"Musika nahiko intimista du dizkoak eta horrek ez du salmentarik"


1995eko uztailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mikel Errazkinek bere azken diskoari buruz hitzegiten du
"Musika nahiko intimista du dizkoak eta horrek ez du salmentarik"
"Bostak arte" izeneko dizkoa kalean du Mikel Errazkin hondarribitarrak
Hamasei urte zituela sartu zitzaion Mikel Errazkini musikarako zaletasuna; 21 ditu orain. Rock sinfonikoa eta Irlandako musika entzuten ditu gustukoen. Lau urtez Sorotan Belen aritu ostean, arrakasta ezagutuz, belazera joan zen zozoa, eta «Bostak arte» diskoarekin egin zuen hegan maiatzean.
Nondik datorkizu musikarako zaletasuna?
Duela bospasei urte hasi nintzen musikari arreta jartzen eta entzunaren entzunez pizten da zaletasuna. Gehienbat rock sinfonikoa. Sekula ez dut rock gogorra gustuko izan. Ondoren Irlandako musika entzuten hasi nintzen eta horrekin jarraitu nuen. Zaletasunarekin batera instrumentu zenbait, gitarra eta beste batzuekin lardaskatzen hasi nintzen. Gero Hurbil Artolarekin bildu eta hortik hasi zen Sorotan Bele.
Sorotan Belen aritua, zein balorazio egingo zenuke taldearen lanaz?
Oso ona. Orain eta lehen koadrila ginen eta musika egiteko asmoa genuen. Urtea igaro eta kontzertuak eskaintzen hasi ginen; hortik aurrera guztia segidan iritsi zen: maketa, diskoa... Azkarregi joan da guztia eta horrela ez dago disfrutatzeko aukera handiegirik, baina atzera begiratu eta ohartzen zara lau urtetan gauza mordoa burutu genituela.
Folk akustikoa aireratzen hasi ginen baina gerora gure eraginak aldatu egin ziren eta jada folk rockero batzuk gara. Hurrengo diskoa auskalo nolakoa aterako den.
Izan zenuten arrakasta eta hala ere zure diskoa egiteko asmotan zenbiltzan. Zergatik?
Nire diskoan gehien gustatzen zaidan musika sartzeko modua nuen. Disko hau ezin nuen Sorotan Belerekin atera. Oso desberdina da. Talde batentzako kantu bat egiten duzunean, partaide bakoitzak bere eraginak ditu eta sekula ez zara zeharo gustura gelditzen egindakoaz. Banekien diskoa ez zela Sorotan Bele bezain arrakastatsua izango. Musika nahiko intimista da eta honelako gauzak beti salmenta gutxikoak izaten dira.
Maiatzean kaleratu zen «Bostak arte». Disko hau egiteko momentu txarrak eta zure ganbarak lagundu dutela esan duzu. Zer dela eta?
Ganbara da nire lantokia. Estudio txiki modura antolatua dut, sintetizadoreekin eta abar. Bertan osatzen ditut kantuak eta bertan ematen dut denbora guztia. «Bostak arte» izenburua, berriz, goizeko bostak arte lana egiten dudalako ipini diot. Bestalde, aurten momentu txar asko igaro ditut. Honela, behin etxean nintzela, eritetxetik bueltan, gurpildun aulki batean, entzun nuen hasieran disko honetaz egindako maketa eta pentsatu nuen: «Hau derrigorrez bukatu behar diat ba». Lanpetuta egoteak asko lagundu dit une txarretan.
Intimista dela esan diguzu... Zein ezaugarri gehiago ditu diskoak?
Musika oso lasaia, kutsu ezberdinak jasotzen dituena: irlandarra, afrikarra, new age, eta entzuteko oso erraza. Lau kantutan izan ezik, diskoa instrumentala da. Hitzak, berriz, bi Itxaro Bordarenak, bat Jexux Mari Irazurena eta bestea Ruper Ordorikaren bertsio bat.
Zein gaik kezkatuta hasten zara kantuak egiten?
Momentu zehatzez hitz egiten dut. Agian momentu batean triste naiz eta nola sentitzen naizenari buruz idazten dut. Gai orokorrak ez ditut hautatzen, uneen zertzeladak dira.
Ingelesez izenburuak ere badaude konpaktoan...
Kantu tradizionalak dira: irlandarra bat eta eskoziarra bestea. Guztia entzun behar da. Musika euskalduna egiten dut baina kanpoko kutsuak hartzen ditut, hori guztia nahasteko. Ez dut uste honelako kantu pare bat sartzeagatik atzerritarra naizenik.
Euskaldun batek beste hizkuntza batean abestearena nola ikusten duzu?
Euskal Herrian talde edo abeslariek ikuspegi ezberdinak dituzte. Batzuek uste dute erdaraz abesteagatik arrakasta handiagoa izango dutela eta beste batzuk euskaraz abesteagatik `hemengoagoak' direla. Nongoa sentitzen zaren argi izanda, gainontzekoak ez du axola.
Disko honetako estiloak zenbaterainoko lekua du euskal musikaren merkatuan?
Oso mugatua. Jende gehienak irratitik botatzen dutena entzuten du eta honek ez du irratietan kabidarik. Nire kantu bat ipintzen dute irratietan baina abestua delako, disko osoa instrumentala egin izan banu ez zatekeen entzungo.
Jendea kontzientziatu behar da, gauza bat ondo egina baldin badago, musika polita bada, irratietan propaganda egin beharko litzaiokela. Hori, ordea, ez dago musikarien esku. Irratiek enpresa funtzionamendua dute, komertzialtasuna bilatzen dute eta ez dago hori aldatzerik.
Zure diruarekin grabatu duzu diskoa; beste disketxeetatik proposamenik izan al duzu?
Disketxe ezberdinetara joan nintzen maketa aurkeztera eta ezezkoak besterik ez nituen jaso, ez zela komertziala esaten zidaten. Zigilu bat egin nuen eta «Hirusta» izena ipini nion. Irlandako sinboloa da hirusta eta zortearen zeinua.
Zein proiektu dituzu orain eskuartean?
Sorotan Belerako konposatzen ari naiz orain. Estilo ezberdineko kantuak dira: biolinek garrantzi handia hartu dute eta beste instrumentu batzuk gutxitu, xirula, esaterako. Beste zenbait jenderekin baditut proiektuak baina luzera begira. Les Mecaniciens taldeko Ane Irazu abeslariarekin ari naiz lanean.
ARTOLA, Maite
Zigilu propioarekin kaleratu du diskoa.
Sorotan Belerentzat abestiak konposatzen jarraitzen du.
42-43

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakERRAZKIN1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazERRAZKIN1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude