«Sortuko dugun Fundazioa izango da Krensen burua»


1996ko apirilaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Guggenheim museoa uda aurretik abiatuko da
«Sortuko dugun Fundazioa izango da Krensen burua»
Juan Ignacio Bidarte, Guggenheim Partzuergoko zuzendaria
Joan den astean agerraldia izan zuten Jose Maria Agirre eta Juan Ignacio Bidartek Eusko Legebiltzarrean Guggenheimen hainbat gasturi buruzko xehetasunak emateko. Museoaren ateak zabaltzeko data hurbiltzen ari delarik, kritikak ez dira isiltzen.
Joan den astean Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean agertu zineten. Ez da agertzen zareten lehen aldia. Agerraldi hauek ez al dute museoaren gainean informazio eta gardentasun falta ispilatzen?
Ez dut uste hala denik. Agerraldiak ohiko prozedura baten parte baino ez dira.
PP alderdiak eskatu zuen agerraldia, hainbat gasturen inguruan kritika egiteko. IUk ere bereak luzatu zituen. Kritika hauen atzean proiektua bera jartzen al da auzitan?
Azken agerraldiko kritikak zehatzak izan ziren, Bilbora ekarritako «Guggenheimeko Maisulanen» erakusketaren eta eraikuntza gastuen ingurukoak, hain zuzen ere. Ez dut uste kritika horiekin sakonago jo nahi denik, eta PPren kasuan, kostuak ondo ulertu ez dituenaren seinale izan daitezke, eraikuntzarako egindako aurrikuspenak erditik betetzen ari direlako.
Mari Karmen Garmendia ez agertu izanak ere kritikak jaso ditu. Zer dela eta ez zen azaldu?
Beste zerbait izango zuelako, pentsatzen dut. Hala ere, ez dut uste inongo arazorik duenik eskatzen zaionean agertzeko. Ondo asko frogatu du gainera, zein den bere jarrera zentzu honetan.
Bere garaian Joseba Arregik eraikuntzarako eginda zeuden aurrikuspenak erabat beteko zirela adierazi zuen, eta beraz, 10.000 milioi pezeta xahutuko zirela zeregin honetan. Gauza bera aipatu duzue agerraldi honetan; baina, diruren bat desbidera daitekeela iragarriz. Komunikabideek 4.000 milioi pezeta aipatu dituzte.
Hori ez da horrela. Museoa eraikitzeko aurrekontua 10.000 milioi pezetakoa da eta ez da besterik xahutuko. Baina, hasieratik jakina zenez, eraikuntza gastuari beste batzuk gehitu behar zaizkio, hala-nola altzarien erosketarena, inguruaren urbanizazioari dagokiona, arkitektu eta ingeniarien soldatak, eta beste... aurrikusita zeudenak. Honi guztiari erantzuteko 4.000 milioi pezeta esleituta daude.
Urbanizazioaren inguruko gastuetan soilik gerta daiteke gorabeherarik. Izan ere, Bilbao Ria 2.000 elkartearekin eztabaidan gabiltza. Gure ustez, museoaren inguruko saila baino ez dagokigu urbanizatzea. Elkarteak ordea, nasaren konponketa osoak ere gure esku behar lukeela dio, eta hor sor daiteke desbideraketa, baldin eta gure gain hartu behar baditugu gastu horiek. Kasu honetan, 800 milioi pezetakoa litzateke urbanizazioaren kostu osoa.
«Guggenheimeko Maisulanak» erakusketaren inguruko afera ez da isiltzen. Ikusleei buruzko eztabaidari, kostuenak jarraitu dio orain. Proiektuari ateak zabaltzeko baliagarri gertatu al zen erakusketa, edo alderantziz, kezkak pilatzeko?
Erakusketak bere funtzioa bete zuen, hots, Guggenheim Museoaren ondarearen zati bat erakustea. Ikuslearen aldetik ere asmatu genuela uste dut. Kostuen inguruan sortu den eztabaida, berriz, normaltzat jotzen dut. Kantitate inportanteak dira, baina antzeko erakusketek hainbeste balio dute. Adibide bat jartzearren, Txillidak duela bost urte Donostiako Miramar jauregian egindakoa 96 milioi pezetan atera zen.
Urte hasierarako Guggenhein Fundazioa sortuko zela iragarri zen, zeinean instituzio guztiek izango luketen lekua, baita ekimen pribatuak ere, museoaren funtzionamendua gainbegiratzeko helburuz. Ardura hori ez al dagokio ordea New Yorkeko jabegoari? Eta zer dela eta ez da Fundazioa sortu?
Fundazioa sortzeko bidean da; hilabete batzuetako atzerapena ezagutuko du, Bizkaiko Foru Aldundiak onartu berri duen araudi fiskalaren zain egon baikara martxan jartzeko. Uda aurretik abiatuko da.
Fundazioaren funtzioa, berriz, ez da museoaren funtzionamendua gainbegiratzea, gestioaren ardura eramatea baizik; Fundazioa arduratuko da aurrekontuez, programazioen antolaketaz, eta bestez, eta bertan, euskal instituzioek gehiengoa izango dute. Beren kontrolpean izango da museoa.
Zer esango zenioke, aipatu didazunarekin bat egon ez eta, guztien gainetik Thomas Krensek aginduko duela pentsatzen duenari.
Dudarik ez, pertsona garrantzitsua dugu Krens. Solomon R. Guggenheimen Fundazioko burua den neurrian, berak darama museoaren ordezkaritza. Hala ere, ez du inoren gainetik jokatuko Bilbon. Aurrikusita dagoenez, sortuko dugun Fundazioa izango da Krensen burua.
Juan Ignacio Bidartek ziurtatuta al dauka zuzendaritzan leku bat?
Ez. Museoaren zuzendaritzan inork ez du bere postua ziurtaturik, oraindik gaia eztabaidatzen ere ez baikara hasi. Ez dakigu zenbat postu izango diren eta zer funtzio beteko duten. Dagoeneko norbaitek uste badu bere postua ziurtatuta duela, gezurretan ari da.
Javier Gonzalez de Durana erosketetan aholkatzeko aditu gisa aukeratua izan da. Zer dela eta murriztu da pertsona bakar batera lehen Adituen Batzordea zena? Zeintzuk izango dira erosketetan kontuan hartuko diren kriterioak, aurretik markatuak edo...?
Adituen Batzordea bere zeregina bete zuenean desagertu zen, erosketetarako ardatz nagusiak aholkatu ondoren; aholkularitzarekin jarraitzeko asmoa genuen ordea, eta orain, ardatz horiek garatuz aukera zehatzak egiteko ordua heldu denean, Gonzalez de Duranarekin lan egitea deliberatu dugu. Baina honek ez du esan nahi aditu bakarra izango denik, behar diren guztiak inguratuko ditugu modu batera edo bestera.
Museoen Plan Nazionala ez al da erdi itota jaio Guggenheimek sortu dituen loturen ondorioz?
Bere garaian hainbat sektoretatik museoen alorrean egiten zen apustu bakarra Guggenheim zela esaten zitzaigun, eta ikusi da ez dela horrela, beste proiektu batzuk ere aurrera doazela Azpiegituren Plangintzaren barruan. Guri azken hiru urteotan inbertsioen erdigunea izatea tokatu zaigu, baina datorren urtean irekiko ditugu ateak eta besteek jasoko dute arreta.
Bestalde, Guggenheimek ez du basamortuan kokaturiko perretxikua izan nahi, asmoa kultur azpiegiturak garatzen laguntzea da; funtzio bat betetzea tokatzen zaigu, nazioarteko ikuspegia jorratuko duen arte garaikideko museoa izatea, inondik ere hemengo artistak baztertu gabe, eta Plan Nazionalean barne, elkarren osagarri izatea dagokigu. Beste museoekin elkarlana posible izango da noski, hainbat alorretan, heziketa mailan eta erakusketen antolaketan, adibidez.
J.J. PETRIKORENA
47-49

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakGuggenheim
PertsonaiazBIDARTE2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude