Gernika'ko alkateak itz egiten dausku


1966ko martxoaren 27an
Augusto Unzueta, Gernika'ko alkateari elkarrizketa

Gernika'ko alkateak itz egiten dausku
Aprilleko ogetazortzian asiko dira Gernika'n bere 600 urtebetearen jayak. Seireun urte urilez sortu zana, don Tello'ren agindupean Bizkai'ko XXV'garren Jauna.
Gaur, otsalla izan arren, uda. barriko egon ederra daukagu. Nik eztakit zer daukan gutzat Gernika'k, baña beti ona gatozanean alaitasun bizi bat sortuten yaku barruan.
Gernika, Euskal Erria'ren antzera, zarra izan arren, beti da gaztea. Eta gaurko egunaren antzera, udabarria etorriko da illuntasuna kentzera.
Gernika'k dauko gaur Alkate gazte bat: Augusto Unzeta jauna. Jakin daigun zer esaten dauskun 600 Urtebetearen jayen buruz.
–Noiz asi ta noiz amaituto dira jayak?
–Izendatu dan badio illabete bat lenago, au da, martiaren 27'gnan. izango dogu emen Gernika'n, beste jayen entremes baten antzera Euskal Abestiaren Saribetako azken jaya. Gero, aprilleko 28'gnan. eta orain sortu dan Komiziño Ejekutibaren izenean itz egiten dot Meza Nausi ta Te Deum bat eukiko dogu eta bertara Kortetako buru dan Antonio Iturmendi jauna, probintziako Gobernadoreak Kuarpo Konsular'en ordezkariak Diputaziña ta Aiuntamentua joango dira. Egun ortan, Foruen Plazan Eginiko Tello Jaunaren monumentoa lenengoz erakutsiko dogu. Obra au bilbetar eskultore famatu batek egina da: Agusti Erran jauna. Aiuntamentu_etzean Bizkai'ko Diputazinori eskeniko yako gure Lenengo Urrezko Medalla, adieraziz gure esker ona ainbeste lagondu da,uskulako gernikarrai. Eta azkenez, egon berean, batuko dira Gernika'gaz beste inguruetako erri batzuk, emendik aurrera Aiuntamentu bat, gurea, enkiko dabelarik. Batzar Etxean, beste medalla batzuk, 600 eunurte onen gemotaz, eskeniko dira beste jaun andi batzuei.
–Eta, Zer egingo dau Gernika'k Euskal Folkloreari buruz?
–Aurrean dankaguz asmo on batzuk. Gaur esan geinke dagonilla (agoztu)'ko 21'gnan., igandea, Gernika'n izango dogula Eushal erri' ko Txistularien Alkartasun a'ren batzar nagusia. Batzar au, Batzar Etxean izango da, arratsalde ko bostetan. Baha lenago, eguerdian 400 txistularien konziertoa izango da. Egon ortan, Gernik osean entzongo da txistu soinuak erri guztia dantzan iminiko dabe Orrez ganera, emen izango dogu Euskaltzaindia'gaz batean, Euskal. Erri'ko Bertsolarien Txapelketa' ren azken jaya. Beste gai batzuk be ikutu gura doguz, au da, zarzuela, euskal antzerkia, euskal kirolak eta baita dantzarien jai andi bat, eun eta geyago batuaz.
–Eta Euskal Abestiaren Sariketaren ganean zeozer geyago?
–Guk gura dogu Gernika izan daglala aurten eushal jai guztien buru ta olan lortu dogu antolatzalleen aldetik emen izan daigula sariketa orren azken konziertea.
–Eta euskal elerti edo literatura aldetik, egingo dexue zeozer, Ondarroa'n Domingo Agirre'ren omenez egin zan antzera?
-–Kondizinoak eta presupuestoa eskatu dogu olako sariketa bat egiteko, Gernika arturik tema. Uste dogu alde ontatik zeozer egingo dogula, laguntza onak ikusten doguzalako.
–Eta, euskeraren alde? Ezan gauza ederra izango emen uri ontan. Euskal Erri'ko biotza dan uri ontan, euskal gramatika eskoletan sartzea, 600 Urtebete au ospatuteko? Umeen bitartez eldu bear yaku euskera. Umeetan dago euskeraren etorkizana, eta umeak eskoletan formetan dira. Eztozu zuk olan uste?
–Gai oneri buruz esan bear dautzut prolema au eztala bakarrik Gernika'koa, eta orregaitik Bizkaiko Diputazinea'k dauka momentu ontan eskutartean olako proyekto bat eskoletan zelan euskera zabaldu bear dan ikasteko, euskera berbiztu dadin, euskera erriak erabili dadin, au da, hizt dadin
–Eta oraln, azkenez, zeozer geyago esan gura dozu?
–Bai ta pozik ganera. Jai oneitan gorde gura dogun espiritua da ez bakarrik ospatu gure erri dan Gernika'ren urtebete bat. Au exta gatzat bakarrik, Bizkaitarentzat be gitxienez. Ortarako, badakaguz laguntzak: Bizkei'ko Diputazinea, Euskaltzaindia, Euskal Erri' ko Txistularien Alkartasuna ta beste talde ta gizon zintzo askok lagonduko dauskue eroan daiguzan jai oneik bear dan anditason ta alaitasunaz. Eta orain, ZERUKO ARGIA euskal aldizkariaren bitartez, eskerrak emon gura dodaz gaztioi. Eskerrak danori Komite Ejekutibo'ren izenean eta nirean. Zuen Zuen lagontza izango expagendu, ezingo genduzan dankagazan asmo ta proyekteak aurrera eroan eta Gernika'rako ain onoragarri izango dirazanak.
Onaho GernIka'ko Alkate jauna dan Augusto Unzeta'gaz izan dogun izketaldia. Izan dagiezala Gernika'ko jayak ederrak eta alayak, eta len esan dogun lez, euskal kultura edertu ta geitu dayela {'lerti edo literatura sariketaren bitartez, eta euskera, euskal gramatika eskoletara sartuaz. Au, azken au batez bere, izango da Euskal Erria'ri Gernika'k bere 600 urtebete ontan eskeni leikion saririk ederrena. Olan izan dadilla.
Xabier GEREÑO

Augusto Unzueta, Gernika'ko alkate jauna.
12

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazUNZUETA1
EgileezGEREÑO1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude