chouriotren "Jesus Christoren imitzionea" (1.720) eta Bonaparte'ren lan batzuek. Orain neretzat ixit zalla da liburu berriak erostea, emendik atzerrira dirua bialtzea debekaturik dagolako. Orra zergatik, azkeneko denboran artu ditudan liburu geienak nere adiskideei esker artzen ditudan. Erabat, Euskalerrian agertzen diran aldizkari geienak neregana eltzen dira, baita atzerrietan ateratzen dituztenak ere. Nere euskal-liburutegian gutxi-gora-bera 1.000 ale ditut.
–Gaur asko dira Euskalerrian (gazteak alegia) jatorri-izkuntzik eztakitenak eta ikasi nai lutekenak. Iruditzen zaitzu auek beste orrenbeste egin dezatekena?
–Euskeraz ez dakitenak (batez ere gazteak) euskerarenganako maitasunak eraginda, euskera ikasi dezaketela uste det. Nere iritziz, ayentzat errezago izango da neretzat bana, Euskaldunen artean bizi baitira ta oraingo ikasbide onak eta irrati-ikastaroak lagantza aundia izango zaizkie.
–Ikusten det gure izkuntzari diozun maitasun bizia.. Zergatik ordea ?
–Nere iritziz, euskera izkuntza guztien artean (ezagutzen ditudanetan beñipein) ederrena da. Neretzat atsegin aundi-aundia da euskeraz egindako olerki ta izlauzko lanak irakurtzea. Agertu berria dan liburu bakoitzari ongi-etorria ematen diot eta berealaxe irakurtzen asten naiz; irakurtzean eragozpen aundi bat arkitzen det, ots, euskera-erderazko iztegi osoaren eza, emen dauzkadan biak (Bera-Mendizabal'en eta Azkue´renak) oraingo itz asko ez dituzte ekartzen, eta Lhande´ren iztegi ederrak Prantzia' ko euskalgien itzak bakarrik ematen dizkigu.
–Iruditzen zaitzu, asiera eskolatik artu gabean euskerari luzaroan eutsi dezaikiogula ?
–Euskal-eskola garrantzi aundikoa izango litzake euskeraren ezagutzea sakontzeko. Baiñan bear da asieratik umeei pamillietan euskeraz itzegiten erakustea, eta auxe zoritxarrez pamilli askotan ez da egiten. Ontan ba-datza euskerar ondamenaren ziorik nagusiena.
–Badakit oraintsu euskeraren egoera ta albo-izkerekiko daroan burruka biziatzaz idazti baliotsua idatzi dezuna. Alaere, itz gutxitan orretzaz zerbait adierazi nai bezenidake. ?
–« ZERUKO-ARGIA "k 149 ga rren zenbakian, "Euskera ta onen gaurko egoera" izeneko nere idazlanari buruz artikulu bat ekarri du 8'garren orrialdian. Orain beste artikulu bat, euskal-elerti edo literaturari buruz prestatzen ari naiz, emen ateratzekoa den liburu ba osatzeko.
–Eta azkenik... Zuk zer esango zenieke jatorri-izkuntza aintzakotzat artzen ezduten gaurko euskaldun askori
–Euskal-aldizkari batean irakurri ditudan itzak emen berridazten ditut: «erderaz itzegiten duen euskaldunak, bere amari biotzean arantza bat sartzen dio.. Eta itz oiekin amaitzen det nere erantzupena.
–Milla esker Tauer jauna eman didazun erantzupen apalokatik, eta jarraitu orainarte gisa. Milla esker berriro.. Alaere, bein da berriro eskertu arren, zurekiko zor aundi batek lotzen gaitu euskaldanok!
Esnatu gaitezen-ba, ta ausnartu dezagun apur bat. Jaun goragarri onek diona egi-egia da, ta guri gertatzen zaigun egi garratza, ta guri bakarrik gertatzen zaiguna zoritxarrez. Lotsatu ordua degu bein-betirako, lotsatu besterik ezean, ta ez ditzala iñork (eta atzerritar batek) guregatik itz auek berritu:..." eta ayen erantzupena, askotan berak idatzitako lenengo euskal-eskutitza zan. . . "
Gerok daukagu itza!
U AZURMENDI
12

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazTAUER1
EgileezAZURMENDI1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude