«Aitzoli dagokio berpizkunde garaiko buruzagi papera»


1996ko martxoaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aitzoli buruzko elkarrizketa Lourdes Otaegiri
«Aitzoli dagokio berpizkunde garaiko buruzagi papera»
Jaio zela mendeurrena betetzen den Aitzolen gainean mintzatu zaigu Lourdes Otaegi
Jose Ariztimuño «Aitzol» jaio zela ehun urte beteko dira martxoan, eta kari honetara hainbat ekitaldi antolatuko dira jaioterrian, Tolosan. Bere pentsamendua eta ekinbidea aztertzera jo dugu, duela 13 urte Aitzolen kultur proiektuaz tesia egin zuen Lourdes Otaegiren eskutik. Ramon Labaienek iritzia luzatu digu bestalde, figura historikoaz.
Zertan zetzan Aitzolen eta bere belaunaldiaren kultur proiektua?
Atentzio handia ematen du garai hartako belaunaldiak daukan kontzientzia handia; bere zereginaren kontzientzia hain nabarmena duen lehenengo belaunaldia da. Beren ustez, idazleak badu misio bat: euskal arima eta hizkuntza asmatzea. Euskara oso kinka larrian ikusten dute eta irtenbide gisa kultur hizkuntza bihurtzea ezinbestekoa, eta hori da beren borroka.
Hori nola egiten duten? Garai hartan ikusten dituzten ereduei begiratuz. Gaur hizkuntz politika egiteko Kataluniari, Kanadari eta abarri begiratzen diogun moduan, garai hartakoek Provenzako kasuak miresten zituzten, hango hizkuntza erdi-galduan idatzi zuen Frederi Mistralek Nobel saria irabazi izanak hizkuntzaren zoria aldatuko zuelakoan zeuden. Era berean, Irlanda, Beljika eta Finlandiako nazionalitateen eta hizkuntzaren aldeko mugimenduak ezagutzeko ahalegin handia egin zuten, batez ere Aitzolek, eta ikasitakoak hemen aplikatzen saiatu ziren, ikastolak bultzatzen, egunkaria sortzen, idazleak bizkortzen, euskarako kulturgintza indartzen...
Zein izan zen Aitzolen papera?
Aktibismo izugarria izan zuen. Aitzoli dagokio batez ere buruzagi papera. Gerra ondoren geratu den irudiaren arabera, bera izan zen Euskaltzaleak taldearen sustatzaile eta promotore indartsua, dirua bilatu, editorialak sortu, euskal kulturaren ekintzak eta argitalpenak ateratzeko diputazioa konbentzitu, «El Dia» egunkaria Euskaltzaleak taldearen adierazbide bihurtu, jendearen gogoak berotu, idazle eta bertsolariak sariketa eta festetan elkartu...
Zer emaitza eman zuen kultur proiektuak?
Balantze oso positiboa da. Literaturari begiratzen bazaio, garai hartan publikaturiko zenbait lan kategoria handikoak dira, eta hori guztia Euskaltzaleak elkarteak antolatzen zituen festa literarioen inguruan idazle talde bat elkartu zelako gertatu zen, horien obrak ezagutzera eman, argitaletxeak sortu eta prentsan oihartzuna ematen zitzaielako, obra horien inguruko irakurlegoa eta kritika literarioa sortu zelako, propaganda egiten zutelako... Hutsegite bakarra irakurlegoaren aldetik izan zen, beharbada.
Zentzu honetan, eta Aitzol eta Lizardik eztabaida luzeak izan zituzten elkarren artean, ezta?
Lizardiren poesigintzaren lerro kultura dela eta, bai; Aitzolek lerro herrikoiagoa nagusitzea nahi zuen, horrela irakurlego zabalagoa bilduko zuela pentsatzen baitzuen. Lizardik, aldiz, denetarik behar zela uste zuen, bere askatasun poetikoa aldarrikatzen zuen, irakurle gutxi izango bazituen ere. Aitzol aldiz, Lizardiren ereduak jarraitzaile gehiegi izango zituen beldur zen, idazle denak modu errazagoan idaztea nahiko zukeen berak irakurlegoari gehiago hurbiltzeko. Alde batera arrazoi zuen kategoria horretako literatura dastatzeko irakurle gutxi zegoela garai hartan; arrakasta handiak bilatzen zituen promotorearentzat literatura elitistegia zeritzon. Oraingo perspektibarekin begiratuta, berriz, guztiz bestelakoak irizten diegu emaitzei.
Aitzol eta Lizardi. Biak elkarrekin eta biak diferente.
Oso tankera ezberdinekoak ziren, nonbait: Aitzol, irizpide bat ontzat joz gero, denok bere ondotik eramatea gustatzen zitzaiona, oso ekintzailea eta langile porrokatua. Lizardi berriz, tratuan atsegina eta gozoa omen zen, jendea erakartzeko abilidade handikoa.
Euskaltzaleak erakundearen gidaritzan, batak bestearen ondotik jardun zuten. Euskaltzaleak taldearen sorreratik 1930era arte, Lizardirena izan zen gidaritza, taldea osatu eta hedatzeko orduan bera izan zen lehendakaria. 1930ean, aldiz, errepublikaren etorrerarekin aktibitate politiko ofizialetan parte hartzen hasi zen garaian Aitzolen esku utzi zuen gidaritza. Orduan ekin zion su eta gar ekintza euskaltzaleari.
Lizardiren ondoan, oso ahaztua izan da Aitzol.
Sorkuntza literarioari ematen zaiolako lehentasuna. Kritikoak, promotoreak eta mezenak oso inportanteak dira egitura literarioari eusteko, baina obra literarioa bera eta haren egilea geratzen dira eternitaterako, eta are Lizardirena bezalako obraz hitz egiten badugu.
Zertan eguneratu daiteke kultur proiektu hura?
Gaur eguneko begiez txundigarriak diruditen zenbait proiektu alde batera utzita, esate baterako, Aitzolek Provenzako kasuari begiratuz, euskaraz ere Mistralena bezalako obra batek kultur mailan izen handia hartzen bazuen, hizkuntza bera ere prestijiatu egingo zela sinesten zuen, eta Orixeri «Euskaldunak» poema egiteko eskatu zion, nahiz eta gero ezin izan zuen hura argitaratzeko modurik bilatu. Baina orduan sortu ziren, adibidez, ikastolak eta euskara eskoletan sarrarazteko kanpainak, egunkaria eta euskal unibertsitatea. Ikuspegi modernoa zuen proiektu soziolinguistikotzat jo daiteke.
Zertan berritu dira azken urte hauetan Aitzoli buruzko azterketak? Ondo ezagutzen al da bere pentsamendua eta obra?
1988an Erein argitaletxeak Aitzolen artikulu guztiak kaleratu zituenean opari eder bat egin zigun gudaurreko olerkarien belaunaldiari buruzko azterketak egiten dihardugunoi. Hala ere, kontu berri gutxi dago, argitaraturik behintzat. Gehien gehiena Lizardiren izaniko polemika literarioak aztertu izan ditu Jon Kortazarrek eta neuk ere bai. Bestalde, Euskaltzaleaki buruzko tesi proiektu bat martxan ote dagoen ere jakin dut... Baina oraindik ez dira behar bezala aztertu, esate baterako, euskal lirika herrikoiaz egin zituen azterlanak, eta egin zuen kantu-bilduma interesgarri bat ere argitaratze dago.
J.J. PETRIKORENA
42-43,44


GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazAITZOL1
PertsonaiazOTAEGI6
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude