"Botere pixka bat beharko genuke euskaldunok, horretan huts egiten dugu"

  • Valentzian eta Madrilen izan nintzen farmazia ikasten. Madrilen politika inguruko taldeak baziren, garai bateko EIA, eta EKIAS ere bai, Euskal Herritik Kanpoko Ikasle Abertzale Sozialistak. Talde horiek ere baziren Valladoliden, Zaragozan, Bartzelonan, Salamancan.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zein izan zen talde horien funtzioa?

Euskal Herrian gertatzen zena komentatzea. Euskarazko klaseek garrantzi handia zuten, ikastetxeetan ematen ziren, euskaldunak joaten ziren, eta Madrileko bakar batzuk ere baziren, jatorri euskaldunekoak.

Madrilen zinenerako aski mamitua al zen zure kontzientzia?

Etxean beti bizitu izan dugu giro hori, batez ere euskaltzaletasun hori. Txiki-txikitatik aitak liburuak ekartzen zizkigun, «Xabiertxo» liburua, Orixeren «Lehoi kumea», argazki zoragarriak zituena, gero eta Auspoa eta Kulixka sorta... eta horrelako liburuak baziren. «Umeen Deia»n idazten genuen, Arantzazuko egutegia ere hor zen. Euskaraz liburu franko bazegoen etxean, eta horrekin batera politika gaia ere bazen, Euskadi Irratia entzuten genuen, «aquí Radio Euskadi, la voz de la resistencia vasca» esaten zuten, gauetan misterio handiarekin izaten zen hori.

Bestaldetik etxeko esperientziak bere garrantzia edukiko zuen, ezta?

Aitak kontatzen zigun berak nola bizitu izan zuen: seminariora iristean, erdaraz jakin gabe, galdetu zioten ea nafarra zen, eta berak jakin gabe nafarra izateak konnotazio politikoa bazuela, baietz. Kontzientzia hori bagenuen, gu Euskal Herrikoak ginela, euskaldunak ginela, ez ginela ez espainiarrak ezta frantsesak ere.

Madriletik bueltan, Nafarroako Erribera euskalduntzeko asmoz, Sartagudara joan zinen.

Gustura egon nintzen, jendea oso jatorra zen, urte bat gehiago egoteko asmoa nuen, baina istripua izan eta baja hartu behar izan nuen. Luzerako ez nuen nire burua han ikusten, hiruzpalau urte gehienez ere, zentzu batzuetan behintzat mundutik aparte nengoen, askotan asteburuetan hona etortzean gauza askoren berri ez nuela konturatzen nintzen.

Politikan gazte sartu zinen, eta bai Iruñeko Udalean zein Nafarroako Parlamentuan aritu izan zara. Euskalduna eta emakumea izateak eragin al zuen zu aukeratzean?

Herri Batasunan, nik dakidanez, ez da kuporik. Egia da zerrenda egiterakoan zein mundutan ari zaren lanean kontuan hartzen dela. Alde batetik, euskararen munduan heldu egin nintzelako eta bestetik, euskara zela-eta hilabete bat egon nintzen kartzelan; ezaguna nintzen zenbait sektoretan.

Azken hilabeteotan AEK eta IKAk Hezkuntza Sailarekin izandako elkarrizketak eta desenkontruak izan dira hizpide. Helduen euskalduntze-alfabetatzeak ba al du Nafarroan irtenbiderik?

Beharrezkoa da Administrazioarekin elkarrizketak izatea, batez ere Administrazioa kezkatzen has dadin; sektore bat kezkatuta badago, Administrazioa ez da hasiko kanpoko kezka hori jasotzen, kezka hori agertu behar zaie. Presio bat sumatu behar dute azkenean zerbait atera ahal izateko.

HPZNk edota Hezkuntza Sailak ez al dute helduen euskalduntze-alfabetatzearen eta Gobernuaren arteko suhiltzaile papera betetzen?
Izan diren eskakizunen aurrean Gobernua zerbait egin beharrean izan da. Hezkuntzan onartu behar izan dituzte eginak zeuden zenbait gauza, ez da gehiagorik, eta HPZN ez dute jarri kanpoan dagoen horri erantzuteko, baina kanpoko hori dela-eta zerbait egin beharra ikusi dute. Kanpotik datorren presio horrek Gobernua zerbait egitera bultzatu du. Egiten dituzten zenbait gauza batere pentsatu gabe egin dira. Horiek euskara indartzeko inportante diren begiratu baino gehiago han-hemenka gauza bakar batzuk egin dituzte eta esan: «guk zerbait egiten dugu euskararen alde».

Zenbait muntaia eta erakustaldi egin dira, eta milioiak gastatu dira, askotan buru gutxiz egindako gastuak dira, gainera. Erakusketa horietara joan egin behar zen, zein joanen da? Konbentzituta dagoena ez dugu konbentzitu behar, hala ere seguru ikasiko duela zerbait. Hori jendearengana eramanaz erabili izan balute eta ez bakarrik euskaltzalea denarengana, jakinmina duen horrengana ere, jende hori biltzen hasteko bidea litzateke; baina ez da horretarako erabili. Eskoletan ere, haurren hezkuntza sartu da, baina hasieran ikastolak hor zeudelako izan da. Hala ere, ongietorria etortzen den guztia; oso poliki, motel egin da, ordea. Oso gauza gutxi egin du Administrazioak Administrazioa bera euskalduntzeko.

Euskararen munduan, menturaz egun unibertsona esan beharko genuke, presioa egiteko erak aldatu dira. Aldatu behar al dira?

Kuantitatiboki aldatu da. Garai batetan oso jende gutxi zegoen euskararen munduan sarturik, egun eskolak hor dira, euskara Administrazioan gutxi sartu da, baina zerbait ukitzen du, barnetik badira zenbait eskakizun, eta lehen zegoen mundu horretatik ere bada presio bat. Alde batetik, jende gehiago dago; bestetik, bideak ere aldatu dira, lehen gutxiago izanik, gutxi horiek oso kontzientziatuta zeuden. Egun, masifikazio txikiaz hitz egin behar dugu, eta handitzean batzuk eguneroko lanarekin eta lehen egiten genituen mobilizazio horiek eginez jarraitzen dugu; beste batzuk eguneroko lana aski dute. Batzuk beren seme-alabak ikastolan edota D ereduetan matrikulatzean jarri dute muga, beste batzuek listoia beste nonbaiten jarria izanen dute. Botere piska bat beharko genuke euskaldunok, horretan huts egiten dugu, ez dugu ez botere ekonomikorik ezta politikorik ere, eta horren beharra sumatzen dut: gure buruan sinestea.

Nola lortu, ordea, botere ekonomiko hori?

Ekonomikoa urrun samar ikusten dut, baita politikoa ere. Horren ezean, kulturala bederen lortu beharko genuke, orain arte euskaldunok asko mugitu gara mundu kulturalean.

Iruñean mugimendu kultural gehienetan, edozer motakoa izanda ere, euskaldun asko mugitzen gara, baina askotan erdaraz egiten dugu. Gehiago sinetsi beharko genuke gure ahalmen horretan, horrela gure lanari etekin gehiago aterako genioke eta euskararen mundua ezagutzen ez dutenek kontuan hartuko gaituzte. Hortik hasi beharko genuke mota bateko edo besteko boterea eskuratzen, kultura aldetik.

Azken urteotan, kontu honetan, pragmatikoak izan al gara?

Bide batek ez du beste bidea baztertu behar, guztietatik ahal den gehiena aprobetxatu egin behar da, pragmatismoa baino praktikan oinarritutako bideak behar du indarrik handiena, besteak atzendu gabe, baina gauzak egitea da inportanteena.

Azken urteotako datuak ikusirik, Nafarroan euskara antzina eta abertzaletasuna atzera.

Botoa neurtzeko beste datu bat gehiago da, egia da garai batzuetan boto gehiago izan ditugula, baina botoetan gauza asko nahasten da; alderdi abertzaleei botoa eman dieten guztiak abertzaleak al dira? Edota beste alderdiei botoa ematen dietenen artean ba ote da abertzalerik? Abstentziokoak zer dira? Botoak alde aldeko bat ematen du, baina ez du zehazten. Guztietan pausoak atzera eta aurrera ematen dira, egia da duela urte batzuk sumatzen zela jendea oso progresista zela eta horrekin batera abertzale asko zeogela.

Gaur egun sistema martxan dugu, orokorrean finkatuago gaude, eta hemen aldarrikatzerik, gauzak aldatzerik, gauzak hobetzerik ez dago askoren ustetan. Igual horrelako eroso-sentitze hori batzuengan izan da, baina beste aldeko mugimendu batzuk ere badaude, «euskara herria» apustua egiten dutenena.

Aurki Larreko saria jaso behar duzu. Neurri batean Arturo Kanpion posible egin dutenei eman zaie. Zuen euskaltegian hasieratik kulturgintzaren aldeko apustua egin zenuten.

Kanpionek funtzio diferenteak bete ditu. Hasiera batean euskara eta Euskal Herriko kulturarekin zerikusirik zuena Kanpionetik pasatua zen neurri handi batean. Kanpion, Iruñean mugimendu handirik ez zegoen garaiean, proiektu serio batetik abiatu zen. Euskal Herriko lehenengo euskaltegia izan zen, euskaltegi bezala, gaueskolak Gipuzkoan sekulako indarra zuten Nafarroarekin konparatuta.

Garai hartan euskarazko klaseak emateaz landa euskararen inguruko beste zenbait gauza biltzen zituen, jendeak informazioa behar zuenean hona jotzen zuen. Gero, zorionez, auzoetan gaueskolak sortu ziren eta etorri dira zentro eta euskaltegi gehiago. Bestetik, hemendik egun ezaguna den jende asko pasatu da, komunikabideetan dagoena, gaur egun euskal munduan dabilen jendea asko hemendik pasatua da eta horrek nolabaiteko prestijioa ematen dio.

Kalitatea jomuga duzue.

Egia da irakaskuntza aldetik betidanik kalitateari begiratu izan zaiola eta gaur egun euskalduntze eta alfabetatze arloetan zentratuagoak gaudela beste gauza batzuetan baino. Helburua beti oso garbi izan dugu eta dugu: hiztunak ateratzea, ez hainbeste titulua ateratzeko jendea prestatzea, horri begirako didaktika sortu dugu.

Hurrengo urteko «Hogeita bost urte Iruñea euskalduntzen» leloa ez al da pretentzioso samarra?

Administrazioaren eta gizartearen aurrean askotan beharrezkoa da hori azpimarratzea, lan honetan aspalditik ari garela azpimarratzea. Kanpionek, duela hogeita lau urte bere estatutuetan helburu nagusia ezarri zuen: euskara eta euskal kultura Nafarroan zabaltzea. Gaur egun ere oso garbi dugu hori, helduen euskalduntze-alfabetatzeari beste gauza askori bezala ikuspegi orokorra eman behar zaio. Tokian tokikoari erantzun behar zaio, baina perspektibak beti zabal izan behar du, horrexegatik egun ez gaude bakarrik, IKAn beste zentro batzuekin koordinaturik, hain zuzen ere.

Nafarroako Hezkuntza Sailari, AEKrekin batera, plangintza orokorra eskatu diozue.

Egiten diren plangintzak, perspektiba zabala galdu gabe, tokian tokiko egoerak kontuan hartuta egin behar dira. Ez da zilegi behar pertsonalari besterik erantzuten dion zerbait egitea. Administrazioak askotan horrela jokatzen du, arazo puntual bati erantzuteko zerbait egin, baina euskararen alde ez du planifikaziorik egiten.

Organo amankomunak kezkatzen zaitu?

Jendearen artean kezka handirik ez dago. UPNk mugitu behar zuen, horretarako sortu ziren, Euskal Herri kutsua sumatzen dioten edozein gauzaren kontra egin behar baitute. Lau buru dira, baina atzetik «Diario de Navarra» egunkaria dago eta askotan horri esker eusten diote ideologia horri. Orokorrean, bai UPNko botoemaile izan daitezkeenek, bai sinatu duten alderdien jarraitzaileek ez dute kezka handirik, badakite horrek gauza handietarako ez duela balioko.

Batzuren ustez, akordio hori edukiz betez gero, sortuko den lankidetza horren eremua meharra dela nabarmendu daiteke. Zer deritzozu horri?
Une batean komeni bazaie baliatuko dute, zerbait egin dutela esateko. Bestetik, ikusi beharra dago zer pasatzen de Madrilen. Honek guztiak akordio hori sinatzeko modua nafarron erabakia ez dela argi frogatzen du. Askotan esaten digute nafarrok badugula erabakitzeko aukera, baina azkenean Madrilek erabakitzen du, guk gure eguneroko lana eta praktikarekin erabakitzen dugu. Bestetik, gauza sinboliko hori lortuko balitz, une batean Madrileko Gobernuari komeni bazaio Hegoaldeko lau herrialdeek organo amankomun bat behar dutela esatea, hori erabili dezakete.

Baikorrak izateko motiboak eduki baditugu. Duela gutxi Iruñea ongi ezagutzen duen batek euskal kulturaren alorrean hiri honek duen dinamismoa azpimarratu zuen. Iritzi berekoa al zara? Zer dela eta hori?

Batzuetan txiki izateak bere abantailak ditu. Elkar ezagutzen dugu, komunikazio gehiago dago, batek bestea zirikatzen du, hitz egiteak berak lagundu ditzake kultura mailako mugimenduak. Jendea sakabanatuta badago, elkar ezagutzen ez badute, foro gutxiago dago zerbait komunean jartzeko. Iruñeak beti izan du nolabaiteko kezka, Iruñea kontrasteko hiria da, horrexegatik da hain zoragarria, klase guztietako jendea dago eta, aldi berean, herria da.

Egun Nafarroan literatur mailan dugun oparotasuna, nahiz eta idazlearena fenomeno indibiduala izan, azpian dagoen sustraiaren ondorioa izan daiteke; fenomenoa beharbada ez da kasualitatez ematen.


Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude