Arabako zinemaren abentura


1996ko uztailaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jon Letamendik ikertu duenez, zinematografoa Gasteizen 1897an izan zen lehen aldiz

Aurten ez direla Espainiako zinemaren 100 urteak bete frogatu du Jon Letamendik. «Arabar zinemaren jatorria»n idatzi duenez, 1897ko ekainean Gasteizko Ama Zuriaren enparantzan filmatutako irudiak dira lehenak Estatu osoan

LUMIERE anaiek ez zuten zinematografoa 1897ko maiatza arte merkaturatu; beraz, ezinezkoa da Espainiako zinemagintzak aurten 100 urte betetzea. Modu honetan bota ditu atzera Jon Letamendi ikerleak Espainiako zinemagintzaren historiak orain arte erakutsitako teoriak.
«Lumiere anaiek bidalitako Promio langileak Bartzelonan eta Madrilen egindako lehen filme erakusketa eta filmaketa 1896koa bada ere, gezurra da Eduardo Gimenoren `Salida de misa de doce del Pilar de Zaragoza' 1896an egin zenik. 1897. urtera arte ezinezkoa izan baitzen Lumiere anaien zinematografoa eskuratzea», dio Letamendik.

Frankismo garaiko historiagileek asmatu eta babesturiko teoriak, Eduardo Gimenok egindako filmaketa dute oinarri: «Askoz ere espainiarragoa delako Zaragozako Virgen del Pilar Gasteizko Virgen Blanca baino». 1996.era heldu behar izan dugu, azkenean, Antonio Salinas Pastrana, argazkilari gasteiztarrak Ama Zuriaren enparantzan hartutako irudiak Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan Lumiere zinematografoarekin filmatutako lehenak direla jakiteko.

Letamendik elkarrizketa eta artxibo ikerketa sendoak egin ditu, Antonio Salinas Pastrana argazkilariaren aintzindaritza frogatzeko eta horrela erakutsiko digu urrian argituratuko duen «Arabar zinemagintzaren jatorria» liburuan. Masoneriarekin izandako harremana ezezaguna izan da orain arte; baina bide hauek erabilita merkaturatu zen 1897ko maiatzaren lehenetik aurrera `makina miragarria': «Mende bukaerako kamera erosketa masoneriarekin estuki lotuta dago. Lumiere anaiak masoiak ziren eta Eduardo Morenok (Salinas Pastranaren kideak), masoia izanik, berehala lortu zuen Lumiere anaien kamera. Horregatik, Salinas Pastrana Lyonera abiatu zenean tren geltoki bakoitzean masoien bisita jaso zuen».

Antonio Salinas Pastranak ekainaren hasieran hartu zuen Lyonerako bidea kameraren bila eta Gasteizera itzuli bezain laster, Postas kalean zuen etxeko balkoitik Ama Zuriko irudiak hartu zituen; 17 metroko luzera eta 45 segundoko iraupena zituzten irudiak. Ama Zuriaren enparantzan pasian zebiltzan zenbait jende multzo, Salinas de Pastranaren alaba elizako eskaileretatik jaisten eta hainbat haur ikus zitezkeen.
Zoritxarrez, froga materialik gabe gelditu zen. Postas kalean 1940an izandako sutearen ondorioz, gordeta zeuden filme zatiak bota zirelako; material erregarria baitziren. «Inoiz ez da frogatu Salinas Pastranaren ekarpena; bere senitartekoek izan dute soilik filmearen berri baina historia mailan ez zaio garrantzirik eman», azaldu digu Jon Letamendik.

Egunkarietan kaleratutako erreseina pare bat, Gasteizko irudien proiekzioaren iragarkiak, kameraren erosketaren ordain agiria eta ikus ez litekeen artxibo lan mardulari esker, Jon Letamendik indar gabe utzi ditu Espaniako zinemagintzaren historiaren zenbait dogma; eta era berean, zinematografoaren abenturazaleen zenbait izen berri ezagutarazi ditu.

Galizia, Katalunia eta Euskal Herria

SALINAS argazkilari gasteiztarrarekin batera, A Coruñako Sellier-ek eta Gelabert katalanak dute zinematografoa lehen aldiz erabili izanaren ohorea. Hiru argazkilariek, 1897ko maiatza eta ekaina bitartean erosi zuten zinematografoa. «Gimeno aita-semeen aintzindaritza baztertu beharra dago beraz», esan digu Letamendik, «are gehiago, Burgosko azoka batean elkartu ziren Gimeno eta Salinas Pastrana baina egunkarian agertzen denez, Antonio Salinas eta Eduardo Moreno, Gimeno baino bi egun lehenenago heldu ziren. Manipulazio ideologiko, gezur eta akats ugari daude zinemagintzaren historian». Madrilen egindako lehen filme erakusketa bera ez da 1896ko maiatzaren 15ekoa ( San isidro), maiatzaren 11koa baizik.

Gimenoren filmaketa deuseztatua izan zenean, A Coruñan bizi zen Sellier-ek 1897ko ekainaren 20an egindako filmaketa hartu zen lehendabiziko filme dokumentaltzat, «baina ikerketen arabera, eta Gasteizko egunkarietan agertutako proeikzioaren iragarkiaren data oinarritzat hartuta honen aurrekoak dira».

1897an, nola Nafarroan hala Gipuzkoan badira Lumiere kamerak eskuratu zituzten argazkilariak. «Hauek ere Gimenoren aurrekoak dira eta egindako proiekzioak, berriz, 1897ko abuztukoak. Bi aintzaindari hauek ikertzen hasia naiz». Bestetik, Espainiako Estatuan eduki narratiboa zuen lehen filmea ,«Riña en un bar» izenekoa, Gelabert katalanarena dugu eta 1897ko abuztuaren data darama, «ziurtatu beharra» dagoen arren.

Jon Letamendiren ikerketa urteak 1896 eta 1897 urteak badira ere, Antonio Salinas Pastranaren bizitza gertutik jarraitu du. «1897ko lehen filme zatiaren remakea aurkitu dugu baina azken hau 1920koa da eta Super Pathe kameraz egina dago», azaldu digu ikerle bizkaitarrak.
3.000 filme eta mende hasierako 1.000 filme mutu gordetzen dituen Jon Letamendik, Espainiako zinemagintzaren inguruko teoriak eta haren aitzindaritza bertan behera utzi ditu. Antonio Salinas Pastranak Gasteizen egindako filme zatia desagertu bada ere, ikerlari honen ekarpenak zinemagintzaren historian oraindik esateko badagoela erakutsi digu; mende bukaeraren atarian, euskal zinemagintzaren historia urrunak eman dezakeenaz ohartaraztearekin batera.

 

MYRIAM GARTZIA


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude