"Jendeak nahi duena konposatuko banu mertzenarioa nintzateke"

  • Mikel Garikoitz & Denaliren «2 ziri-k» country doinuko diskoa kaleratzear


1996ko azaroaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mikel Garikoitz askorentzat Akelarreko argi teknikoa da baina ez musikoa, noiztik zabiltza lan hauetan?

Oihana plaza taldean abesten nuen baina gaizki atera zen eta utzi egin genuen; Akelarrek argi tekniko izatea eskaini zidan eta aurrera. 1988an, Irunen ikasia izanik, Kilometroak zela eta lan batzordean aritzeko deitu zidaten. Hasieran doinuak egiteko; ez dakit nola baina azkenean kantatzeko konbezitu ninduten. Jendearen harrera ikusita erabaki nuen berriz hastea.

Hala ere, gauza bat argi utzi nahi dut. Taldeak erabaki du Mikel Garikoitz & Denali izena hartzea baina egitura ez da abeslaria eta atzean bost musikorena. Erabaki da Mikel Garikoitz izen hori erabiltzea zenbait lekutan ezaguna delako. Taldea aurkeztu behar da: bateria Haitz Ostolaza, baxua Laurent Feriol, gitarrak Jon Ander Larrañaga eta Joxean Gomez, teklatua Xabier Zubildea eta abesten ni.

Nondik dator Denali?

Kanadan Alaskarekin mugan dagoen lurralde bat da. Indioak bizi dira eta bada mendi bat sakratua dena, Denali izenekoa. Lurralde horretako mendi altuena da eta Denalik horixe esan nahi du, handiena. Mendi horretara joaten ziren ekintza sakratuak egitera.
Floridan seminolekin egoteko aukera izan nuen. Oso berezia zen. Esaterako, Estatu Batuetan dituzten legeak seminolentzat ez dute balio, epaileak ez dira hor sartzen. Erreserbatan egoteko aukera izan nuen eta jakin nuen Kanadan ere bazela antzeko tribu bat, Denali azpian bizi dira eta izena gustatu zitzaidan.

«2 ziri-k» diskoak country musika dakar, Floridako egonaldi harekin zerikusia du?

Asko. Betidanik gustatu izan zait countrya, baina hangoek nola jotzen duten ikusita, hura nola sentitzen duten ikustea... Lehendabiziko maketan musika guztia country eran proposatu nuen baina une hartan taldean zeuden musikoek ez zuten ideia gustukoegi. Musika hura hartu genuen eta rock airea eman genion. Orain taldekide gehienak berriak dira eta doinu countrya hautatu dugu.

Baina Euskal Herria ez da Estatu Batuak.

Bi hilabete igaro ditut grabazioa entzun gabe; orain dela gutxi berriz entzun dut eta ziur nago jendeari gustatuko zaiola. Oso melodikoa da, armonia du, erritmoa ere bai baina akustikoa izateak gogortasuna kentzen dio. Agian apostu bat da.

Gitarra akustikoak, teklatua, eskusoinua, eta baita mandolina eta banjoa ere. Azken hauek modan daudela dirudi...

Pozten naizen gauza bakarra da, beti gustatu izan zaidan hura entzuteko aukera handiagoa dagoela. Ohartzen naiz akustikoa gero eta gehiago datorrela. Mandolina, banjoa, eta gitarra akustikoak sartu ditugu Amerikan zenbait country taldek horrela egiten dutelako. Melodian ezezik, instrumentazioan ere ahalegindu gara kutsu hori ematen.

Hainbeste musika tresnekin nahasketa eta oro har arlo teknikoari garrantzia eman behar.

Garrantzi handiagoa eman behar genieki horiei. Musika tresna ezezik, ahotsa bera lantzerik badago, trikimailuak, ekoak...

Hori iruzurra da?

Hala da. «2 ziri-k», horixe esan nahi du. 2, bigarren lana delako eta ziri gezur handia delako musikaren inguru guzti hau; baina ez da gure gezurra, merkatukoa baizik. Guk maila txikian egin dugu baina disketxe handitan gehiago da.

Zuek Koralys estudioetan grabatu duzue, xumeago.

Taldekide bat, bajua, Laurent Feriol estudio horretako teknikoa delako; eta horretaz gain, Euskal Herri osoan diskoa grabatzeko aukera eman digun estudio bakarra izan delako. Koralysekin koprodukzioa egitea lortu dugu; bestela ez genuke grabatuko. Niretzat Zaldibobo Euskal Herriko talde onenetakoa da eta lotsagarria iruditzen zait dagoen lekuan egotea. Honelako adibideak asko dira. Ez noa biktimarena egitera baina lotsagarria da disketxeena. Ez Euskal Herrian, ez Espainian, grabatzen denean ez da kalitatea aintzat hartzen, grabatzen dute errentagarria izango delakoan.

Eta maitasuna errentagarria al da? Zuenak maitasun hitzak dira...

Badut lagun artista bat eta hark dio, artean eta beraz musikan ez dela beti jendeak nahi duena egin behar. Baldin badakit jendeak zerbait nahi duela eta nik hori egiten badut merzenario bihurtzen naiz. Hitzak neronek hautatzen ditut eta gehienak dute ukitu erromantiko hori. Zorionez taldeko guztiak ez gara honetaz bizi eta hori agian abantaila da nahi duguna egiteko aukera gehiago izateko.

Diskoa eta gero, zuzeneko emanaldiak?

Nahiko bereziak izango dira, leku txikitan joko dugu. Pentsatzen dugu musika akustikoa eskaintzeko ezin dela plazan aritu. Jendea kalimotxoarekin, zerbezarekin dabil baina ez da entzuten gelditzen... Orion esaterako plazan aritu ginen eta bazen jendea eta aurrerantzean ere plazarako proposamena egiten badigute joango gara no baina bereziki antzoki eta tabernetan arituko gara.


MAITE ARTOLA


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude