"Beste aldeak betetzen duen neurrian bete ahal izango dugu guk akor- dioa"


1995eko azaroaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Mari Larrarte, AEKko arduradunari elkarrizketa
"Beste aldeak betetzen duen neurrian bete ahal izango dugu guk akor- dioa"
Juan Mari Larrarte, AEK-ko Gipuzkoako arduraduna
AEK-k baiezkoa eman dio, iazko ekainean Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena eta gero, elkarrekin landu duten testuari. Testu garrantzitsutzat jo du Larrartek, hutsune batzuk ere ikusten dizkion arren.
Iazko ekainean AEK-k Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena abiapuntutzat jotzen zen. Orain ere, onartu duzuen testua abiapuntua dela adierazi duzue. Zer aldatu da abiapuntu hartatik honetara?
Hitzarmena sinatu zenean bizi genuen egoera gogoratu behar da. 1993an euskaltegi libreak dirulaguntzarik gabe geratu ziren. 1994an hitzarmena sinatu eta, dirulaguntzak izango zirela, eta bestalde, akordio osatuago batera begira elkarrizketa prozesua zabalduko zela konpromezua hartu genuen. Horregatik aipatu genuen abiapuntuarena.
Orain ere gauza bera esan dugu, ikusirik datozen bost urteotarako akordio proposamen honek Eusko Jaurlaritza eta AEKren artean izan ditugun harremanak zuzendu eta hainbat puntu normaltze bidean jarriko dituela; baina aurrerantzean zer nolako euskalduntze-alfabetatzea behar dugun lotu gabe dago. Testuan aipatzen dugu, sail osoak azterketa baten beharra duela. Gauza batzuk zuzenduko dira beraz, baina aurrerantzean lan asko dago egiteko.
Testuak ez dituela AEKren asmoak zeharo gogobetetzen aitortu duzue. Zertan egin da aurrera, eta zer geratu da zintzilik?
Orain arte adostutakoan badaude zenbait puntu zintzilik. Irakaslegoari begira urrats handiak eman dira; alde batetik, egun AEKn ari den irakasle osoa normalizatze bidean jartzeko moduak topatu dira, bai meritu lehiaketa, bai prestakuntza berezituaren bidetik. Baina, aurrera begira, legeak eskatzen zuen gauza berak jarraitzen du indarrean, hau da, irakasle izateko unibertsitate mailako lizentziatura eta EGA behar dira. Guk hutsune nabarmena ikusten dugu honetan, ez dira irakasle prestatuak eskatzen, irakasle tituludunak baizik.
Bada besterik ere: AEKren euskaltegi guztiak ez dira onartuko hitzarmenean, eta gure planteamendua eskaera guztiari erantzun eta berria sortzearen aldekoa da, eta horretarako ez dago biderik. Hau guztiagatik ez gaitu asebetetzen. Urrats handia eman da, baina jorratu gabeko gauza asko geratzen dira.
Testua onartzeko orduan, aldeko eta aurkako jarrerak agertu ziren Biltzar Nagusian. Zeren inguruan?
Zalantza gehien sortu duen puntua irakaslearen gainekoa izan da. Bestalde, dirulaguntzez ari garenean, behin eta berriz esan zaigu hitzarmenean markatuko duguna izango dela abiapuntua, baina urteroko aurrekontuek baldintza dezaketela. Jendeak zalantza asko zituen puntu hauen inguruan, eta finean Eusko Jaurlaritzak aurrera egiteko izan dezakeen benetako borondateaz.
Ez da ahobatez onartu aurrera egitea, baina prozesuan zehar argi geratu da AEK osoa prest zegoela erabakitzen zenarekin aurrera egiteko. Hori da garrantzitsuena, iritziak iritzi denak elkarrekin jarraitzeko agertu dugun asmoa.
Zer ulertzen du AEK-k, diru kopuruak zehazteko orduan, Eusko Jaurlaritzak «aurrekontuek aukera emanez gero» aipatzen duenean?
Eusko Jaurlaritzatik beti esan zaigu ezin dela bost urteko hitzarmena sinatu dirulaguntza kopuru bat zehaztuz. Eta aurrekontuak urtero onartzen direnez, horien baitan aldaketak gerta daitezkeela. Gauzak honela, hartzen diren konpromezuak beteko diren esperantza dugu, eta aipamen hori forma kontua baino ez delakoan gaude.
AEKren nortasun juridikoaren inguruan hainbat gorabehera izan dituzue elkarrizketa prozesuan. Testuan, euskaltegi bakoitzari berea onartzen zaio. Honek zertan baldintzatzen du AEKren egituraketa?
1994ko ekainean prozesua martxan jarri eta, bederatzi hilabetera atera zuen gaia mahai gainera Eusko Jaurlaritzak, euskaltegi bakoitzak bere nortasuna behar zuela esanez. Atzerapausoa iruditu zitzaigun, AEKren nortasuna zalantzan jartzen zela, eta ezetz esan genion. Azkenean, AEKren izaera onartu eta horren barruan euskaltegi bakoitzari nortasun juridiko propioa aitortzen zaio. Honek aldaketarik ekarriko du, gaur egun dugun egituraketa moldatu beharko dugu eta formula berri batzuk topatu hitzarmenera egokitu ahal izateko.
Nola planteatzen duzue hartutako konpromezuen jarraipena?
Guk konpromezu batzuk hartuko ditugu eta horiek gauzatzeko lan asko egin beharko dugu, gauza asko aldatu. Hori argi dugu. Baina, Eusko Jaurlaritzak benetako borondaterik ez badu jartzen, eta hartutako konpromezuak betetzen ez baditu, gurea ezingo dugu aurrera eraman.
Lan kontratuak eta gainontzeko puntuak normaltzeko prest gaude, baina baliabiderik ezean zaila izango zaigu aurrera egitea, eta berriro ere aurreko egoera beretsuan aurki gaitezke. Akordioa beste aldeak betetzen duen neurrian bete ahal izango dugu guk ere.
Zer bide zabalduko da helduen euskalduntze-alfabetatzea bere osotasunean hartu eta planteatzen den azterketa egiteko?
Kezkak kezka, mahai gainean jartzen den akordioaren bitartez orain arteko dinamika guztiarekin (lege bat atera eta hura betearaztera mugatzen zena) puskatzen dela ematen du eta dinamika berri baten aurrean sartzen garela. Hauxe da garrantzitsuena: gauzak konpondu behar badira, jar gaitezen mahai batean, hitz egin dezagun eta aurki ditzagun soluzioak elkarrekin.
Izan ere, garrantzia handia izango du, azken klausulak jasotzen duena, hau da, sail osoarekin helduen alfabetatzeak nolakoa izan behar duen eztabaidatzeko konpromezua hartzen dela. Lehenengo aldia izango da, HABEk bidea bere aldetik markatu beharrean, gainontzekoak entzun eta denon artean saiatuko garela bidea zehazten.
Zer diagnostiko egiten du AEK-k egun sareak bizi duen egoeraz?
Azken urteotan urrats handirik eman gabe jokatu da. Inork ez du azterketa sakonik egin nondik nora goazen, urtez urte helduen euskalduntze-alfabetatzeak zer eman duen, eta zer behar dugun aztertuz. Hau guztia falta da.
Askotan esaten da sektore berrietara iritsi behar dugula, lan mundua dela, transmisioa... proiektu hauek, nahiz eta bakanka, martxan jartzen ari dira, baina ez modu arrazional eta planifikatu batean.
Bakoitza bere aldetik ibili da, eta ez da egon nahikoa borondate elkarrekin mahai batean jarri eta azterketa hori egiten hasteko.
Zeintzuk dira, beraz, gauzak dauden bezala lehentasunez heldu beharreko helburuak?
Dudarik gabe saila sail bezala antolatu eta lanean hasteak du lehentasuna. Behin hau onartuta, orain bitartean buruturiko lanaren azterketa sakona egin behar da, eta hemendik aurrera zer eskaintzari heldu behar diogun ikusi, eta honetarako zer nolako irakaslegoa behar dugun zehaztu.
Euskal Autonomia Elkartean akordiora iristeak antzeko biderik zabal al dezake bai Nafarroan bai Iparraldean proposamen zehatzen inguruan adostasunetara iristeko?
Bai Nafarroan bai Iparraldean helduen euskalduntze-alfabetatzearen errealitateak bere horretan jarraitzen du. Nafarroan dekretu bat dago indarrean eta ez dago borondaterik berau aldatzen hasteko, hau da, momentuz ez dugu ikusten Euskal Autonomia Elkartean gauzatu den antzeko prozesu bat martxan jartzeko inongo posibilitaterik. Iparraldean ere beste hainbeste. Hala ere, AEKtik proposamen berriak egiten jarraituko dugu, beti ere akordioaren bidea bultzatuz.
PETRIKORENA, J.J.
37-38,39

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKBesteak
PertsonaiazLARRARTE1
EgileezPETRIKOREN1Hizkuntza

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude