"Erromeriak bezain beste `Euskaraoke' ez nituzke egingo"


1996ko urriaren 13an

Zer moduzko belarria dute haurrek?

Baten bat badago ona duena, baina ez nuen uste belarri kontuan horrenbeste kostatuko zenik. Nire erara edo agian egokiago izan daiteken erara abestaraztea oso zaila egiten zait. Baina azken finean kantuan oso seguru ikusten ditut eta bere erara uzten diet.

Plazarekin duzun lotura ez duzu eteten «Euskaraokea»rekin.

Desberdina da plaza bat edo bestea, telebistakoa arratsaldez eta umeekin delako. Erromeritakoa pertsonalagoa da gure musikarekin egiten saiatzen gara. «Euskaraokea» umeei zuzendua dago eta hain nirea ez den zerbait da.

Min egiten al du zuen abesti bat, haur batek gaizki abesten duenean?

Ez dut uste. Helduekin izan balitz agian, horrelakoetan bere burua jendearen aurrean azaltzeagatik egiten duela iruditzen zaizu. Baina umeek jartzen duten intentzioa jarrita, nik ez dut uste musikari batek haur bat entzunda min hartu dezakeenik. Alderantziz, duten gogoa ikusita nik uste harro sentitzeko modukoa dela.

Musikarekin lotua izango ez balitz saioa aurkeztuko al zenuke?

Ez dakit. «Euskaraoke»ko aukera musika saioa izateagatik atera zaidala argi dago. Besteren bat egitekotan, zer saio mota den ikusi eta agian ez nuke ezetzik esango.

Publiko heldua edo haurren artean aukeratzen ausartuko al zinateke?

Oso desberdinak dira. Nik erromeriak oso gustura egiten ditut, denbora da testigu, zortzi urte baitaramatzagu horretan. Beste zortzi urte ere egingo nituzke trikitixan, gauzak okertuko ez balira behintzat. «Euskaraoke» bat zortzi urtetan egitea ordea, oso gogorra izan daiteke. Gauza desberdinak dira nik uste ezin dela konparatu. Erromeriak bezain beste euskaraoke ez nituzke egingo.

 

ARRITXU ZELAIA


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude