"EAJk benetako herri-eraikuntza egin nahi badu, bertatik hasi beharra dauka"


1996ko urriaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zer balorazio egiten duzu Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak presoen inguruan hartutako erabakiaz?

Egungo egoera dinamika indartsu baten lorpena da. Dinamika horren aurrean klase politikoak mugitu egin behar izan du. Presoen gaia erabat gizarteratua dago, eta gizarteak berak irabazitako borroka da hau. Lehen aldiz espainiar espetxe-erakundeei eta frantziar Estatuko Barne Ministerioari garbi esan zaie presoen eskubideak errespetatu eta hona ekarri behar direla. Batzordearen erabakiaren muina da arazo politiko bati erantzun politikoa eman zaiola. Orain, hitzetatik ekintzetara pasa behar da.

Datozen hilabeteotarako zer espero duzue? Zer gertatuko da presoekin?

Kontua da azken hitza Madrilgo Gobernuak duela. Beraz, ezinbestekoa izango da euskal gizarteak eta Euskal Herriko agente politikoek presioa egitea eta arlo praktikora pasatzea.

Zerorrek esan duzu azken hitza Madrilek duela. Badirudi, baina, Gasteizko Legebiltzarrak hitzartutakoari kasu egiteko asmorik ez duela. Zerbait gehiago egitea pentsatu al du HBk?

Borroka honetan protagonismoa beste erakunde batzuek izan behar dute: Senideak-ek eta AABk. HBk eremu zehatz batzuk dauzka lantzeko, nagusiki erakundeak: Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarrak, batzar nagusiak, udalak... Gure dinamika hor oinarritu nahi dugu, nahiz eta kaleko dinamikan ere hartuko dugun parte.

Orain artean HBk, eta Ezker Abertzaleak oro har, presoak hemen batzeaz baino ez du hitz egin. Agirian, ordea, gerturatze kontzeptua ageri da eta Jose Antonio Ardanzak esan du txostenean jasotakoak ez duela Euskal Herriratzea esan nahi.

Ahalik eta gertuen dio txostenak, eta ahalik eta gertuen ekartzeak Euskal Herriko kartzeletara ekartzea esan nahi du. Eta Euskal Herrian bost espetxe ditugula kontuan hartuz, horietara ekartzeak batzea ekarriko luke.

Gu ez gara hasiko presoak Euskal Herriratu edo gerturatu egin behar diren eztabaidatzen. Presoek Euskal Herrian egon behar dute. Besteak beste, preso politikoak direlako eta, preso politikoen kolektibo bat osatzen dutenez, eskubidea dutelako Euskal Herrian bizi dugun egoeraren inguruan erabakiak hartzeko.

Gasteizko Legebiltzarrak presoen gaiarekin 1995eko abenduan egindako eztabaidan eta ondorengo bozketan HBk ez zuen parte hartu. Oraingoan, aldiz, bai. Zer dela eta aldaketa?

Eztabaida hura eta ondorengo erabakia antzuak ziren oraingoaren aldean. Oraingoak edukiak ditu bere baitan. Gainera, oraingoak salaketa jarri du mahai gainean, espainiar espetxe-erakundeei zuzendua. Horrezaz gain, frantziar Estatuko Barne Ministerioari eskaera zehatza egiteak arazo politiko baten aurrean gaudela esan nahi du, eta presoen egoera herri honen egoeraren isla baino ez dela.

Orain urtebete edo bi urte presoen egoeraren inguruan egiten ziren diskurtsoak ez dira oraingo berak. Zer gertatu da?

Gizartearen presioak eragin handia izan du. Espainiar Estatuak presoen kolektiboa suntsitzea helburutzat hartu zuenean, suntsiketa-diseinuan EAJk partehartze handia izan zuen. Kontuan hartu PP eta PSOE estatu mailako indarrak direla eta EAJ, batik bat, Hegoaldean oinarritutakoa. Ondorioz, EAJk sekulako presioa jasan du. EAJk egunero hemen egon behar du, eta Euskal Herriko kaleetako aldarrikapena zein den ikusten du. Dena den, EAJren jokoa zein den argi dago: pilota bizkarrera etortzen zaion bakoitzean, pilota Madrilera luzatu besterik ez du egiten.

Juan Mari Atutxak esana: «Baliteke presoak hurbiltzeak ETAk Ortega Lara aske uztea eragitea».

Ortega Lararen arrestoak eta presoek bizi duten egoerak zerikusi zuzena dute. Euskal Herriak preso politikorik ez balu, Ortega Lara ez litzateke dagoen lekuan eta egoeran egongo. Nahiz eta ETAk zeresan handia duen, presoak Euskal Herriratu eta presoei zor zaizkien giza eskubideak errespetatuz gero, Ortega Lararen egoeraren konponbidea etor daiteke.

Giza Eskubideen Batzordean IU-EBrekin, EAJrekin eta EArekin batera txostena onartu ostean, EAJtik zenbait `lore' bota dizkizuete. Nola ulertu behar dugu hori?

PPrekin hitzarmena duela kontuan hartuz, HBrekin batera akordio bat lortzeak presiorik ekarri dio EAJri, batik bat Espainiako botereen eta PPren aldetik. Zentzu horretan, EAJk bere patroi espainolei nolabait justifikatu behar izan die akordio hau nola gauzatu den. Eta horretarako, HBren nolabaiteko mugimendu bat saldu nahi izan du. Guk, baina, argi esan behar dugu herri honetako arazoei muinetik heltzeko prest dagoenarekin aurrera jotzeko inolako konplexurik eta beldurrik ez dugula. Ezker Abertzaleak ez du protagonismorik nahi. Normalkuntza politikoranzko urratsak ematea baita gure helburua.

Hori kontuan hartuz, zer eskatzen diezue gainontzeko indar politikoei?

Estatuak Euskal Herria espainolizatzeko darabil EAJ, eta EAJ zurrunbilo horretan murgildu da. Historian zehar, Estatua egoera ez-egonkorretan egon denean, EAJk Estatuarekin bat egin du eta, ahal duen neurrian, babesa eman. EAJ Euskal Herria herri bezala defenditzeko asmotan badabil, Madrilekin dituen harremanak eten behar ditu eta euskal herritarroi zor zaizkigun eskubideen errespetua eskatu Madrili. Benetako herri-eraikuntza egin nahi baldin badu, bertatik hasi behar du. Normalkuntza politikoa eskubide horiek bete eta errespetatzetik etorriko da. Ostera, onartezina da EAJ azkenaldion egiten ari dena: sosen, botere-eremu baten edota platerkada lentejaren truke hitzarmenak egin espainiar Estatuarekin.

Kanpotik begiratuta, nola interpretatzen dituzu Ajuria Eneko Mahaiaren baitan azkenaldian sortutako desadostasunak?

Mahaiaren azken bilerek eta orain Ardanzak bilera atzeratu izanak argi erakusten dute Ajuria Eneko Mahaiaren helburu bakarra batasunari heltzea dela. Mahaia bera bakegintzarako oztopo bilakatu da. Bakegintzan aurrera egiteko eremu bat baino gehiago, mugimendu independentistaren kontrako eremu dugu egun. Garai batean euskal gizartearen erreferentzietako bat izan bazen ere, erreferentzia hori agortzen ari da.

Alternatiba Demokratikoa gizarteratzeko bigarren faseari ekin berri diozue. Bakegintzarako oinarritzat hartu duzuen arren, berau Ezker Abertzalearen baitan soilik geratu den sentsaziorik ez al duzu?

Euskal herritarroi demokrazia ukatu egiten zaigu eta arrotzek nortasun arrotza inposatu nahi digute. Egun, sektore zabal bat dago Euskal Herriak nortasun propioa behar duela uste duena. Baina autodeterminazio eskubidea armen bidez debekatuz, sektore horrek ez du eskubiderik bere proiektua gauzatzeko. Eta hori ukatzen zaigun artean eta euskaldunei zer izan nahi duten erabakitzeko eskubidea ematen ez zaien artean, normalkuntza politikorik ez da egongo.

Hori guztia dela-eta, hurrengo kurtso politikorako dugun eginbeharrik garrantzitsuena da Alternatiba Demokratikoa areago gizarteratzea. Mahai gainean dagoen proposamen bideragarri bakarra baita bakegintzan aurrera egiteko. Bakea posible da, baina bakea edukiekin lotua dago, eta eduki horiek Alternatiba Demokratikoan jasotzen dira. Akaso egia da Ezker Abertzaleak soilik ezagutzen dituela eduki horiek. Horregatik ezagutarazi nahi dugu alternatiba, beronen oinarri diren eskubide demokratikoak ez baitira Ezker Abertzalearenak; euskal herritar guztioi zor zaizkigun eskubideak dira.

Eta nola gauzatuko duzue gizarteratze hori?

Guk ez dauzkagu besteek dituzten bitartekoak. Baina beraiek ez duten giza-sektore egituratu zabala daukagu; militantzia tinko eta sendoa.

Kaleko istiluak izugarri areagotu dira azken hilabeteotan. Zerk eragin du areagotze hori?

Kale-borroka beti existitu da hemen, nahiz eta batzuek fenomeno berritzat aurkeztu nahi duten. Egungo egoera politiko, sozial eta kulturalak, gatazka ez konpontzeak eta guri dagokigunari buruz guk erabaki ezin izateak, egonezina sortzen du gizarteko sektore askotan. Eta egonezin horrek erantzun jakin bat: kale-borrokaren pizkundea. Indarkeria-adierazpenok arazo politiko batek sortzen ditu, eta ondorioz, borroka hori borroka politikoa da. Normalkuntza politikorako urratsak ematen ez diren artean, kale-borrokak bere horretan jarraituko du, borroka armatuak jarraituko duen bezala. Jende asko baitago herri honen izaerarekin eta eskubideekin konprometiturik eta borrokarako prest.

Kale-istiluek, azkenean, Ezker Abertzaleari egingo diotela kalte esaten duenik ere bada.

HBk, maila politikoan, agian nolabait ordain dezake. Baina herri bati bere eskubideak arma bidez debekatzen zaizkion artean, borroka guztiak dira zilegi.

Emaiguzu Ertzaintzaren eta Ezker Abertzalearen artean egun bizi den harreman gaiztoa konpontzeko soluzioa.

Ertzaintza EAJren polizia politikoa bilakatu da eta indar okupatzaile espainolen funtzio bera hartu du. Ertzaintzak egin behar duena da paretik kendu. Gatazka Euskal Herriaren eta espainiar Estatuaren artekoa da, eta parean jarriz, zilegi den borroka, herri honen borroka, oztopatzen ari da Ertzaintza.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude