«Atsekabetua gelditzen naiz askotan Hegoaldeko museoak bisitatzean»


1996ko martxoaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Manex Pagola Baionako museoko zuzendariari elkarrizketa
«Atsekabetua gelditzen naiz askotan Hegoaldeko museoak bisitatzean»
Manex Pagola
Baionan elkarrizketatu dugu, harat-honat dabiltzan trepeta zaharren aldaketan murgilduta. Izan ere, zuzendariorde lana egiten duen Euskal Museoa itxita dago eraberriketa lanetan. Museoez gain, ordea, beste gaiez harilkatu dugu solasa.
Baionako Euskal Museoak itxita darrai oraindik. Noiz amaituko dira berritze lanak?
Irailean museo osoa hustu behar dugu eta Gaztelu Berrira goaz. Han lekua egokitu dute guretzat. Oraingo egoitza monumentu historiko izendatu zuten eta ondorioz ezin dute bota. Lau urtetan-edo berritze lanak amaituta egotea espero da. Orduan itzuliko gara lehengora, baina bi gunetan artikulatuko da museoa: hemen izango da garrantzitsuena, eta han geratuko dira tailerrak.
Zeintzuk izan ziren Museoa ixteko arrazoiak?
Duela hamar bat urte egindako ikusketa batean egoitzak segurtasun neurriak ez zituela betetzen ikusi zen.
Zergatik pasatu da hainbeste denbora lanei ekitea erabaki den arte?
Administrazioa behartuta zegoen Museoaren proiektua lehiaketa publiko batez bideratzeko. 300 arkitekto aurkeztu ziren eta horietatik lau aukeratu. Orain hauek proiektu berriak aurkeztu behar dituzte. Beharbada Espainian, Madrilek eragin gutxiago du probintzietan, baina hemen hainbesteko diru inbertsio egiten denean horrela gertatzen da.
Dirulaguntza ugaria beharko duzue hori guztia aurrera eramateko.
Oso inbertsio garrantzitsua izango da, 80 milioi libera gutxi gorabehera; Estatuak % 40 ematen du. Azken urteotan, kontrakoa esaten bada ere, asko eraiki da Baionan, eta hiriak ere dirua bideratu behar duenez, zailtasunak egon dira hor. Baiona, gainera, pasagune bat da, Frantzia eta Espainiako atea kontsideratua izan da aurreko mendean eta oraingoaren erdira arte geldituta egon da Baiona.
Zer berrikuntza ekarriko ditu Euskal Museo berriak?
Euskal Herri osoan ez da antzekorik izanen. Hemen euskal izatearen sintesi ederra egingo dugu: musika, historia, Erdi Aroa, hizkuntza ere tratatuko dugu... 1.400 orrialde idatzi ditugu dena biltzeko. Noski, ez dugu ezer asmatu, Barandiaran, Caro Baroja eta Goienetxe jarraituko ditugu, baina ez dugu bakarrik Euskal Herri mitikoa aipatuko, ikerketa lan garrantzitsua azalduko dugu. Ametsek ere tokia izen behar dute, baina urratzen ahal diren ametsek. Artisau mundua, jauntxo eta baserriko ikuspegiarekin batera. Azken batean Euskal Herriaren izaera zer izan den erakutsi nahi dugu.
Bestalde, teknika berriak ere sartuko ditugu, ikus-entzunezkoen eta mapen bitartez. Hemengo aditu talde baten lana izan da eta museoa martxan dagoenean harremanetan jarraituko dugu, gauzak azkar aldatzen baitira eta etengabe egon behar da berritzen.
Teknika berriak aipatzen dituzula, Euskal Museoak mikrofilmaketa lan garrantsitzua jorratu du.
Alde batetik, mikrofilmak ikerketa lanetan dabiltzanentzat oso baliagarriak dira. Museoa orain irekia dago dokumentazio zentro bezala, eta hemendik jende anitz pasatzen da egunero. Bestalde, eskuizkribu asko oso baliotsuak direla-eta zaindu egin behar dira. Honek badu alde publizitarioa ere, erakusketak kanpoan antolatzen direnean, jendeak jatorrizko dokumentuak ikusi nahi ditu.
Zuzendariorde lanean denbora asko daramazu hemen. Gustora al zaude museoak izango duen bilakaerarekin?
Oso baldintza txarretan egin dugu lana orain arte. Berrituta dagoen egunean, urte askoz espero dut, honantz jende gehiago hurbiltzen dela kontuan izanik, ziur nago urtean 100.000 bat pertsonak edo bisitatuko gaituztela.
Gainera, atsekabetua gelditzen naiz askotan Hegoaldeko museoak bisitatzen ditudanean. Herri batek ez badu, esate baterako, bere oihalgintza ezagutzen edo gutxienez errespetatzen, ez da herri bat, makineria bat baizik. Izugarrizko kolekzio onak biltzen dituzte, baina ez dago pentsatua Euskal Museo bat egitea Donostian, hau baita Euskal Herriko zentro geografikoa. Donostia da niretzat hiriburua, ez Gasteiz edo Bilbo. Bestalde, kultura ez da bakarrik hizkuntza eta musika, ondare historikoa ere kultura da, eta hemen ez dago kultura historikoa.
Duela bi urte Euskal Herriko museoen artean elkarlana sinatu zen. Zein da Baionakoak duen zeregin edo balioa?
ICOMen barnean izendatu zen hori, museogintza ongi definitzeko eta arauak finkatzeko. Azken bilera duela hiru hilabete egin genuen Laudion. Baionako Museoak besteek duten pisu berdina du hemen.
Gaia aldatuz, Etnologian tesia burutu duzu, euskal hirigintza tradizionalari buruz hain zuzen.
Hazparne aukeratu nuen ikerketa gune bezala, baserrira loturik dagoen lanbideez kanpo geratzen delako, beste ofizioetan dabilen jendea bizi delako bertan. Baiona handiegia zen ikertzeko. Gaia euskal kultura eta hirigintza izan da. Euskal kulturak hiri batean duen garapenaz hitz egin dut, nire ikuspuntua emanez. Gainera, etnologia giza zientzia izanik, ez da zehatza.
Aurkitu al duzu ezaugarri berezirik Hazparneko hirigintzan eta Iparraldean oro har?
Bi tradizioetan oinarritzen da Hazparneko hirigunea: bata euskal erroa eta bestea frantses erroa. Napoleon nor zen badakite Hazparnen, baina galde ezazu Zumalakarregi nor den. Euskal baserri tradizioa eta frantses kultura baserrikoa bildu dira bertan. Hogei urtetik honantza edo, irekitze bat eman da, instituzioetatik bideratua. Eta bost hamar urte hauetan badago beste kulturgune txiki bat, marjinalitatean-edo gelditu dena, gauza berriak beti bazterreratzen baitira. Hiru atal edo ikusten ditut: bata frantsestasunetik-edo ezin berezia dena, bestea jarraitzailea eta azkenik aipatutako hori. Euskal kultura hirigunean baserrian baino askoz ere azkarrago aldatzen dela ondorioztatu dut. Iparraldeaz ezin dut hitz egin, horretarako Maule eta Donibane Garazi aztertu beharko lirateke eta.
Baionako Unibertsitatea gertutik ezagutzen duzu, irakasle jardun baituzu bertan. Zer deritzozu hemengo gazteak kanpora ikastera joan behar izateari?
Laguntzaile izan naiz, baina hemen eman behar ditudan orduak kontuan harturik ez dakit zer egingo dudan aurrerantzean. Beti eskatu izan dut unibertsitate bat Euskal Herriarentzat, eta Baionak ere bat behar du. Ez du zentzurik hemendik Donostiara joan behar izatea. Eskatzen ahal da, baina Parisek du azken hitza.
Parisen egin berri den Expolangues ferian ez da Iparraldeko mahairik izan.
Euskal ordezkaririk baldin bazegoen berdin zait ez bazegoen Iparraldekorik. Euskal kultura ordezkatuta badago, nahikoa da. Zenbat eta jende gehiago lanean, gero eta zailtasun gehiago guztiontzat. Emakumearekin gertatu denaren antzera.
Zure emaztea ere asko mugitu da Iparraldeko euskal kulturan.
Euskarazko irakaslea izan da eskola pribatu batean urtetan; gainera, Enbatan ere aritu zen.
Musikaria ere bazaitugu, 1977an diska bat plazaratu zenuen. Jarraitzen al duzu musika konposatzen?
Musika asko maite dut, baina ez dut musikagintzan jarraitzen. Doinugilea naiz ni, doinu sinpleak sortzen ditut; lehendabiziko lerroa, orkestrazioak eta hori dena jakintsuen lana da. Estudioko lana, aldiz, ezin dut onartu, horregatik ez dut jarraitu musika egiten.
Liburua ere idatzi duzu zure kopla eta kantuekin.
«Biziaren altzotik» du izenburua. Hamasei urtetan biziki maite nuen kantari onak entzutea. Bi mila bertso neuzkan ikasita, plazerrez ikasten nituen. Honez gain, doinu zahar andana bat ikasi nuen. Pianoa ere jotzen ikasi nuen nire kasa, astiro. Eta handik denbora gutxira izugarrizko kantu pila nekien. Nire baitan banituen kantu zahar asko eta diskorik gabe mantendu baziren onak zirela esan nahi zuen horrek. Gal ez zitezen biltzea erabaki nuen.
Martxoan «Bi harriz, lau xori» ekitaldiak egingo dira Miarritzen eta bertan Pagola kantatuz emanaldian zure kantuak entzun ahal izango dira.
Alduden gauza bera egin zuten, bertako talde bat lan handia egiten ari da, baita bideogintzan ere. Nik uste laguntza lortu dutela Europatik, eta laguntza horiek justifikatzeko lan asko asmatzen dituztela. Erramuzpe dabil muntaia horretan. Nire kantu liburutik zenbaitzu hartzen dituzte.
Saiakera eta kantuaz aparte aritu al zara beste ildotan?
Ez naiz idazlea. Badut artikuluskaz osatutako lan bat, «Biziaren errondan», non pasarteak biltzen baititut. Literatura negozio eta komertzio bilakatu da argitaletxeen inguruan. Nire kantuak olerki gisa aurkezten ditut, kaleko gaiak biltzen ditut: jendea zirikatzea ere gustukoa dut. Duela hogei urte Giscard bisitan etorri zenean kantu batzuk eskaini nizkion, adibidez, ezin baita bakarrik politikaz aritu. Hasieran plazaz plaza aritzen ginen, baina orain medio publikoetan ezin da horrela ibili. Gainera, artista izateko ez badiozu dedikazioa osoa ematen ezin da ezer egin. Dena dela, gure kultura indartzeko prestigioa lortu behar dugu eta horretarako laguntzak behar dira.
IXIAR ROZAS
29-33

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakBesteak
PertsonaiazPAGOLA1
EgileezROZAS1Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude