«EAJ Estatuan aintzakotzat hartzen dute gu hemen gaudelako»


1996ko martxoaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Doralen hilketak sortutako tentsioari buruz elkarrizketa Olarrarekin
«EAJ Estatuan aintzakotzat hartzen dute gu hemen gaudelako»
Joxe Mari Olarra, HBko Mahai Nazionaleko kidea eta legebiltzarkidea
Orain 38 urte Tolosan jaioa, egun Billabonan bizi den arren. 13 urterekin hasi zuen bere militantzia, eta 13 urte dira, hain justu, Mahai Nazionaleko kide dela. Ilusioz gainezka azaldu zaigu, «Ezker Abertzaleak urte t'erdi honetan erakutsi duen indarrarengatik».
«Gero alferrik izango da negar egitea». Ertzaintzari buruz zeuk esana, eta astebetera Doral hil zuen ETAk. Zenbaitek loturarik ikusiko zuen zure bien artean.
Cabezonen aurkako ekintza guztiontzat berria izan zen, nolabaiteko astindua. Egun, Euskal Herria eta Estatuaren arteko gatazkan, Ertzaintza, EAJren bidez, erdian jarri da. Ondorioz, EAJri estrategia aldatzeko eskaintza egin diogu, gutxienik erditik kentzekoa. Gure borroka ez da Ertzaintzaren aurkakoa, Estatuaren kontrakoa baino.
Baina aldaketarik ere izan da. Ertzaintza uneotan Estatuaren zutabe nagusienetakoa da independentismoaren kontra. EAJren estrategia eta Estatuarena bera da. Doralen aurkako ekintzaren ostean Ezker Abertzalean konmoziorik ez izatea _hori horrela izatea gogorra izan arren_, jende askok Ertzaintza urrunegi joan dela ikusi duelako da.
Ertzaintza eta Ezker Abertzalearen arteko liskarra gainditzeko zer egin daiteke?
Goikoetxearen kontrako ekintzaren ostean egin bezala, Mahai Nazionalak gutuna igorri dio EAJri, bere estrategia berkokatzeko eskatuz. Bere horretan jarraituz gero, defenditu egin beharko baitugu. Independentista bezala funtzionatu nahi badugu, EAJ erditik kendu beharko dugu. Eta horrekin ez dut mehatxurik egiten.
Doralen hilketaren ostean Ezker Abertzalearen eta EAJren arteko harremanak erabat eten direla esan daiteke?
Iazko bilera hartatik, HB eta EAJren artean ez dago harremanik. Alternatiba Demokratikoa defenditzeko, azken batean Estatuari ETArekin hitz egin dezan presio egiteko, beraiek zein urrats ematen zituzten ikusi arte harremanak bertan behera uzten genituela esan genien orduan. Hitzen ordez, EAJrengandik nahi duguna da eguneroko praktika, horrek hurbilduko baikaitu edota gehiago urrunduko. Finean, Atutxaren hitzak eta Egibarrenak, Ardanzarenenak eta Arzalluzenak, oso diferenteak dira. Horietatik zein da EAJ?
Eta LAB eta ELAren arteko akordioarekin zer gerta daiteke?
Antzeko gertaeren ostean, haserraldiak izango dira, baina praktikan ez da ezer gertatuko, gerora begirako planteamendu estrategikoa delako bien artekoa.
Bi sindikatuok akordiorako erakutsi duten jarrera ona ez da nabari indar politiko abertzaleen artean...
Horregatik hitz egiten dut praktikaren garrantziaz. LAB eta ELAren artean bizpahiru akordio lortu dira, eta orain akordio horiek zenbait gauzatan praktikan jarriko dituzte. Egia da indar politikoen artean batasuna ez dela ikusten, hemen bi estrategia baitaude: herri honen independentzia demokratikoki lortzea edota Estatuaren estrategiaren barne egotea. Bakoitzaren jarrera eguneroko lanean ikusten da, eta uneotan EAJ Estatuaren estrategiari makurtzen zaio. EA, berriz, apurka eremurik gabe geratzen ari da.
Baina hemen bada beste planteamendu bat: independentismoa. Eta honek ez du zertan HBren planteamendua soilik izan behar, zabalagoa da. Planteamendu hau estrategia espainolaren eta frantsesaren aurka dago. Beraz, batean edo bestean zaude. Siglak batuz ezin da benetako batasunik lortu, eguneroko praktikarekin baino.
Zein klabetan ulertzen duzu ETAren azken ekintzen ostean ezagututako tentsio igoera berri hau?
Azken urte t'erdian Estatua eta EAJ harriturik geratu dira Ezker Abertzalearen tinkotasunarekin. ETAk egin dituen ekintzek Estatuaren zutabe guztiak ukitu dituzte. Eremu politikoan ere Ezker Abertzaleak sekulako tinkotasuna erakutsi du. Estatuarekin dauden eta Euskal Herriarekin daudenen arteko diferentzia areagotu egin da.
Neurri batean, Irungoaren ostean tentsioa sortu da EAJk bere Ertzaintzari babesa eman behar diolako. EAJk Ertzaintza darama gure kontra, eta horrelako gertaeren aurrean babesa eman behar dio, bestela Ertzaintzak eskuetatik ihes egingo baitio. Orain EAJk Ertzaintza kontrolatzen du, baina kontrolatuko al du? Arzalluzek kontrolatzen al du Atutxa? Atutxa eta jende faktiko hori barruan egonda, EAJk Olloraren edota Egibarren bideari heltzeko non ditu zailtasunak, Ezker Abertzalean ala alderdiaren barruan?
Tentsio igoera horrek, ETAren azken ekintzek... ez al dute zerikusirik izan hauteskundeetan HBk jasan duen jaitsierarekin?
Botoak galdu ditugu Estatuak aurrera daraman presio handiak gure inguruan nolabaiteko mina egiten duelako. Baina 181.000 boto horiek azaltzen dutena baino indar gehiago azaltzen du HBk urte osoan. Gainera, hauteskundeok kontraesana sortzen dute gure baitan. Gure mezua da «Espainia kanpora, independenteak izan nahi dugu», eta ondorioz, batzuek ez diote baliorik ematen botoari, eta ez da bozkatzera joaten.
EAko aitona batek esan zidan orain bi aste: «Zuen estrategiarekin eta jasaten duzuen ororekin 181.000 boto izatea miraria da». Emaitzekin oso pozik gaude, Estatua arduratua dagoelako pozik gauden bezala. Monzonek zioen bezala: «Estatuari begira iezaiok, eta Estatua arduratua bazegok hi ondo hago».
Hauteskundeetako emaitzak ikusita, independentziaren aldeko proiektua ez al da ahulduta geratu?
Batzuek egiten duten irakurketa da: autodeterminazio eskubidea emanez gero, eta PP, PSOE, IU, UPN eta CDNren botoak alde batera jarri, abertzaletasuna askoz baxuago geratzen da. Hori ez da egia. NATOren erreferendumean denak NATOren alde agertu ziren. Baina herri honek «ez» esan zuen. Erreferendum bat eginez gero, zerbait praktikorekin herriari galdetzen bazaio, erantzuna bestelakoa izaten da.
Erreferenduma eginez gero, herriak beste modu batera jokatuko lukeela esatea ez al da baikorregia izatea?
Estatuak pentsatuko balu beraiek irabaziko luketela, oraintxe bertan emango ligukete autodeterminazio eskubidea. Ematen ez badigute da emaitzaren beldur direlako. Eman diezagutela autodeterminazio eskubidea, utz diezaiotela herriari hitza eta denok onar dezagun herriak dioena. Oraintxe enbido hori edonori.
HBk etorkizunean zein jarraipen emango dio ETAk apirilean planteatutako alternatibaren plazaratzeari?
HBk Alternatiba Demokratikoa bere egin du, Ezker Abertzaleko beste alorrek egin duten bezala. Denok urratsak emanen ditugu Alternatiba Demokratikoa gehiago sozializatzeko, bakearen bidea hor baitagu eta mahai gainean dagoen alternatiba bakarra baita.
Non eta nola gauzatuko duzue sozializazio hori?
Herri honetako sektore guztiek Alternatiba Demokratikoa zer den ezagutzeko eta eztabaidatzeko aukera izan behar dute, herri honetan hainbeste hildako zergatik dauden jakiteko aukera. Azken batean, ETAk zera baitio: herri honi eman hitza, eta lurralde batasuna bezain funtsezkoa den gaia jarri mahai gainean, eta guk armak alboratuko ditugu.
Elkarri-k ere hartu du alternatiba hori erakusteko ekimena.
Elkarri-ren ekimenak, ETAren bideoa eskainiz eta Ollora eta Egigurenen planteamenduak salduz, alde bat positiboa du: ETAren bideoa are gehiago sozializatzea. Baina pertsona baten alternatiba ETArenarekin parekatzea mingarria da. EAJk alternatiba demokratiko bat duela? Estatuak beste bat? Jar ditzatela mahai gainean. Orduan aldera ditzakegu.
Mahai Nazional osoak erantzukizuna beregain hartu ostean, Jon Idigoras baino ez dute espetxeratu bideoaren kontuagatik...
ETAk Estatuari emandako erantzun gogorren ostean, Estatuak bere ezintasunean martxan jarritako zigor politikoa da. Estatuak ETArekiko ezintasun hori mantentzen badu, eremu politikora jauzi handiak emango ditu. Estatuak ezin du jasan azken urteko Ezker Abertzalearen dinamika, ez ETArena eta ezta ere gu apurka independentista gisa bizitzen hastea.
Desobedientzia zibilaren ildotik urratsak eman nahi ditugu: NAN dela, inkulpaturik egon eta epaitegietara ez azaltzea dela, zergak direla... Apurka euskaldun gisa bizi nahi dugu. Eta hona gonbitea EA eta EAJri: euskaldun gisa bizi nahi badute, urratsak eman ditzatela independentista bezala, eta elkartuko gara bidean.
Gobernua osatzeko, PPk deia luzatu die EAJ eta CiUri. Nola ikusten duzu etorkizuneko Espainiako Gobernua?
Norbaitek pentsa dezake egonkorra ez den Gobernu batek are oztopo gehiago jar ditzakeela ETA eta Estatuaren arteko prozesu berri bat irekitzeko garaian. Ez da horrela. Funtsezkoena da Estatuak zer esaten duen, eta Estatua bera da PSOErekin edo PPrekin.
Kinieletan hasiz gero, posible da PPk CiUrekin egoeraren arabera itunak egitea. Eta Arzalluz atzean izango da, erortzen diren apurrak jaso asmoz. Azken batean, EAJ Estatuan aintzakotzat hartzen badute da gu hemen gaudelako. Baina EAJ gai da PPri laguntza emateko, bere interesengatik deabruarekin ere ezkonduko bailitzateke.
Iaz elkarrizketaren alde eginiko zenbait adierazpen hauteskundeetarako estrategia gisa ulertu zituen HBk. Hauteskundeak atzean utzita, mugimendurik egon daiteke epe labur edo ertainean?
ETAk, azken komunikatuan, fronte guztiak zabalik dituela esaten zuen. Eta beste batean, honako hau: «Hitza bete». Horrek esan nahi du bideren bat zabalik dagoela, eta gutxieneko komunikazioa egon zela. Urratsak eman dituen bakarra, baina, ETA izan da, eta EAJren eta Estatuaren esku dago ETAren agiriari erantzutea.
MIKEL JAUREGI
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazOLARRA2
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude