Iñaki Zarraoa:"Era berezian egongo gara Input-en baitan"


1995eko ekainaren 04an
Iñaki Zarraoa, Input-95-eko antolatzaileari elkarrizketa
Iñaki Zarraoa:"Era berezian egongo gara Input-en baitan"
Aurtengo Input-95 amaitu da, eta lan asko egin ondoren, landatu dituen haziek ematen duten fruitua jasotzea gelditu zaio ETBri. Munduko telebista publikoen artean ezaguna izatea lortu du eta beste telebistekin elkarlanean hastea falta da. Antolaketa lan gogorra izan da, baina merezi duen esfortzua dela uste du Iñaki Zarraoak.
Lan haundia izan da Input antolatzea?
Lan luzea batez ere, duela bi urte hasi ginen. Azken hilabetean lan ikaragarria izan da; mila pertsona jaso, hitzaldiak... Bakarrik antolatu dugu eta telebista txikia izanik, lan haundia izan da. Laguntza ere jaso dugu.
FORTAk antolatzea ez zenuten planteatu?
Aukera bat zen, baina ETBren izena zabaldu nahi genuen eta FORTAren barruan ezkutuan geratuko litzateke. Horregatik iruditu zaigu hobe zela guk antolatzea.
Zein ondorio izan dezake antolatu izanak?
ETB askoz ere ezagunagoa da munduko telebista publikoen artean. Antolatzeko gauza garela ikusi dute eta aldi berean, gu ezagutzeko aukera izan dute. Bestalde, argi dago aurrerantzean Inputen barruan era berezi batean egongo garela. Zuzendaritza batzordean ez dugu parte hartuko, baina Inputek antolatzen dituen bilera guztietan egongo da ETB. Ate asko irekiko dizkigu.
Elkarlanerako harremanetan jarri al zarete telebistaren batekin?
Asmoa baino ez da, baina Eskoziako ordezkariekin hitz egin genuen hizkuntza gutxituak ditugun telebistok elkarrekin zeozer egin dezakegun aztertzeko. Produktuak trukatzen eta koprodukzioekin hasi nahi dugu.
Beste konpromezu garrantzitsua ere lortu dugu. Inputen parte hartzen dugunean aukera izango dugu gustuko ditugun produktuak hartu eta gure telebistan mini-Input bat antolatzeko.
ETBk "Karbo Vantas" aurkeztu du.
Oso originala dela azpimarratu dute. Beste batzuek, berriz, bereziegia dela eta agian ikusle asko lortzeko ez duela balio esan dute. Baina orokorrean nahiko balorazio ona izan du. Gazteleraz da eta azpitituluen bidez agertzea zailtasuna izan da.
Ainhoa Gerra
57

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazARRAOA1
EgileezGERRA1Komunikabid

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude