"Satelitez urte amaierarako emititzea da xedea"


2007ko otsailaren 21an

Ekainaren 3an satelite bidez eginiko emanaldiak noiz izango du jarraipena?

Urte honen amaierarako satelite bidez programazioa emititzen hastea da helburua. Orain zain gaude RTVEko zuzendaritza taldea ea noiz osatzen den. Izan ere, TVEkoak Hispasat satelitearen jabeak ez, baina erabiltzaile bakarrak eurak dira. Hispasat erabiltzeko harremanetan jarri behar gara TVEkoekin. Azken hiru hilabeteetan halako impassean eduki gaitu gobernu aldaketak.

Noraino hedatuko da satelitearen seinalea?

Ameriketako proiektuan Hispasat satelitea da interesgarriena guretzat, Kanadatik Tierra de Fuegoraino hartzen du. Pazifikoko aldea, Kalifornia eta Nevada aldea itzalean geratzen dira ordea. Horixe dugu arazo handienetakoa, herrialde horietan euskal komunitatea handia baita.

Eta Europara?

Beranduago. Alde batetik Europan ez dugu halako diaspora handirik, eta bestetik kablearen garapena esanguratsua balitz, kable bidez egingo genuke. Baina oraingoz Espainia mailan garapena oso kaskarra da.

Zein aldaketa tekniko eta ekonomiko ekarriko ditu?

Telebista mailan garestiena programazioa da, guk hori badugu, bi kate ditugulako. Alderdi teknikoak garestiak izan arren asko merketu dira azken urteotan, batez ere sistema digitala jarri denetik. Sistema digitalaren eragina goi mailakoa eta askoz ere merkeagoa da; gu fase honetan gaude eta ez luke garestia zertan izan. Ez dugu azpiegitura gehiago behar, dugunarekin eutsi diezaiokegu. Ez da hirugarren kate bat sortzea bezain bestekoa. Kate hau errentabilizatu egin behar dugu, publizitate eta babesleak lortuz. Kable enpresei, dituzten abonatuen arabera kobraketa egiten saiatu behar dugu.

 

ARRITXU ZELAIA


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude