«Konplexuak alde batera utzi behar ditugu txapelketa mailaz igotzeko»


1996ko martxoaren 31n
Azken txapelketaren berri eman digu Ketxus Arzallusek
«Konplexuak alde batera utzi behar ditugu txapelketa mailaz igotzeko»
Kexus Arzalluz, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna
Asko kostata lortu du txapela Arzalluzek. Beti faboritoen artean kokatu izan dugun arren, ihes egin izan dio guztietan. Goizuetan hartu zion maila, eta neurria. Estitxuren bigarrena izan zitekeena, aspaldiko partez Iparraldeko bertso-larreetara joan da. Bertsolaritzak hainbat aje bizi dituen eremura.
Nork irabazi du aurtengo txapela, saioan zehar gorabehera gutxien izan duenak?
Beharbada bai. Ni erregular samar ibili naiz, baita beste batzuek ere; horregatik, aurkezleak ni txapeldu nintzela esan duen arte ez nengoen batere ziur, nahiz eta aurre samarrean egon behar ote nuen sumoa neukan.
Aurretik, hainbat txapelketetan parte hartu eta hegoaldera etorri ezinak itxi izan dizu txapelaren bidea; gero, normaltasunez aritzen hasita, finalera iritsi arren, ez zenuen jokaldia borobiltzen asmatzen. Izan ere, asko kostatu zaizu txapela lortzea.
Kostatu egin zait, hori ez da izan jendeak uste duen bezala txapelarekin hainbesteko obsesioa neukalako, ordea. Kanporaketetan baziren lau bat urte punturik gehien ateratzen nituela, eta orduan, beste batzuen artean ni ere faborito bat gehiago nintzen, eta gutxienez, saio on bat egiteko irabazteko asmo guztiarekin ateratzen nintzen, baina gaur arte ez dut suerte gehiegirik izan.
Txapelketan parte ez hartzeko asmoa ere ibili duzu buruan, iaz aipatu zenigun moduan prestatzeko aukerarik izan ez zenuelako.
Ez ateratzeko gogoa txapelketa etorri baino hilabete batzuek lehenago beti izaten dugu, ez nik bakarrik, beste askok ere bai, baina azkenean, momentua etortzen denean, konturatzen gara ezin dugula atzera egin, batzuek behintzat. Ni ere konturatu nintzen, atzera egiten banuen, eta beste batzuk balantzaka zeudela ikusita, Iparraldeko ordezkaritza oso zalantzan geratuko zela, eta behartuak geunden.
Orain hainbat urteren ondotik txapela lortu eta gero, asetu al zara?
Txapela irabazi dut, baina horrek ez du esan nahi, inondik ere, asetu naizela. Hurrengo urteetan ere, txapelketan helburu berdin-berdinarekin parte hartu beharko dut, nik neronek Iparraldetik parte hartzen ez badut, beste batzuk segituan hasiko baitira atzeraka. Ni naiz, beharbada, apuntatuena Iparraldetik, beste batzuek urte gehiagotan hor dabiltzalako.
Nafarroak badu anai pobreagorik: Iparraldea. Nafarroan bertsogintzak aurrera egin du, batik bat belaunaldi berria dela tarteko. Iparraldea ordea, ez al dago ito antzera?
Hor ezberdintasun nabaria azpimarra daiteke: Nafarroa hegoaldean belaunaldi berriak ziur dagoela ematen du; eta Iparraldean ez dago oraindik hain finkatua.
Zer gertatzen da Iparraldeko bertsolariek urtean zehar saioak egiteko aukeratik ez izateko?
Nik gai honi ez diot arreta berezirik eskaintzen. Hori Iparraldean, Nafarroan, Gipuzkoan eta leku guztietan gertatzen da. Bertsolaritzan lekua puntan-puntan dauden bertsolariek daukate, hasteko; gero, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko bertsolari asko eta asko bigarren mailan bagaude... jendeak lehen mailako bertsolariak nahi ditu.
Estitxu Fernandezek aipatu du agurrekoan, badela garaia konplexuak alde batera uzteko. Handia al da Nafarroako txapelketatik Gipuzkoara dagoen tartea?
Nik ere sentitzen dut konplexuak alde batera utzi behar ditugula, nahiz eta jakin, konplexuak konplexu, gu ez gaudela puntan-puntan dabiltzan bertsolarien mailan, baina beharbada, Nafarroako bertsolaritza, eta txapelketa bera ere, mailaz igotzeko konplexuak alde batera utzi beharko genituzke, eta, nere buruarengandik hasita, bertsolari guztiok egiten duguna baino ahalegin handiagoa egin; agian, modu honetan urrats bat aurreratu dezakegu.
Aurtengo Nafarroako txapelketak gainditu al du iazko marka, eman al du urrats bat aurrera?
Beharbada bai, belaunaldi berria behintzat lehengo urtean baino indartsuago dagoelako, eta horrek indar bat ematen dio txapelketari aurrera begira.
Zu ere «Hitzetik hortzera» saioa noiz hasiko zain al zaude?
«Hitzetik hortzera»ren beharra oso nabaria da bertsolaritzari orokorrean begiratuta. Hala ere, programa hasterako, oraindik zalantzan dauden gauza asko ongi erabaki beharko dira, konpondu beharreko hainbat puntu baitaude tartean.
J.J. PETRIKORENA
40-41

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaARZALLUZ2
GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakNafarroako
PertsonaiazARZALLUZ2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude