Loli Astoreka: «Ez nintzateke gai, `Txiskola"ko lehiakide izateko»


2021eko uztailaren 19an
Loli Astoreka, Goenkaleko aktore eta Txiskolako partaidearekin elkarr
Loli Astoreka: «Ez nintzateke gai, `Txiskola'ko lehiakide izateko»
Loli Astoreka ezaguna da gure artean, bai antzerki munduan egin dituen hainbat lanengaitik, baita Euskal Telebistarako egin dituen «Hau da hau», «Flamingo», «Goenkale» eta beste hainbatengatik ere. Oraingoan pantailan «Txiskola»ko Barretzaindiko partaide modura datorkigu.
Barretzaindiko partaide izateko zer behar da?
Batez ere jende osasuntsua eta umoretsua izatea behar da. Kontuan izan behar da jolasa dela, eta ondo pasatzea dela asmoa. Nik Barretzaindian parte hartzeko hori izango zutela kontuan uste dut.
Zail gertatzen zaizu txiste ona eta txiste txarra bereiztea?
Berehala igertzen da zein den ona; nahiz eta egun txarra izan, gauza bat, barre eginarazten dizunean, ona da. Nola kontatzen den ere asko esan nahi du, nahiz eta txiste ona izan kontatzen dizun pertsonaren arabera, grazia dauka edo ez. Askok txistea kontatzeko grazia berezia dute, bakoitzaren zortzigarren edo hamargarren zentzuan dagoela hori, uste dut.
Zein aukeratuko zenuke, «Goenkale»ko Begoña, «Pecata Minuta»ko moja edo «Txiskola»ko barretzaina?
Denek daukate nire zeozer, denetan nago neu. Nire lanbidea da, «Goenkale»n aktore moduan nago, «Pecata Minuta»n ere aktore moduan nago, eta «Txiskola»n Loli bezala. Gainera esku artean zenbat eta gehiago eduki, orduan eta aukera gehiago ikasteko. Ni Begoña, moja eta barretzainarekin geratuko nintzateke: denekin gustora aritzen naiz, ahal dudan ondoen pasarazi eta neuk ere ondo pasatu nahi dut egiten dudan guztiarekin. Bestela, txarto pasatzekotan hobeto etxean geratzea.
«Txiskola»ko lehiakide izango ahal zinateke?
Inoiz ez, ezinezkoa da. Txiste bat orain kontatuz gero, hemendik bost minutura ahaztu egingo litzaidake. Txisteak hausteko, izorratzeko balitz, agian bai, oraingoaren alderantzizko lehiaketa balitz, orduan hartuko nuke parte. Denetatik zerbait itsasten dela egia da, eta neuk ere erraztasun piska bat hartu dut, baina ez dut ikusten nire burua txiste kontatzen.
ARRITXU ZELAIA
57

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazASTOREKA1
EgileezELAIA3Komunikabid

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude