Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mikel Azkune Atorrasagasti Atletismoan Txapeldun Izana
Mikel Azkune Atorrasagasti'k 20 urte bete berriak dittu, ta dagoneko-eusko atletismoan txapeldun bat bezela agertzen zaigu. Jai auetako etxeratzea dala ta –bere oraingo ikaste egoitza Bartzelona izanik– elkar izketatxo bat izan degu beraretxekin.
-Zer neurritan aritzen aiz gogozkoen ire laixterketan?
–Egokiena 800 eta 1.500 metroetakoa zaidala uste diat.
Gure mutiko au 1,76 metro da luzeeran eta 70 kilo pixu; bere buruari-ikusten dizkion akatsak galdegin ondoren, onela dio:
–Pixu geiegi, ta bear bezela zaildua ez egotea; ta pizu galtze nai orrek ematen dizkit, ain zuzen ere, lanik gogorrenak.
-Zeintzuk dittuk ontasunik bere zienak iregan, erorren ustez?
-Amaierako sprint latzean ondo erantzutea ta asi aurretik lasaitasuna izatea.
-Beste kirolarekiko, batere zaletasunik ba al dek?
–Bai, txirrindularitza, pillota ta igarilaritza, batik bat, oso zaizkit gogozko.
-Euskal-erria'n kirola bear bezela izan zedin, Zer osagai bearko lirake?
–Kiroltar asko geiago saiatzea ta onek berak ekarriko liguke leia.
-I, erorri, noiz asi intzan?
–Orain dala irtu urte.
-Asiera neketsua edo ez?
–Neretzako errexa.
-Zaleak eman al ditek bear anako laguntza?
–Baietz uste nik, aietxek gabe elitzake kirolik izango ta.
-Artutako pozik aundiena?
–Lasarte'n orain dala urte bi "Ludiko Cross " -ean.
-Gerora begira zer asmo dauzkak?
–Mejiko'ko Olinpiada'k betetzen dittu nere gogorik beroenak.
-Zer adin arte jarraitzeko asmoa dek?
–Urte asko izango al dira...
-Saio bat egin ondoren, biotz taupadak azkaz baretzen al zaizkik?
–Bai, berriro lasaitze ori nigan izugarri ona dala esango nuke. Geldirik nagola, berriz, 45 taupada besterik ez dittut.
Ire ibillaldietan, .zer leku aipagarri ikusi dittuk?
–Hagen (Doitx-erri), Paris, eta Espani'ko lurralde geienak.
-Lortutako garaipenak?
1963'GARRENEAN:
Gipuzkoa'ko gazteen artean, 800metroko rekord eta txapeldun.
1964'GARRENEAN:
Guadalajara'n gazteen arteko "cross"-ean, Espani'ko txapeldun.
Kantauriko Yolas-Aldietan urrezko medalla bi.
Gipuzkoa'ko rekord gazteetan 800, 1.500 eta 1.500 eragozkiakin.
1965'GARRENEAN:
Kantauriko Yolas-Aldietan urrezko medalla bi.
1.500 m. eragozkiakin Espani'ko rekord (Junior) Doitx-erria'n.
800 eta 1.500'etan Gipuzkoa'ko rekord.
Espani'ko txapeldun (junior) 800 eta 1.500 eragozkiakin.
Beste zerbait esan nai ba dek...
–Amaitzeko lerro auen bitartez Gipuzkoa'ko gaztei itz bi, alegia,ots-egin nai niekela kirolen bat edo batean ari izan ditezen, ben benetan osasungarri dala egiztatua dagolako.
Ala biz, Mikel, eta eskerrik asko guztiagatik.
MIKEL AZKUNE ATORRASAGASTI
13
GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazAZKUNE1